Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 2 - maiatzak 4
Non?
Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

X. Clown Zorrotza

Egitaraua deskargatu

EGUENA 2

ZORROTZAKO LIBURUTEGIA

18:00 BEGO ALABAZAN “NATURAREN MAGIA” (Euskeraz)

(FAMILIAREN PUBLIKOA)

Natura magiaz bete-beteta dago. Horretaz ohartzeko bakarrik gelditu eta sentitu ahal dugu nola urtaroetan gure ingurua astiro-astiro aldatzen den, ia konturatu gabe, landareen diseinua ezin hobeaz liluratuta geratu ahal gara edota txorien abesti alaiaz ,begiak itxita, gozatu…

BARIKUA 3

AZOKA PARKEA

Argazkia GOTIBERA Eszena Kalera 201918:30 GOITIBERA “YIJAAA!!!” (Euskal Herria)

Aristides Smith eta Sasha Cannoli bere laguntzaileak, gizadiko lehendabiziko base jauzia burutu nahi dute, modu honetan euren izenak munduko historian txertatuz. Euren asmakizunez, musikaz eta ilusioaz baliatuz, ikusleak XX. mende hasierako ingeles itxurako unibertso burugabe batera eramango dituzte. Irudimena, algara, eta parte hartzearen bitartez, publikoa bi izaki bitxi hauen ametsaren konplize bihurtuko dute.

 

 

AZOKA PARKEA

Argazkia GANSO & CIA Eszena Kalera 201919:30 GANSO & CÍA “BABO ROYAL” (Euskal Herria)

 

50 m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe. Babo Royal jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta dauden.

ZAPATUA 4

AZOKA PARKEA

21270115_640x64018:00 CIA. SINCRONACIDAS “OH LIMPIADAS” (Galicia)

Bi garbitzaile eguneroko errutinaz aspertuta daude, baina ametsezko mundu batean sartuko dira. Bertan, euren lan-eguna lehiaketa olinpiko baten gisan ikusiko dute.

 

 

 

AZOKA PARKEA

19:00 MIREIA MIRACLE “ROJO” (Madrid)

Pailazo bat maleta baten barrutik irtengo da, publikoa bere familia bihurtuko du eta agur esango dio, ilusio handia eta tramankulu asko aldean daramatzala. Baina bidaian oztopo bat aurkituko du: muga bat. Muga horrek lagunduko dio, hain zuzen ere, jolasa, dantza eta oztopoari aurre egiteko dituen moduak garatzen.

 

AZOKA PARKEA

postal primas uno20:00 LAS PRIMAS “MARGARITA IS DEAD”

Sei lehengusina, lau nazionalitate. Gaur amonari agur esateko elkartu dira, eta haren leloa defendatzeko gogo bizia dute:
“Emakumea, beti eder, libre eta zoro”.
Margaritak utzi dien ondare preziatua da bizitzan nahi duten guztia egin behar dutela, zaila bada ere, gizarteak beraientzat prestatuta dituen rolei kasu egin gabe.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.