Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 9 - irailak 30
Non?
Barrutia 06 - Abando

Dantza Plazetan Igandeetan

13:00
ABANDOIBARRA ETORBIDEAN
(RAMÓN RUBIAL ESKULTURAREN ONDOKO ZABALDEGIAN)

Egitaraua deskargatu

IRAILAREN 9AN

ERROMERIA AIKO TALDEAREKIN

Dantzaplazetan_igandeetan_18_diptico copia-2Aiko taldea dantza tradizionala pasioz bizi duten musikariek eta dantza maisuek osatutako kolektiboa da, eta hamar urte baino gehiago daramatza dantzaren hedapenean lanean, mota guztietako jardueren bidez: interpretatuz,
dantza eginez, irakatsiz, grabatuz, ikertuz… Erromeria honi esker, euskal dantza ezagunen lehenengo pausoak ikasi ahal izango ditugu eta parte hartze aktiboa izango dugu. Helburua gure kulturara hurbiltzea eta horren berri ematea da, ahalik eta modurik hoberenean: esperimentatuz.


IRAILAREN 16AN

HAATIK DANTZA KONPAINIA: “ITSAS LAPURRAK”

Dantzaplazetan_igandeetan_18_diptico copia-1Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea.
Haatik Dantza Konpainiaren helburua garai hartako bizipenak kontatzea da. Dantzaren bidez gure itsasertzetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz.

 

 


IRAILAREN 23AN

TIO TERONEN SEMEAK: “FESTAMENTUA”

Dantzaplazetan_igandeetan_18_diptico copiaZoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere.
Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.
Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea.


IRAILAREN 30EAN

ANDONI ARESTI DANTZA ESKOLA

Dantzaplazetan_igandeetan_18_diptico copia-3Andoni Aresti Dantza Eskolak proposatzen duen lana, nazioarte mailan ibilbide garrantzitsua izan duten irakasle ezberdinek disziplina anitzeko eskola gazte honetan (Leioan kokatua) sortutakoo estilo ezberdinetako lan koreografikoetan oinarritzen da. Irakasleok formakuntza eskaintzen diete bai etorkizunean dantzari profesionalak izango diren ikasleei eta baita dantza mota ezbedinenganako pasioa daukan edozein pertsonari ere.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.