Kultura Barrutik
Aurreinskripzioa
apirilak 8 - apirilak 17
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga

Ikastaroak Otxarkoagan

Egitaraua deskargatu

OTXARKOAGA UDALTEGIA DISTRITO 3

PLAZA MUGATUAK 

“Ikus Entzunezko Medioak Ezagutzen” Oinarrizko Ikastaroa

Gai bakarreko bi ikastaro hauek: Bideo sormena + Argazkigintza artistikoa

Plazak emateko orduan lehentasuna edukiko dute bi ikastaroak egin nahi dituzten pertsonek.

BIDEO SORMENA  ARGAZKIGINTZA ARTISTIKOA
Maiatza: 7, 9, 14, 16, 21, 23, 28, 30 Maiatza: 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27, 29
19:30 – 21:30 20:00 – 22:00
Prezioa: 18€ Prezioa: 35€

OSOA: 45€

 

RAMÓN Y CAJAL IKASTETXEA

Ikastaroa: “Txalaparta”

TXALAPARTA
Maiatza: 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27, 29
Ekaina: 3, 5, 10, 12
19:30 – 21:30
Prezioa: 24€

 

 

Inskripzioa: Apirilak 8 – 17
Rellenando el cuestionario a través de la página web municipal www.bilbao.eus

Ordainketa BBKren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta.: 2095 0009 81 9105046391

Informazio gehiago :
OTXARKOAGA Udaltegia
8:30 – 22:00
94 412 50 42 – 94 412 03 87
www.otxarkoaga.es
www.kulturabarrutik.eus
www.bilbao.eus

INSKRIPZIOA EGITEKO ARAUAK:

  1. Izena emandakoen kopurua dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da apirilaren 29an, 12:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. Zozketa horretan lehentasuna izango dute Otxarkoaga – Txurdinagako barrutian (3.ean) erroldatutako pertsonek, baita Bilbokoek ere beste udalerri batzuetakoen aurretik. Ikastarora onartutakoen zerrenda eta itxaron-zerrenda Otxarkoagako Udaltegian baita www.bilbao. eus eta www.otxarkoaga.es web orrietan ere kontsultatu ahal izango dira apirilaren 30etik aurrera.
  2. Izena emateko epea amaituta emailez esango zaie interesdunei onartuta daudela eta orduan diru-sarrera egin beharko dute matrikulatuta geratzeko. Zenbatekoa ordaintzeko egun biko (48 ordu) epea dutela jakinaraziko zaie. Antolatzaileek banketxearekin zuzenean egiaztatuko dute diru-sarrera egin den ala ez. Egin ez bada, matrikula formalizatu gabetzat jo eta plaza bete gabe geratuko da.
  3. Aurretik izena eman dutenen kopurua edo matrikula egin dutenen kopurua nahikoa ez bada, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek eta interesdunei horren berri emango diete. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, tailerra bertan behera utzi ezik, ez da diru hori atzera itzuliko.

TXALAPARTA IKASTAROA

Edukia:
Ikastaro berean maila guztiak ikas daitezke, irakasleak txalapartaren ezagutza-maila guztiak baitakizki.
Taldeak aurrera egin ahala, irakasleak ezagutza-maila handiagoa emango du eta, hartara, txalaparta gero eta hobeto jotzeko aukera egongo da.
Ikastaroak ezagutza-maila hauek biltzen ditu:

  • Iniciación: Oinarrizkoa: oinarrizko maila. Helburua da txalapartara hurbiltzea eta horretarako, txalaparta zer den, erritmoa eta oinarrizko nozioak ikasiko dira.
  • Iniciados: Txalaparta aurretik ezagutzen dutenentzat edota lehendik beste ikastaroren bat eginda daukatenentzat.
  • Perfeccionamiento: Goi-mailako ikastaroa, aurreko mailak gainditu dituztenentzat eta teknika hobetu eta txalaparta sakonago ezagutu nahi dutenentzat.

“IKUS ENTZUNEZKO MEDIOAK EZAGUTZEN” OINARRIZKO IKASTAROA

Ikastaro honetan bi gai landuko dira. Ikastaroa osorik egin ahal izango da edota atal bakarra.

BIDEO SORMENA IKASTAROA:

Edukiak:

– Bideo kamera erabiltzen ikasteko:
Bideoari buruzko oinarrizko ezagutzak izan baina irudi digitalaren arloa ezagutzen ez duten pertsonentzat da ikastaro hau.

  1. Kamera digitala, ezaugarriak.
  2. Kamerak eta kameren osagarriak.
  3. Kaptura-aparatuen kalitatea zehaztea.
  4. Irudi digitalen kolorea eta tonua kontrolatzea.
  5. Koloreen moduak
  6. Irudi digitalen formatuak eta irudiak gordetzea.

-Bideo edizioari buruz ikasteko:
Muntaketak egiteko oinarrizko nozioak eta ediziorako programaren oinarrizko tresnak irakatsiko dira modu guztiz praktikoan. Lehendik grabatutako materiala erabiliko da ikasitakoak aplikatzeko. ADOBE PREMIER programaren CS bertsioa ezagutzen hasiko da, tresnen erabilera eta oinarrizko lanetarako prozedurak. Ikastaro honen helburu nagusia da bideo edizioa egin nahi dutenei oinarri sendoa ematea.

  1. Bideo edizioa, ezaugarriak, definizioa.
  2. Programaren interface-a.
  3. Irudiak eskuratzea eta oinarrizko doikuntzak.
  4. Tresnak (aukeratutakoak).
  5. Kapak erabiltzen ikastea.

ARGAZKIGINTZA ARTISTIKOA IKASTAROA:

Edukia:
Ikastaro hau reflex kamera baten erabilera eta funtzioak zeintzuk diren ikasi nahi dituztenentzat da, argazkiak egiteko edo bideoak grabatzeko.

  1. Kameraren funtzionamendua: Diafragma. Obturazio-abiadura. Sentsibilitatea. Neurketak. Zuri-balantzea. Modu automatikoak.
  2. Objektibo-motak. Foru-distantzia. Argitasuna. Eremu-sakonera. Fokuratze-motak.
  3. Konposizioa.
  4. Gaueko argazkiak. Erretratua. Paisaia.
  5. Argiztapen arfitiziala. Estudioa.
  6. Errebelatu digitala eta irteera-formatuak.
  7. Grabatzeko osagarriak.
  8. Soinua.
  9. Filmazioaren antolaketa eta lanaren jarioa.
  10. Edizioa eta muntaketa.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.