Kultura Barrutik
Noiz?
ekainak 7 - ekainak 17
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

BLV-Art

Arte Ibilbideak

Egunak / Orduak
Ekainak 9, ostirala, 18:00tik  20:00ra
Ekainak 10, larunbata, 12:00tik 14:00ra

  • Ekainak  9 ostirala (18:00-20:00) 1. Taldea – GAZTELANIAZ
  • Ekainak  9 ostirala (18:00-20:00) 2. Taldea – GAZTELANIAZ
  • Ekainak 10 larunbata (12:00-14:00) 3. Taldea – EUSKARAZ
  • Ekainak 10 larunbata (12:00-14:00) 4. Taldea – GAZTELANIAZ

IZENA EMATEA

Argazki Lehiaketa

Zatoz eta egizu ibilbideko argazkia betiko; sariak daude!

Egin ibilbidearen argazkia eta bidali guri; webgunean eta sare sozialetan zabalduko ditugu argazkiok. Saria izango dute BLV-Art jaialdiren izaera ondoen islatzen duten argazkiek eta, hortaz, epaimahaikoek balorazio handiagoa emango diete ideiei argazkien kaliatateari eta teknikari baino.

Hauek dira sariak:

  1. Bi pertsonentzako afaria, Sarean jatetxean
  2. 3 orduko birziklatze-tailerra, TrucaRec-en.
  3. Eskuko poltsa, Recrea2-ekoa

logos_premios

Oinarriak

  • Gehienekoa: 10 argazki pertsonako.
  • Formatuak: jpg, jpeg eta png.
  • Argazki bakoitzaren pisua, gehienez ere: 2048 KB.
  • Argazkiek ez dute inolako tratamendurik izango, ezin da efektuen eta irudiaren tratamendurako programarik erabili.
  • Bilboko Udalak lehiaketara aurkezten diren argazkiak erabili ahal izango ditu bere programak sustatzeko eta horien publizitatea egiteko, betiere egilea aipatuta.
  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna: 2017/06/16
  • Epaimahaiak erabakia emateko duen azken eguna: 2017/06/21

 



Espazioak

Okela

OKELA artistek sortutako eta kudeatutako irabazi asmorik gabeko espazioa da. 2014an zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sakontzeko, arte esparru hurbileko hutsuneak  identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz.

Egun OKELA kudeatzen duten artistak Izaro Ieregi, Irati Urrestarazu eta Nora Aurrekoetxea dira, ibilbide honetan bidelagun dituzten artista konplizeak, kolaboratzaileak eta Okelatarrekin batera.

www.okela.org  


La Karpintería

Arte-kultura-eraldatze soziala ardatzaren inguruan eratutako emakume taldea da Histeria. Bilboko San Frantzisko auzotik eta kultur sortzea oinarri, aldi berean bulegoa eta egongela dugun #Karpinterian  aritzen gara, eta bertan mota guztietako adierazpen artistikoak ekoitzi, lagundu eta erakusten ditugu.

Urtero partekatzen ditugun programak hauexek dira:

– Egonaldiak. Karrera hasi berri edo erdi eginda duten artistentzako ekoizpen eta ikerketarako laguntza.

– Bastarda Performance Taldea. Performancearen inguruko formakuntza, sorkuntza eta banaketa.

– Degeneradxs. Duen Sacchik emandako arte, pentsaera eta transfeminismo dekolonialari buruzko programa.

– Gorputzak erresistentzian. Erresistentziarik gabe iraun egiten duen gorputzari buruzko programa praktico-teoriko-artistikoa.

– Beste proiektu batzuk: EM Teje, Tabuarekin jolasean, Irakurketa Ibiltariaren Taldea, Uholdea.

– Deribak: egoerak sortzeko espazioa da eta Bilbotik igarotzen diren adierazpen artistikoak hartzen ditu:  Performanceak, hitzaldiak, musika esperimentala, Estatuko beste lekuetako artistak, tailerrak… Dena, jaso berri: Arte freskoa.

www.histeriak.org


Trucarec + Tunipanea

​​Truca Rec jantziak pertsonalizatuz esperientzia autodidakta zehatzak egiten hasi zen kolektiboa da. Geroztik, hasi egin da 2009an birziklatze sortzailean arituko zen elkarte bihurtu arte. Cortes kaleko 20 zenbakian duten laborategian ebaki, josi, berba egin edo diseinatzeko aukera dugu. Sortu eta birsortu, alegia. Kanpo jarduerak ere egiten dira, batez ere, mota guztietako publiko eta testuinguruentzako tailerrak, non, hurbiltze praktiko eta dinamikoaren bidez, sentsibilizazioa eta ezagupenen truke horizontala lantzen baita.

Hastapenetatik, Tunipanearekin eta Sirakusi Stencil-ekin elkarlan estuan aritu da. Tunipanea lutheria esperimentalen inguruko proiektu zabala da eta aurkitutako mota guztietako objektuak eraldatuz, musika tresnak berriz asmatzea du  xede. Siraku Stencil txantiloi eta irudien sorkuntzan aritzen da. Txantiloi eta irudiok eskala txikian erabil daitezke (oihal edo altzarien gainean) edo eskala handian (harresietan, saretetan edo geletako hormetan).

Arty Walks bisitetan elkarte honen esperientziak ikusi eta entzuteko aukera izango dugu, baita haien erakustaldiren bat zuzenean gozatzeko aukera ere.

www.trucarec.wordpress.com


SC Gallery

SC gallery + Art Management Bilboko Cortes kalean dago. Sergio Garcia Bayónek zabaldu zuen 2008an eta hasieratik arte garaikidea sustatzen aritu da. SC gallery + Art Management ekimen independientea da eta graffiti, street art, ilustrazio eta grafika munduetatik datozen artista garaikideen lanetan espezializatua dago.

SC Gallery-k arte publikoaren proiektuak ere sustatzen ditu, hala nola Eltono artistaren “Deambular” eta SpYren “Piramide”, Artium Arte Garaikidearen Museoan (Vitoria-Gasteiz), eta BLV Art Bilbao jaialdiaren edizioetako interbentzio muralen sortak ere. (Artistak: Aryz, Michael Gruziecki, Sixe Paredes, Eltono, SUSO33, Zoer, Velvet , etc). Ekimen hauek guztiek oso harrera ona jaso zuten bai medio espezializatuetatik bai ikusleen partetik.

www.scgallery.es


Andoni Euba

Artista bilbotar honek San Frantzisko auzoan du estudioa.

Bilbon Arte Ederrak ikasi eta Margolaritzan lizentziatu zen. Lizentziatu berri, 1985ean, bi sari garrantzitsu irabazi zituen, lehenengo saria Euskadiko Arte Plastikoen 1. Lehiaketan, eta hirugarrena, Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Gure Artea Lehiaketan.

Geroztik, beste hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu: Gure Artearen akzesit bat, Bizkaiko Aldundiaren Bizkaiko Artearen hirugarren saria eta epaimahaiaren aipamen bat Vitoria-Gasteizko Arte Plastikoen biurtekoan.

1989an Bilbo Hiria lehiaketan bigarren saria eta 1991an, Iruñean, IX.“Festivales de Navarra” Nazioarteko Margolaritza Sariaren Jabetze-Saria.

1994an, margolaritzaren aldeko apustua eginez, San Frantziskora lekualdatu zen, eta bertan bizi eta margotzen aritu zen 2001era arte. Bilbo jaiotirian bi urtez egon ondoren, 2003an San Frantziskora itzuli zen eta 2004an, ostera ere, Bizkaiko hiriburura.

www.andonieuba.com


Recrea2

Recrea2 eskulangintza enpresa da. San Frantzisko auzoan sortu zen 1999an Ana Davila eta Beatriz Silvaren eskutik.

Soluzio apaingarri, funtzional edo estrukturalak esploratuz diseinatzen dugu. Birziklatzearen filosofia oinarritzat hartuta, mota guztietako materialak berreskuratu eta baztertutako objektuak berrerabiltzen ditugu.

Altzari, argiztatze zein osagarrietan, pieza bakanak, serie mugatuak eta enkarguzko ad hoc diseinuak; baina baita ere iraupen gutxiko instalazioak, muntatze soluzioak, osoko dekorazioetarako proiektuak, hiri esku-hartzeak eta birziklatze sortzailearen tailerrak.

http://www.recrea2.es/


La Pepita/Eskina Femenina

Emakumezkoen rap-a ezagutarazi eta zabaltzeko espazioa da Eskina Femenina. Bertan, agertokira igo, mikroari heldu rap kantatzen duten emakumeak laguntzen ditugu. Eta latorri batzuk erosita, hormak kolorez eta sentimenduz margotzen dituzten emakumeak. Eta biniloetan hazka egiten duten emakumeak. Eta inongo aurreiritzirik gabe dantzatzen duten emakumeak ere bai.

Gure helburua emakume horien lana sustatu eta ezagutaraztea da, baita loturak eta elkarlanak sortzea ere.

www.eskinafemenina.org


Anti

ANTI Liburudenda Maiatzaren Biko kalean dago. Denda berezia da, ohiko irizpide komertzialetatik kanpokoa.

Beste inongo dendetan saltzen ez diren liburuak dituzte. Haren apaletan gai  askotariko liburuak aurki ditzakegu: arkitektura, diseinua, ilustrazioa edo haurrentzako liburu ezin ederragoak.

Liburuak saltzeaz gain, San Frantzisko auzoko bizitzan eta kultur jardueran guztiz integratuta dagoen eragilea da ANTI.

Erakusketak ere antolatzen ditu. Horrela bada, saltzera mugatzen ez den liburudenda dela esan genezake.

www.anti-web.com


Sarean

Sarean, Espacio Plaza kultur elkarteak kudeatuta, mota guztietako kultur adierazpenetara zabalik dagoen auzo elkargunea da.

Haren aurrekariek zenbait hamarkadetan  atzera egiten dute. San Frantzisko-Bilbo Zaharra auzoetan aritu eta aritzen diren eragile sortzaile eta solidario askoren arteko komunikazioaren emaitza da. Sarean-ek Mariaren Bihotza Plazan du egoitza eta elkargunea.

Izaera esperimentala eta pedagogikoa duen espazioa da; bertan herri partaidetzaz diseinaturiko programazio sozio-kulturalaz gain, auzoko aniztasun kulturalaren isla den eskaintza gastronomikoa mahairatzen duen jatetxe-taberna ere topa dezakegu.

Arlo publikoaren, komunitarioaren eta pribatuaren arteko lankidetza eredu bat proposatzen du Sarean-ek. Espacio Plaza Kultur Elkarteak bultzatu eta koordinatzen du egitasmoa.

Ostalaritza ustiapena Bilbao3 enpresak egiten du.

Sarean-en zeregina San Frantzisko auzoan kohesio soziala eta kulturen arteko bat egitea indartzea da, herri partaidetzaz prestaturiko jarduera sozio-kulturalen bidez.

www.sarean.info


EKAINA 

JARDUERA 

TOKIA / ORDUA / OHARRAK

7

asteazkena 

MARCOS GIMENO VESGA

“SkizopozikS”
Errezitaldi hitzperimentala

ANTI- LIBURUDENDA

20:00

Elebiduna

Iraupena : 40 ́

8

osteguna 

GARAZI GOROSTIAGA & FERNANDO CARVALLO

Concierto + Jam Session Share

SAREAN

19:30-22:00

Iraupena: 120 ́

MIREN DE MIGUEL

“Allegro ma non Troppo”
Concierto música electrónica + ópera + videomapping + danza en directo

BILBOROCK

20:00

Iraupena: 60 ́

9

ostirala 

ARTY WALKS

Arte-ibilbideak Bilbo Zaharreko zenbait gune artistikotatik

HAINBAT GUNETAN

18:00-20:00

(2 grupos castellano)

Izen-ematea doan

http:/kulturabarrutik.eus

BEA INSA & LEYRE BERROCAL

“Vidas pasadas” antzerkia

BILBI HOTELA

19:30 eta 20:30

Izen-ematea doan

http:/kulturabarrutik.eus

Iraupena : 40 ́

PERFORMANCE ExTREMME

MAY SERRANO

“Bucéame”

SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

19:30

Izen-ematea doan

 

http:/kulturabarrutik.eus

Iraupena: 60 ́

SEBASTIAN H – W (Mexico, UK)

“Chocolatl” Performance, show cooking

SAREAN

20:00

Iraupena: 30 ́

10

larunbata 

ARTY WALKS

Arte-ibilbideak Bilbo Zaharreko zenbait gune artistikotatik
(1 ruta castellano/ 1 ruta euskera)

HAINBAT GUNETAN

12:00-14:00

(1 grupo castellano 1 grupo euskera)

Izen-ematea doan

MAL PELO – FEDERICA PORELLO

“BACH” danza site-specific

BERREGINEN MUSEOA

18:30 eta 19:30

Iraupena: 25 ́

BEA INSA & LEYRE BERROCAL

“Vidas pasadas” antzerkia

BILBI HOTELA

19:30 eta 20:30

Izen-ematea doan

Iraupena : 40 ́

LOS DESCALZOS

Kontzertu poetikoa(2 Bat)

LA KARPINTERIA

21:00

Iraupena: 45 ́

11

igandea 

CRAZY JAZZERS

SWING MUSEOAN

BERREGINEN MUSEOA

11:30-13:30

Iraupena: 120 ́

BARTOLOMÉ FERRANDO (VOZ) Y TRUNA (VIOLONCHELO + MALETA MáGICA) + VERMOUTH

“JOP” soinu-poesia, musika esperimentala

SAREAN

13:00

Iraupena: 40 ́

POESIA ERREZITALDIA ETA INUN KANTAUTOREA

orain bitamina eta mineral gehiagorekin

ZUBIBURU

18:00-20:30

Elebiduna

14

asteazkena 

ENERITZ ARTETxErekin tailerra

DxUSTURI TEATROA

Bufoiaren jolasera hurbilduz

SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

16:00-20:00

Elebiduna

Izen ematea

bilbaoeszena@bilbao.eus

PERFORMANCE ITINERARIO

Proyecto Bastardas MMxVII proiektua “Corredor” (Ana de Vicente) 20 ́ Proyecto Bastardas xxVII proiektua “Trapos Sucios” (Haizea Murgia) 20 ́ Proyecto Bastardas xxVVII proiektua “Algo Vivo” (Eloisse Louisse) 20 ́ Proyecto Bastardas MMxVII proiektua “Desintegración” (Eneritz Garcia) 20 ́

SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

19:30

Iraupena (emanaldi bakoitza) : 20 ́

MISIÓN KÄPSA MISIOA,

Esperientzia eta afaria

Maria Ptqk en colaboración con Macarena Recuerda, música de Terri Florido

SAREAN

21:00

Izen ematea  Sarean Plaza Corazón de María 4

Cena 12 €

http:/kulturabarrutik.eus

15

osteguna 

ENERITZ ARTETxE DxUSTURI ANTZERKIA

“Karramarroa”

SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

20:00

Euskaraz

Iraupena: 60 min

MISIÓN KÄPSA MISIOA

Esperientzia eta afaria
Maria Ptqk en colaboración con Macarena Recuerda, música de Terri Florido

SAREAN

21:00

Izen ematea

Plaza Corazón de María 4

Cena 12 €

 

16

ostirala 

ANTZERKIA BILBAOESZENA
IKASTAROEN AMAIERAKO ERAKUSTALDIA

Haurrak, Gazteak, Nagusiak (euskera) Nagusiak

BILBOROCK

18:00

Iraupena (emanaldi bakoitza): 20 min

BÁRBARA BAÑUELOS

“Inbentarioa. xurgagailu baten memoriak”

BILBAOARTE

20:00

Iraupena: 60 ́

17

larunbata 

COLLAGE TOPAKETAK!!!

SORTZE-EREMUA

BERREGINEN MUSEOA

11:30-13:30

Adin guztientzako jarduerak

Izen-ematea doan

 

MILONGA: BIZKAIKO TANGOZALEEN ELKARTEA

MARTZANA KAIA

18:00-19:30

KOKTELA: NAHASTU ETA EPEL ZERBITZATU

Sormen prozesua Bilbo Zaharrean

BERREGINEN MUSEOA

19:30

Iraupena: 50 ́

MAY: "Bucéame"

Performance ExtremmE

May Serrano

LABURPENA: “Bucéame” muga jasanezinen joko bat da. Amaigabeko tentsioa non inoiz ez dakizun noiz hautsiko den soka, nor ari den tiratzen eta nor lasaitzen, ikusleak ala artista.

Plazerra eta inbidia oholtzan bildu dira gu zalantzan jartzeko.
Hain bertigo handia ematen dit non menpeko bihurtu bainaiz. Orain neure barrua eta kanpoa aztertu baino ez dut nahi eta soka tenkatzeko behar zaitut…

May Serrano bere bizitzaren andre eta jabe da. Ezkontzagina eta sortzaile eszenikoa.
Hilketa matxistak salatzen dituen “Women In Black Acción” performancearen sortzaileetako bat. ¡Sí, me quiero! ekintza kolektiboaren egilea, non emakume guztiak animatzen dituen barrura begiratzera, beren buruak maitatzera eta lau haizetara aldarrikatzera.
TeatrA tailerra, genero-ikuspegia daukan antzerkia, sortu du Bizkaiko zenbait ahalduntze-eskolatan.

MILONGA: "Garua"

Garua – Bizkaiko Tangozaleen Alkartea

GARUA Bizkaiko Tangozaleen Elkartea da. Garuan batzen dira Argentinako tangoen maila eta interes desberdinetako zaleak eta, aldi berean, tangoak ikasteko, praktikatzeko eta dantzatzeko lekua eskaintzen du; eskolak, dantzaldiak, erakustaldiak eta unean uneko ekitaldiak ere antolatzen dituzte.

1995ean hasi ziren Garuan astero-astero nazioarte-mailako ospe handiko irakasleekin kalitate handiko eskolak antolatzen. Astean behin, doako milonga bat ere egiten dute, beharbada, Iberiar Penintsulan etenik gabe denbora gehien iraun duen ekitaldia.

Asteroko jarduerez gain, ekitaldi puntual handiak ere antolatzen ditugu, besteak beste, tangozaleen topaketa nazionala (1999), Tangoaren Bilboko nazioarteko jaialdia (2009, 2010, 2011), Pirinioetako alde bietako topaketa (2008 eta 2013), dantzaldia zuzeneko musikarekin, bazkariak eta afariak, eta ostean dantzaldiak, ikastaro bereziak irakasle gonbidatuekin eta dantzak kalean.

Gure asmoa da tangozalearen alde lan egitea, tangoa zabaldu eta sustatzeko kalitateko jarduerak eskainiz bidezko prezioan. Ekitaldiko gastuak ordaintzeko lan egiten dugu eta irabazirik egonez gero, tangoa bultzatzeko beste jarduera edo ekitaldi batzuetan inbertitzen dugu. Lana boluntarioa da.

Garua irabazi asmorik gabeko elkartea da, trukean ezer eskatu gabe bazkideek egiten duten lanari esker, bazkideen urteko kuotei esker eta antolatzen diren jardueretan bazkideen parte-hartzeari esker bizi dena. Gestioa bazkide boluntarioen juntak darama; juntako kideak bozketa bidez aukeratzen dituzte batzarrean.

MIREN: "Allegro ma non troppo"

 ALLEGRO MA NON TROPPO

“Allegro ma non troppo” lanak zalantzan jartzen ditu eguneroko bizikidetza eta hutsala, sofistikatu eta sublimearen bidez.

Miren de Miguel bilbotar soprano eta antzezleak, Mauri Martín video DJ eta musika-produktorearekin batera, “Allegro ma non troppo” sortu du. FAIR SATURDAY artearen eta kulturaren aldeko eguna azaroaren 26an izan zen, Abandoibarran dagoen Bizkaia Aretoan, lehen UPV-EHUren paraninfoa izandakoan. Musika lirikoa dantza-elektronikaren eta ikusteko proiekzioekin zuzenen  nahasten da lan honetan.

Peio Durán  artista eta diseinugileak izan du jantzien ardura eta dantzaren koreografia eta performancea Mikel del Valle sarritan saritutako euskal dantzariak egingo ditu.    “Allegro ma non troppo” lanak zalantzan jartzen ditu eguneroko bizikidetza eta hutsala, sofistikatu eta sublimearen bidez.

www.mirendemiguel.com

Harremanetarako telefonoa: 66962719

CRAZY JAZZERS

CRAZY JAZZERS

  • GURE IKUSKIZUNA

CRAZY JAZZERS 1920ko hamarkadako jazz tradizionalean, zehazki New Orleanseko musika herrikoian eta kalekoan inspiratzen den musika talde bat da. Louis Armstrong, Jelly Roll Morton, Jabbo Smith, Clerence Williams, Bessie Smith eta beste batzuen abestiekin.

Errepertorioa oso dibertigarria eta atsegina entzuleentzat, jazza ezagutu ala ez. Garai hartako jazza herriko musika zen eta denek ulertzen zuten. Eta batez ere, denek gozatzen zuten.

Gure ikuskizunak generoa sortzen ari zenean egiten zen jazza eraman nahi dio entzuleari. Jazza erritmo “beroekin”, une ikusgarriz beterik, non musikariek euren birtuosismoa eta irudimena erakusten zituzten instrumentuekin egiten zituzten inprobisazioetan.

Jazz sortu zuten banden benetako estiloko ikuskizuna da, XX. mendearen hasieran AEBko hegoaldean musika horren oinarriak finkatu zituzten talde beltzen estilokoa. Entzuleek, ondo igarotzeaz gain, gozatzeko eta dantzan egiteko aukera izango dute.

18527525_1724257017591557_5617581072676696522_n18519981_1724198260930766_5551611581443380271_n

  • TALDEA

CRAZY JAZZERS jazz tradizionaleko seikotea da eta 2015eko amaieran sortu zen jazz tradizional ona egiteko asmoz, musika horretako hizkeraren forma purista errespetatuz.

Taldean jazzaren sustraietan interesatutako sei musikari daude. Jazza bere mendeurrena betetzen ari da.

Hauek dira taldeko kideak:

Gorka Carralero (korneta)

Izaskun Alzola (gitarbanjoa, ahotsa)

Javier Gómez (gitarra, gitarra dobroa)

Andoni Aizpuru (saxo sopranoa)

Mikel González (tuba)

Claudio Martín (washboard)

CRAZY JAZZERS taldeak dibertsioa eta kalitate handiko musika inprobisatua eskaintzen die entzuleei, genero musikal horretako urrezko garaiko instrumentuekin jota, jazzaren estilo tradizionala ondo ezagutzen duten musikarien eskutik. Denentzako jazza, zale ez direnentzako ulergarria eta generoko adituek maite dutena.

CRAZY JAZZERS taldeak jatorrizko jazzaren inguruan dauzkan ezagutzarik sakonenak ematen ditu, 1920ko hamarkadako soinua eskaintzen du moldaketa originalekin, garai hartako musikari handiak errespetatuz.

Seikote honek jazzaren historia egin duen musika bizkor hau eskaintzen dio entzuleari, bidegabeki ilun eta zailtzat jo izan den generoa.

“Hot Jazza” eman nahi diegu entzule guztiei eta musika hau era guztietako entzuleentzat dela erakutsi nahi dugu.

  • ERREPERTORIOA

CRAZY JAZZERS taldearen errepertorioa 20ko eta 30eko hamarkadetako estandarretan oinarritzen da.

Moldaketa originalekin, New Orleansen gaur egun sortutako joeran inspiratuta.

  • ONDORIOAK

CRAZY JAZZERS taldea jazzaren estilorik beroena bizirik mantentzeko asmoarekin jaio zen. Baina, jazz tradizionaleko taldea garen neurrian daukagun helburua genero musikal hori era guztietako entzuleen artean zabaltzea da.

Eta lehen zehaztutako errepertorioarekin, CRAZY JAZZERS taldeak kalitate handiko musika inprobisatua eskaintzen die era guztietako entzuleei edozein lekutan edo ekitalditan, publikoa nahiz pribatua, lokaletan edo kalean, kontu handiz zaindutako irudiarekin. Entzuleek jazz tradizionalaren urrezko urteen muinera bidaiatuko dute.

POESÍA: "Inun"

inun

INUN kantautoreak ‘Da nola’ izeneko bigarren diskoa aurkeztuko du. Hainbat euskal idazleren poemak musikatu ditu zornotzarrak (Miren Agur Meabe, Itxaro Borda, Atxaga…).

TXEMA/ BARTOLOME& TRUNA: Jop"

Bartolome Ferrando (ahotsa)

Truna (biolontxelo eta maleta magikoa)

Soinu-poesia, musika esperimentala

Bartolome Ferrando

Valentzia, 1951

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko performance eta arte intermediako irakasle titularra.

Poesia esperimentaleko “Texto Poético” aldizkaria koordinatu zuen.

DOC(K)S, INTER eta TEXTURAS aldizkarietan erredaktore.

Performer gisa performance eta poesia arian arloetako jaialdi askotan hartu du parte, Europa, Kanada, Mexiko, AEB, Japonia, Korea, Vietnam, Singapur, Txina, Israel, Dominikar Errepublika, Argentina, Venezuela eta Txilen, besteak beste.

Haren poesia bisuala, objektu-poesia eta instalazio poetikoak erakutsi ditu Espainian, Italian eta Frantzian. Musikaren, poesiaren eta akzio artearen esparruetan koka genitzakeen  Flatus Vocis Trio, Taller de Música Mundana eta Rojo taldeetan aritu da.

Truna (Andrés Blasco)

Valentzia, 1965

Autoluthierra. Txikitatik, bost urterekin, hasi zen jostailu edo eskulturak sortzen birziklatutako materialak erabiliz. 1980tik ari da eraikitzen bere soinu unibertsoa. Haren performanceetan futurismoa eta patafisika nahasten ditu.

80ko hamarraldian, bakarrean hasi baino lehen, Carmina Burana (post-punk) taldeko kidea izan zen eta ondoren, 90etan, Fitzcarraldo (rock esperimentala) taldekoa.

Gaur egun, soinu instalazio eta super 8 formatuko filmez egindako ekintza hibridoetan jarri du arreta, “Truna y sus monstruos” edo “KingKong Truna” lanek erakusten duten bezala. Musika arloan, hainbat dantza eta antzerki talderekin eta soinu artistekin ere elkarlanean aritu da.

TXEMA / CHOCOLATUL

 Sebastian H-W (Mexico, Erresuma Batua)

“Chokolatl” Performance

TAGS: Hitzaldia, performance, multimedia, show cooking, arte konfesionala, Phil Collins-en omenez

Zuzeneko hitzaldi, multimedia performance eta sukaldaritzako ikuskizuna da Chocolatl, eta egileak txokolate beroarekin duen harreman gazi-gozoa azaltzen digu.

Neurri batean zuzeneko sukaldaritzako ikuskizuna, neurri batean arte konfesionala eta beste batean Phil Collins-i omenaldia den ikuskizun hau sustraiez, jabetzaz, familiez eta sakrifizioez aritzen da.

Sebastian H-W Mexicon jaio eta Erresuma Batuan hazitako artista da.

http://sebastianhw.squarespace.com

JAMM SESSION

Kontzertua: Garazi Gorostiaga & Fernando Carvallo

+ jam session SHARE

Ekainaren 8a, eguena, 19:30etik 22:00ak arte Sarean Kultur Elkartean

Garazi Gorostiagak musika elektronikoan, ordenagailuetan, sintetizadoreetan, kableetan eta midi moduko hizkeretan aurkitzen du bere burua ezagutzeko, bere bizipenak, ideiak eta emozioak askatasunez adierazteko eta horiekin esperimentatzeko gaitasuna. Sorkuntza musikalaren inguruan urteetan ibili den arren, 2016an atera zuen bere lana ikusleengana eta zuzenean, ambient eta drone bezalako soinu eta estiloetan.

https://m.soundcloud.com/garazigf

Fernando Carvalhok hamarkada bi daramatza musika elektronikoa ekoizten. Ia genero guztietan ibili izan da, dantza-musikatik gertuen daudenetan eta esperimentalenetan. Gaur egun ambient/drone giroko lanengatik da ezaguna.

Loturak: https://soundcloud.com/fernandocarvalho

https://www.facebook.com/F.Carvalho.Music

Irudia:

SHARE BILBAO JAM SESSION

NYC-tik bere arima nomada zabalduz SHARE gertaera Euskal Herrira heldu da. SHARE publikoari irekia jam da zure musika esperimentala, performanceak, bideo artea, soinu artea edo zuk nahi duzuna partekatu ahal izateko baita entzuleri osoarekin sortzen duzuna ere. Partaideek haien musika-tresna edo ekipamendu eramangarria ekarri, gure sistemarekin konektatu eta elkarrekin bat-batean egiten dute. Anplifikazio gure esku! SHARE komunitate artistikoarentzako topagunea da, ezaguera elkarri emateko lekua, hazteko eta ikasteko teknika eta teknologia desberdinei buruz.

Ez duzu aditua izan behar, bakarrik sortutako joerari jarraitu!

Desde NYC, extendiendo su espíritu nómada en 2014 el evento SHARE llegó al País Vasco de la mano de “h TESTER Club”. Hoy día, con el apoyo de Sarean, ShareBilbao tiene lugar un jueves de cada mes en Sarean (Plaza Corazón de María, 4 Bilbao).

SHARE es una jam abierta al público para que compartas tu música experimental, performances, video arte, arte sonoro o lo que quieras y co-crees con todo el auditorio. Los participantes traen sus instrumentos o equipamiento portatil, se conectan a nuestro sistema, e improvisan juntos. ¡Nosotros proporcionamos la amplificación! SHARE es un punto de unión por y para la comunidad artística, un lugar donde intercambiar conocimientos, crecer artísticamente y aprender acerca de diferentes técnicas y tecnologías.

¡No tienes porque ser experto, solo dejarte llevar!

www.sharebilbao.com

ENERITZ: "Karramarroa"

“Karramarroa” Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Iacuben testuetan oinarrituta, Dxusturi teatroak sortu duen bakarrizketa bat da.

Testu honetan 40 urte inguruko emakume batek, bere bizipen eta inguruari buruzko gogoetak kontatuko dizkigu mihi zorrotz eta lotsagabe batez.

“Ez dut lorik egiten. Min ematen dit
Mikelek. Paparrean min dut eta lehertuko
zaidala ematen du. Arnasa sentitzen
dut bihotzaren kontra borrokan. Kontra
neurkadan, erraiak zapartatuko balizkit
bezala.”

“Baina zer da hori? Zakila? Tronpa
bat dela pentsatu dut. Baina zer da
gizon hori?Ez da holakorik existitzen…
Zortzirentzako errekia ematen du. Hori !
Eta goitik behera depilatua…eta ez dakit
zer esaldi menbruaren erroaren inguruan
zirilikoz tatuatua…”

LANTALDEA:
Testua: Dxusturi Teatroa
Eider Rodriguez
Miren Agur Meabe
Marcela Iacub en testuetan oinarrituta
Zuzendaria: Pablo Ibarluzea
Aktoresa: Eneritz Artetxe
Ezenografia: Iñaki Ziarrusta
Jantziak: Azegiñe Urigoitia
Diseinu Grafikoa: Roberto Quintana
Argiaren diseinua: Zigor Gorostiola
Argi teknikaria: Amaia Iurrebaso
Salmenta: Janire Olabarriaga
Ekoizpena: Dxusturi teatroa

RATZE: "JUGOS DE ANDRÓMEDA"

LABURPERNA: JUGOS DE ANDRÓMEDA – IRATXE SUBERRIKA

“Jugos de Andrómedes como la vida, a veces triste a veces divertida.”

Prosia bilakatutako berbak barru-barrutik isurtzen zaizkio Iratze Suberriri eta kanpoan zirraren ostarku bihurtzen dira Enrike Morell musikariaren akorde trebeekin. Isilune eta kadentziekin, holograma kuantikoak telegarraiatzeko eta eguneroko poesiaz busti-bustirik lagatzeko ikusleak.

Batzuetan garrasi samina, besteetan, laztan samurra.

Bidaia toki arruntetara eta giza sentimendu basatiak (eta alderantziz), azkenean, bat eginda espazio-denboraren puntu zehatz berean; Nenita Dangerren garagardotegian.”

MAL PELO: "BACH"- FEDERICA PORELLO

BACH Federica Porello

Mal Pelo
J.S. Bachen Ondo tenperatutako Klabezinari hurbilketa den “Bach” honetan, Maria Muñozek bere bakartsaioaren transmisioa eta berrinterpretazioa lantzen ditu, 2004an sortu zenetik hainbat herrialde eta kontinentetan zehar taularatu duena, Federica Porello interprete eta sortzaile italiarrarekin batera. J.S. Bachen Ondo tenperatutako Klabezina lanaren zenbait pieza hautaturen gainean Maria Muñozek prestatutako lan eszenikoa da Bach, non Glenn Gouldek interpretatutako preludio batzuen dantza, isilean dantzaturiko fuga batzuen oroimenarekin elkartzen baitira.
2004an estreinatu zenetik ehun taularatze baino gehiago egin dira hainbat herrialdetan. 2016an, Mal Pelo-k lan honen bertsio berria aurkeztu du, Bartzelona eta Brusela artean bizi eta genoar jatorria duen Federica Porello dantzari eta sortzailearen interpretazioarekin. Bach areto formatuan eta “site specific” formatuan aurkeztu da: 20 eta 25 minutu artean, proposatutako espazioarekiko eta programazioarekiko egokitzapenaren arabera.
• Sorkuntza eta zuzendaritza MARÍA MUÑOZ
• Interpretazioa FEDERICA PORELLO
• Johan Sebastian Bachen CLAVE BEN TEMPERAT musika, GLENN GOULDek interpretatua.
• Zuzendaritzaren laguntzaileak LEO CASTRO, PEP RAMIS
• Bideo errealizazioa NÚRIA FONT
• Argiztatzea AUGUST VILADOMAT
• Argazkia JORDI BOVER
• Ekoizpena MAL PELO
• Banaketa EDUARD TEIXIDOR, MAMEN JUAN -TORRES
PRENTSA – BACH FEDERICA PORELLO
“Maria Muñozen eta Federica Porelloren aldi bereko beso eragiteak bete du Mercat de la Flors-eko Pina Bausch aretoa. Keinu irmo baina ezin finagoak, J.S. Bachen Ondo tenperatutako Klabezinaren piezetako baten hotsera egindakoak. Esaldia aurrera eta beraietako bakoitza ispiluaren aurrean balego bezala dirudi, mugimendu berdinak egiten, nahiz eta berehala ohartzen zaren erkaketa honen faltsutasunaz, ezen berdinak izan arren, dantzari bakoitzak kalitate ezberdinez janzten baititu mugimenduak, partitura koreografiko bera modu ezberdinez bereganatzen baitu gorputz bakoitzak. Maria Muñoz izan da 2004an estreinatu eta munduko eszenatoki ugaritik igaro den bakarkako honen sortzailea eta, orain arte, interprete bakarra. Haren neurrira egindako pieza da, oraingoan lehenengo aldiz, keinu sotil eta teknika landuko Federica Porello dantzari italiarrarekin batera antzeztuko duena.” Sara Esteller recomana.cat
PRENTSA IRUZKINAK BACH – MARIA MUÑOZ
“(…) Bach-en bidez, Maria Muñozek bere tailerrean sartzen gaitu: bertan haren koreografia isiltasunetik (eta Muñoz bera da isiltasunaren indarra) nola sortzen duen ikus daiteke, baita horrek zelan bihurtzen duen are adierazgarriagoa musikaren agerpena. Nola honek eragiten dituen errepikapenaren eta inprobisazioaren arteko mugimenduak. Nola itzultzen den isiltasunera Bach berriz pentsatu edo gelditasun akituan edo mugimendu geldigaitzean birjartzeko. Edo nola irauten duen isiltasunak dantzatzen duen bitartean, musika jada bereganatuta baitu. Margolaritzan ez bezala, ikus dezakegu koreografia nola sortzen den orainaldi hutsean, bizi izandako esperientziaren denbora Bach-en musikarekin uztartzen duen orainaldia, alegia. Emaitza da Muñozek hunkitzen duen askatasunez (eta zehaztasunez) dantzatzen duela.“ .” Imma Merino. El Punt
“Modu sendo batez eta benetakotasuna izerditzen duen samurtasunaz, elementu ukigai zein haztagaitzei balioa ematen dien keinua erakusten du dantzariak, eta aldi berean, isiltasunak taupadez bete eta hutsarteei presentzia gorena aitortu ere. Nortasun trinkoa, hunkiarazten duena.” Montse G. Otzet. EL Periódico
“Zerbait onartu behar bazaio Mal Pelo-ri, beste sortzaile batzuen mundua bere alde jartzeko koherentzia eta gaitasuna dira. Bach ez dago arau honetatik at. Partituraren noten alaitasuna eta arintasun formala sorberritzen ditu Muñozek, bere gorputza pentagramaren beste elementu bat gehiago balitz bezala. Garapen formaletik haratago, teknika erakusketa honek (tarteka musika ere bazter uzten du haren tokia hartzeko), haren nortasuna, adierazkortasuna, nekea, berezitasunak eta azentuak begietaratzea erdiesten du. Joaquim Noguero. La Vanguardia
“Hori guztia, ezer gabe, soilik mugimenduaren sotiltasunaz eta kalitateaz egin daitekeen erakustaldi zirraragarria, keinu hautemangaitzenetatik jolas fisikoaren leherketetaraino. Piano jolearen eta dantzariaren arteko emozioen buruz burukoa da, adierazgarritasunez transmititua.” Julia Martín. El País
“Aktore ezin erakargarriagoarena da haren presentzia eszenan, basatia eta ukaezina: haren mugimenduek ez dute dantzarik egiten, espazioa zizelkatu egiten dute. Ironikoak dira eta atsegingarria izan litekeen guztia gutxiesten dute.”
FEDERICA PORELLO Theatreschool-en egin zituen ikasketak, Amsterdam School of the Arts (AHK), dantza modernoaren departamentuan, eta P.A.R.T.S.-en (Performing Arts Research and Training Studios), Bruselan. 2006tik koreografo desberdinekin lan egin du: Marlene Freitas, Ariadna Estalella Alba, Compañía Belga Tg Stan konpainia belgiarretik, Francesa AdonK! Konpainia frantsesa eta musikariekin (Ilan Manouach, Clement Nourry, Eric Thielemans) eta dantzariekin (Theodossia Stathi, Benjamin Vandewalle, Albert Quesada) aritu da dantza eta musika inprobisazio ugarietan. 2009tik Albert Quesada koregrafoarentzat lan egiten du: Solos Bach & Gould, 2010; Slow Sports, 2012; Wagner & Ligeti, 2014; Slow Sports Kids, 2015). 2013tik Mal pelo-rekin: La esperanza de vida de una liebre, 2013; Bach, 2016; Istanbul, 2016. 2015ean Thomas Hauert-ek zuzendutako La mesura del desordre lanaren sorkuntzan parte hartu du Group LaBolsa-rekin lankidetzan. Egun Le Theatre de Nuit itzalen antzerki taldean ari da, Le Cantique des Oiseaux, ikuskizunean eta WeWood, lan propioa garatzen ari da, Xavi Moreno eta Marina Broiserekin batera, Bartzelonako La Caldera, l’Antic Teatre eta La Visiva sorkuntza koreografikoaren zentroen laguntzarekin, eta Frantzian Probedones d’Abaigt y La Page d’Aventure taldeekin.
MARIA MUÑOZ De padres nacidos en Cheran (Guadalajara) y Panticosan (Pirinio aragoiarra) jaiotako gurasoen alaba, Valentzian hazi zen. Bertan musika ikasi eta lehiaketako atletismoa praktikatu zuen. Han ere hasi zen dantza ikasten, eta ondoren, Amsterdamera eta Bartzelonara bidaiatu zuen bere formakuntza handitzeko. Lehenengo esperientzia profesionala jatorri japoniarreko baina Holandan kokatutako Shusaku & Dormu Dance Theater konpainiarekin izan zuen, 1982an, Era ikuskizunean. 1985ean, Maria Antonia Oliverrekin La Dux taldea osatzeak markatu zuen haren ibilbidearen hasiera sorkuntza eszenikoan. 1988an Pep Ramisekin elkarlanean aritu zen Cuarto trastero bakarkakoaren sorkuntzan eta 1989an Mal Pelo taldea antolatzen dute, non geroztik sorkuntza eta zuzendaritza partekatzen duten. Taldean gainera, mugimenduaren ikertzaile eta pedagogoaren fazeta ere garatzen du. Eszenarako testuen sorkuntza akuilatu eta editatu ere egiten du. Egun, Gironako L’animal a l’esquena en Celrà sorkuntza zentroaren koreografo, dantzari eta zuzendarikidea da.

MARKUS: "SKIZOPOZIK"

SkizopozikS. Errezitaldi hitzperimentala. Poesía esquizolingüe. Zerorajasoa on stage.

Markos Gimeno Vesgak (Markus) 2007an abiatu zuen Zerorajasoa proiektua. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, asteleheneroko AZA (palindromo ariketa) erronka planteatuz irakurleei. Ariketa hauekin “131 AZA, Palindromo ariketak” liburua autoekoiztu zuen 2014ean, eta ariketa berri bat proposatzen jarraitzen du astero blogean.

Blogean zein Twitterren bestelako “hitzperimentutan” ere aritu izan da Markus, tartean Eskizoberbak, SkizopozikS errezitaldiaren ardatz direnak. Eskizoberbak hitz-joko bereziak dira, euskaraz eta gaztelaniaz modu homofoniko, eskizoide, eta dibertigarrian jolasten duten “poemak”.

Espektakulu honekin Zerorajasoa blogetik eszenatokira igotzen da, idatzitik irakurtzera, aho-korapilotik kantura.

Leer es iracurrar.

BEA INSA: "Vidas Pasadas"

                              VIDAS PASADAS

LABURPENA

Behin berrogei urte beteta, denok ditugu batzuk.

Oso estresatuta dagoen KAZETARI batek elkarrizketa egiten dio krisi existentzial batean murgilduta dagoen ANTZEZLE bati. Horrelako krisi existentzialetatik irteteko behar-beharrezkoak dira abilezia, psikologia eta tortilla-ogitartekoak. Hurrenkerak ez du zertan izan hori.

FITXA ARTISTIKOA

         ANTZEZLEAK

         Leyre Berrocal

          Bea Insa

       ATTREZZOA ETA JANTZIAK

           Kolektiboa

      ZUZENDARIA

          Pako Revueltas

       AUTOREA

         Ángel Mirou

Eskerrik asko Bilboeszenari eta Bilboko Miró hotelari.

CENA INTERESTELAR: "Misión Käpsa"

Käpsa misioa
Maria Ptqk-ek, Macarena Recuerda Shepherd-ekin lankidetzan egindako proiektua; musika   Terri Floridorena da eta ilustrazioak Josune Urrutia Asuak egin ditu.

LURRAREN BIZITZAK BEHAR ZAITU

Käpsa Misioa talde-zentzu duten eta ausartak diren lagunen bila dabil , espazio hutsean aitzindaria izango den abenturan parte hartzeko.

Esperientzia eta afaria
2017ko ekainaren 14an, eguaztena eta ekainaren 15ean, eguena
21:00etan
Sarean, Mariaren Bihotza plaza, 4

Zenbatekoa: 12€
Plaza mugatuak: 20 plaza eguneko.
Mesedez, ordurako joan. Behin esperientzia hasita, ezin izango da sartu.
Izena ematean ordaindu egin behar da: Sarean, Mariaren Bihotza plaza, 4. Ordutegia: martitzenetik barikura, 09:30etik 22:30era; zapatuetan, 11:00etatik 00:00etara eta domeketan, 12:00etatik 18:00etara. Informazioa: kultura@sarean.info helbidera idatzi, gaian “Misión Käpsa” jarrita.
Iraupena: 60 minutu inguru.

Käpsa misioa “Breve historia del pimiento para uso de la vida extraterrestre” liburuan oinarrituta dago (Gabinete Sycorax 2015).

http://gabinetesycorax.org/

COCKTAIL

KOKTELA: NAHASTU ETA EPEL ZERBITZATU

Erdu zeuretzat prestatu dugun koktela probatzera eta San Frantzisko auzoan ekainaren 12tik 16ra egin dugun sorkuntza-prozesuaren emaitza ikusiko duzu. Jaialdirako berariaz sortu dugu, inklusio kontzeptua kontuan hartuz, gentrifikazio-prozesuaren aurrean.

Koktel batera gonbidatzen zaitugu. Osagai freskoak nahastuko ditugu, zati bat bizipenak, beste bat oroitzapenak, artearen pil-pila eta gizatasun ugari. Ekainaren 12tik 16ra egingo dugu eta lan-prozesu honetan, jatorri eta diziplina desberdinetako lau sortzailek San Frantzisko, Bilbao Zaharra eta Zabalako auzoetan egingo dute lan gentrifikazio-prozesuen aurrean dagoen inklusioaren kontzeptuaren inguruan.

Eszenako profesionalen arteko lankidetzako prozesua izango da eta Ixi Garcíak, Joke De Vriesek eta Antonio Quilesek, Marisa Lafuente-ren aholkularitza artistikoarekin, eragileekin, taldeekin eta auzokoekin arituko dira pieza ireki, kritiko eta sortzaile a sortzeko auzoan. Pieza hori hilaren 17an erakutsiko da Bilboko Artelan Berreginen Museoan.

Joke De Vriese

Ekoizlea/DJ, jazz/soularen fardela gaur egungo elektronika eklektikora darama.

DJ lana, Raketa Brokobitx abeslari eta performerrarekin daukan “on d’rocks” elektro-kabaret proiektu musikalaren ekoizpen musikala, eta arte eszenikoetarako soinu-bandak konposatzea eta ekoiztea uztartzen ditu. (Khea Ziater eta Matrioska Cia).

Ixi García

Artista. Bere arreta pertsonek sortzeko daukaten gaitasunean eta horren garapenean jartzen du.

Gaur egun gaitasun sortzailearen garapena arlo desberdinetan errazten duten baldintzak ikertzen ditu, pertsonen arteko harremanak, kulturartekotasuna, nortasun eta sentsibilitate teilakatuak, bizitzaren etapa desberdinetako ikaskuntzak, tokiko garapena eta singulartasun pertsonala eta kolektiboa landuz.

Antonio Quiles

Zuzendaria, dantzaria eta performerra da. ALTERACIONES D-T konpainia zuzentzen du eta irakaslea da DANZA MOBILE Arte Inklusiboko Zentroan. Hainbat proiektutan dantzatu du eta bere piezak aurkeztu ditu Espainia, Holanda, Ingalaterra, Suitza, Belgika, Alemania, Kuba, Kolonbia, Irlanda, Grezia, Italia, Eslovenia, Errusia, AEB eta Mexikoko jaialdi eta espazioetan.

Marisa Lafuente

Zuzendaria, aktorea eta ikerlari eszenikoa da. Gaur egun antzerkiko hizkera berriak bilatzen ari da, batez ere eremu artistikoa eta soziala eta enpresaren mundua uztartuz, eta enplegu-hobi berriak bilatzen ari da arlo eszenikorako.

ENCUENTROS COLLAGE

COLLAGE TOPAKETAK!!!

ADIN GUZTIENTZAKO JARDUERAK

Zalea zara? Artista? Collage zalea? Saiatu nahi duzu? Zure egitasmoak  partekatu edo besteenak ezagutu nahi? Etor zaitez, bada. Badugu txikienentzat tailer bat eta gainerakoentzat, materialak eta gosegarria.

Edo soilik agertu eta garagardo bat hartu.

Ez da beharrezkoa ez erreserbatzea ez baieztatzea, hantxe itxarongo dizugu!

Mundu guztiak jakin dezala!

Collage Topaketak sortze-eremua dira, erosoa, adin desberdinetako lagunen arteko elkartzea errazteko modukoa.

Espazio-denbora jakin batean, ezagutza eta jolasa partekatzeko bide ematen digu.

Jarduera honek ez du adinik eta familian, lagunekin edo bakarrik egin dezakegu. Azken kasu honetan, beste collage zaleak ezagutzeko prest egon behar dugu.

Materialak ebaki, garagardo bat hartu edo berriketan jardun dezakezu. Zurea  da erabakia, baina gure aldetik dena jarriko dugu zure esku saiatzera anima zaitezen.

  

Los descalzos

Los descalzos

2bat-ek 2016an sortutako kontzertu poetikoa. Proposamen gozoa, malenkoniatsua eta musika aldetik, arina; hitzak, ordea, ilunak eta sakonak dira, ikuslea lainoen arteko bidaian murgiltzen du.

Poesia eta pianoa zuzenean, hiperkontsumismoaren gizarteko abiaduraz eta artifizialtasunaz hausnartzeko, saldu-erosi erosi-saldu eta berehalako irabaziak lortzeko makineriak ondasunak eta zerbitzuak ez ezik, pertsonak ere kontsumitzen dituela.

Iraupena: 45 min

Ikusleak: helduak

Hizkuntza: gaztelania

2BAT:

2Bat artista bik osatzen dute, diziplina bi nahasi nahian: musika eta poesia, biak bat izan daitezen, ahots bakarra. Plano estetikoan bakarrik geratzen ez den ahotsa, hausnarketarako bidea ere irekitzen baitu. Oscar Manso, poeta eta musikaria eta Idoia Hernández, piano-jotzailea eta konpositorea.


Bárbara: "Inventario"

Inbentario bat pertsona baten edo komunitate baten ondasunen eta gainerako gauzen erregistroa dokumental ordenatua eta zehatza da. Erakunde edo enpresa batean, egun zehatz batean dauden ondasunen eta izakinen zerrenda ordenatua da.

1. Gauza berria edo ezezaguna aurkitzea edo topatzea

2. Poeta edo artista bati dagokionez: Bere lana aurkitzea, irudikatzea, sortzea

3. Gertakari faltsuen itxurak egitea

4. Gezurra esatea

INBENTARIOA

Xurgagailu baten memoriak

1996tik objektuak (batez ere lauak eta paperezkoak) biltzen aritu izan naiz, kalean aurkitu ditudanak, edonoren eguneroko gauza egunerokoak, edo zerbaiten zatia ziren atalak edo inork nahi ez zituen edo eskatu ez zituen gauzen zatiak. Gero, horietako bakoitzaren bizitza potentziala ikertzeko beharrizana sortu zen. Inbentarioa memoriaren zati batetik, objektuetatik eta senetik egindako ibilbide ezohikoa da. Fikzioaren eta errealitatearen artean mugitzen den joko posible bat. Objektu bakoitzak sortzen duen ibilbidea ustekabekoa da, ezartzen diren harremanak eta loturak ez dira planifikatuak edo neurtuak eta bakarrik zabaltzen dira memoria irekiaren modura, bilaketa ez lineal bat konfiguratuz. Nire presentzia bizipenak bizi dituen gorputzaren artxibategi bizi modura erabiltzen dut eta zati autobiografikoetatik abiatuta nolabaiteko memoria itzultzen zaie objektuei, adarkadura amaigabeen mapa bat sortuz. Errizoma bat balitz bezala, istorio bakoitza behin eta berriz tolesten da, hizkeraren aukerak irekita daudelarik, ekintzarako tresna bihurtu daitezen.

INBENTARIOA

Sormen prozesua orainaldi etengabean

Antzezlan eszenikoa, erakusketa bisuala eta ahozkoa egiten duena, etengabe mugitzen dena, aurkitzen duenaren arabera hasten dena, iragana beti mugitzen da.

Ekografia bat aurkitzen duzu Libanoko kaleetan, “Belle de jour” filmako bakarrizketa hamabost bider ikusten duzu eta Óscar Niemeyerren bukatu gabeko lanak ikertzen dituzu.

    

                

Kalean plater konbinatu baten argazki tipikoa aurkitu nuen eta nire aiton-amonen etxean Hemingway bilatzen bukatu nuen.

INBENTARIOA

Informazio gehiago

http://cargocollective.com/inventario2016

http://cargocollective.com/barbarabanuelos/Inventario-2016

Antzezlanaren aurrerakina:

https://vimeo.com/153224959

Antzezlanaren lotura:

Pasahitza: Inventario

https://vimeo.com/185607079

Beste lan batzuei buruzko informazioa:

http://cargocollective.com/barbarabanuelos

INBENTARIOA

Fitxa artistikoa

Sortzailea, zuzendaria eta interpretea: Bárbara Bañuelos Sormeneko egonaldiak: “Apuntes en Sucio” Teatro Pradillo eta Espacio AZALA. Koprodukzioa: Escena Abierta jaialdia eta Crea.

INBENTARIOA

eta bere ibilbidea

2017

OTSAILAREN 25A Las Naves, Valentzia

2016

AZAROAREN 5A: Teatro del Barrio, Madrid

AZAROAREN 4A: Teatro del Barrio, Madrid MAIATZAREN 21A: Musac Leon MARTXOAREN 12A Teatro Pradillo Madrid MARTXOAREN 11 Teatro Pradillo Madrid OTSAILAREN 23A Caixa Forum Bartzcelona OTSAILAREN 24A Caixa Forum Zaragoza URTARRILAREN 14A Festival Escena Abierta Burgos URTARRILAREN 13A Festival Escena Abierta Burgos AZAROAREN 27A Festival In-Tacto Gasteiz

INBENTARIOA

Harremana

barbarabanuelos@hotmail.com

609169986

BÁRBARA BAÑUELOS (1980 BURGOS)barbarabanuelos@hotmail.com

609189986

http://cargocollective.com/barbarabanuelos

PRESTAKUNTZA

2009 Eszenako sorkuntza, Xavier LeRoy,Marten Spängberg,Rabih Mroué,Juan Domínguez, Madrid

2008 Acting for Film, New Yorkeko Unibertsitatea, AEB

2007 Gaur egungo dantza, Pineapple Estudio. Londres

2006 Eszenako sorkuntza, Roger Bernat, Haim Adri, Mateo Feijoo, Elena Cordoba, Madrid

2006 Gaur egungo dantza, Carmen Senra. Madrid

2005 Publizitatean eta Harreman Publikoetako lizentziatura. Madrid

2005 Arte Dramatikoa, Cristina Rotaren Eskola. Madrid

BEKAK ETA SARIAK

2016 Beka Eszenako sorkuntzari, “Inventario, memorias de una aspiradora” Crea.

2014 Beka Edizio diskografikoari “Ju” proiektu musikalarengatik. Caja Burgos,Burgos

2011 Krea Beka “Yo soy mi propia mujer” Caja Vital Kutxa. Gasteiz

2011 Iberescena beka “Vivir en el cuerpo” Madrid

2010 Epaimahaiaren aipamena “90dB, La pieza más original” Festival ACT, Bilbo

2010 “Jóvenes Excelentes” Saria. Caja de Burgos. Burgos

2010 Iberescena Beka “El Paso”, EL CLUB. Madrid

2009 Injuve Saria “Propuesta Escénicas: 90dB”. Madrid

2009 Canal Plus Saria “Trailer: Ignato” (emakumezko aktorea). Festival Teas erland. Bartzelona

2009 “Jóvenes Excelentes” Saria. Caja de Burgos. Burgos

2008 “Movilidad Artística” Beka. AECID. Madrid

2008 “Movilidad Artística Internacional” laguntza. Matadero. Madrid

2008 “Jóvenes Excelentes” Saria. Caja de Burgos. Burgos

2007 “6MIL Exerce” Bekako finalista. Mathilde Monier Zentro Koreografikoa. Frantzia

EGONALDI ARTISTIKOAK

2017 Ikerketa-sorkuntza egonaldia, Graner, Bartzelona.

2017 Egonaldiak LCE eta CA2M, Artistas en Residencia, Madrid.

2016 Sorkuntza egonaldia Can Timoner, Mallorca

2015 Sorkuntza egonaldia. Espacio Azala. Gasteiz.

2009 Sorkuntza egonaldia. Espacio Azala. Gasteiz.

2008 Dantzako egonaldia. Zentro Koreografiko Galiziarra. Santiago de Compostela.

2008 Dantzako egonaldia. La Casa Encendida eta Aula Estrella Casero. Madrid.

ERAKUSKETA INDIBIDUAL ETA KOLEKTIBOAK

2013 Teatracciones Jaialdia, Espacio Tangente. Burgos

2013 AudioTangente FAT Jaialdia, Espacio Tangente. Burgos

2013 Espazio Kulturak Independenteen Sare Transiberikoa Topaketak. ZAPW. Bilbo

2013 Kultuhuset, SuperMarket Art Fair. Estokolmo

2011 Scratxe Underground Jaialdia. Gasteiz

2011 Dance in Focus Jaialdia, Bowdoin College. Mein. AEB

2010 Mulier Mulieris, “Maternidad”. Alacanteko Museoa

2010 Cultural & Educational Centre-Vortex. Skopje. Mazedonia

2009 Laznia Contemporany Art Centre, Gdansk, Polonia

2009 Festival Videoarte Polyforme Marsella

2009 Galeria PhotoN, Ljubljana. 2009, Eslovenia

2009 “Emergencias” Programa. Casa Encendida. Madrid

2009 Gibarako Cine de pobre Humberto Solas Jaialdia. Kuba

2008 Pepena Art Festival, Cholula, Puebla. Mexiko

2008 “AdiÇao+” Jaialdia. Caldas de Rainha. Lisboa

2008 Videoanza Xontakt Jaialdia, Split, Kroazia

2008 ON Loop Bideoarte Jaialdia, Bartzelona

2008 “Croostalk” Bideoarte Jaialdia. Curator: Adrien Törok, Budapest

2008 Gaur egungo Sorkuntzaren Espazioa Kabui, Lisboa

2008 “El globo de Juan” Jaialdia, Madrid

2008 “Life Shit” Jaialdia. New York, AEB

2007 “Drap Art” Jaialdia, Bartzelona

2006 Galeria Dovin “Cosas Humanas”, Budapest

SORMENA/ANTZERKIA/DANTZA/PERFORMANCEA/MUSIKA

2016 Hitzaldi performatiboa “Inventario” CaixaForum Zaragoza

2016 Hitzaldi performatiboa “Inventario” Teatro Pradillo.

2016 Hitzaldi performatiboa “Inventario” Musac. Leon

2016 Hitzaldi performatiboa “Inventario” CaixaForum Barna

2016 Hitzaldi performatiboa “Inventario” Festival Escena Abierta. Burgos

2015 Antzezlana “Inventario”Apuntes en sucio, Pradillo

2012 Antzezlana 90dB, Café de las artes aretoa.

2012 Antzezlana 90dB, Carme Teatre aretoa.Valentzia

2011 Antzezlana “Preterito” Scratxe Underground Jaialdia. Gasteiz

2011 Antzezlana 90 dB, La Fundición aretoa, Bilbao

2011 Antzezlana 90 dB, Amarika aretoa. Gasteiz

2010 Antzezlana El Paso, In- Presentable Jaialdia. Madrid

2010 Antzezlana 90 dB, ACT Jaialdia. Bilbao

2010 Antzezlana 90dB, DanÇo Jaialdia, Branca aretoa, Oporto

2009 Antzezlana 90 dB, Injuve Sariak; Circulo de Bellas Artes. Madrid

2009 Antzezlana 90 dB, Crosstalk Jaialdia. Budapest

2009 Antzezlana 90 dB, In-Presentable Jaialdia.Madrid

2009 Antzezlana 90 dB, Escena Abierta Jaialdia. Burgos

2008 Antzezlana “Sweat the movie”, Märten Spängberg. Inm pulstanz Jaialdia.Viena

2008 Performancea El Poder, Los Torreznos. Madrid

2008 Performancea Scrapping. Live Shit Jaialdia. New York

2008 Interpretea “The Real Fiction”, Cuqui Jerez, ad werf Jaialdia. Utrecht

2006 Performancea Rimuski, Roger Bernat. O Negocio aretoa. Lisboa

2005 Antzezlana “Project”, Xavier Le Roy. In-Pre sentable Jaialdia.

2003 Aktorea Ata 25, la Fura dels Baus, Atapuerca, Burgos

ARGITARATUTAKO DISKOAK

2015 Debuteko albuma “Poco adrede nunca” de Ju, Madrid

2014 “The Homo Antecessor´s girlfriend”, Elephant Pit, Madrid

2011 “Mabröuk”, Elephant Pit, Madrid

BASTARDAS: Eneritz Garcia

BASTARDAS XXVII

ALGO VIVO

Eloisse Louisse (E. L.)

Zaragoza 1986, Bilbo 2017

Biluztea eta arropa eranztea ez da gauza bera. Zure minak eta nireak bat egitea behar dut, guk elkarri ulertzeko.

LABURPENA

Topaketa “voyeurra” da lan hau. Arretaz begiratu dezakete voyeurrek. Butoh delakoa filosofiatzat hartuta, formen hausturatik abiatzen da lana.

Dantzaren eta performancearen gordintasunaren artean, gorputz neutroa minaren eta plazerraren arteko egoera batzuetatik pasatzen da. Emozio horiek unibertsalak dira; hau da, gorputz guztiek esperimentatzen dituzte. Gorputzaren osotasun berria bilatzen da, sendaketa, linfa izatea, zauriak ixteko, zauriak orbaintzeko eta ikusleak katarsi komun batean askatzeko.

BEHARREZKOAK

Foku bi

IRAUPENA

20 min.

AURREKONTUA

200€ + BEZ

BASTARDAS: Eloisse Louisse

BASTARDAS XXVII

ALGO VIVO

Eloisse Louisse (E. L.)

Zaragoza 1986, Bilbao 2017

Desnudarse no es lo mismo que desvestirse. Necesito que tu dolor y el mío se unan para que nos entendamos.

SINOPSIS

Es una pieza, un encuentro ‘voyeur’ (quién contempla con atención), qué parte del Butoh como flosofía y ruptura de las formas.

A caballo entre la danza y la crudeza de la performance, el cuerpo neutro atraviesa una serie de estados entre el dolor y el placer, como emociones universales que experimentan todos los cuerpos. Se busca la reintegración corporal, la cura – ser linfa, para cerrar heridas, para cicatrizar y para liberar al espectador en una catarsis común.

NECESIDADES TÉCNICAS

Dos focos

DURACIÓN

20 min.

PRESUPUESTO

200€ + I.V.A.

BASTARDAS: XXVII

BASTARDAS XXVII

Hay realidades que no queremos ver porque duelen, no es más fácil ignorarlas

SINOPSIS

Hay realidades que no queremos ver porque duelen, no es más fácil ignorarlas. Esta pieza visibiliza esa realidad a la que damos la espalda: el abuso sexual.

Mediante un lenguaje simbólico a través de la ruptura piezas de ropa infantil se genera una atmósfera incómoda y una sensación de no tener claro que está pasando. A partir de lo pequeño y usando todos los sentidos (olfato y oído son especialmente potenciados) se construye un ambiente íntimo en el que en un primer momento el público permanece con los ojos vendados y es él mismo quien decide quitarse o no la venda para ver lo que sucede. Se trata de una analogía entre los que siente la persona abusada y lo que siente el público al ver la pieza: intranquilidad, no saber que está pasando, inseguridad, desasosiego.

NECESIDADES TÉCNICAS

Un foco

Sillas

El espacio que preciso para esta pieza no es muy amplio, se puede realizar en 3m x 3m.

PRESUPUESTO

200 Euros + I.V.A.

BASTARDAS: DOSSIER ANA

BASTARDAS MMXVII

LABURPENA

CORREDOR Ana de Vicenteren (Bilbo, 1974) ekintza da errefuxiatuei eta Europa ematen ari zaien tratu onartezinari buruz. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala hausten ari da Europa; izan ere, ustezko giza korridoreetan ixten ari da errefuxiatuak eta horiek kontzentrazio-esparruak dira. Neguan elurretan bizirik jarraitzeko saiatzen ari dira errefuxiatuak.

                                                         EKINTZA

Sarreran pertsona batek harrera egiten die ikusleei eta soingainekoak eta aldean dituzten gauzak mahai batean gainean uzteko eskatzen die. Ekintzan parte hartzen duten bitartean zainduko dituzte horiek guztiak.

Horren ostean beste gela batean sartzeko eskatzen diete. Jende gehiegi sartzen da itogarria izateko baina asfixiagarria izatera heldu barik. Ni barruan nago, ikusleen artean, aldez aurretik grabatutako audio bat martxan dudala.

Audioan giza korridore, kontzentrazio-esparru eta babesaren kontzeptuez hitz egiten da. Audioa amaitutakoan, minutu batzuetan luzatuko da leku itxi horretan egonaldia. Espazio hori sentsazioak izateko eta hausnarketa pizteko lekua izango da. Kanpoan jagoleren bat egongo da, atea ireki ez dadin.

Ikusleak txanda batean sar daitezkeen pertsonak baino gehiago izanez gero, sarreran ez, baizik eta kanpoko espazio batean itxaron beharko dute.

BEHARREZKOAK

Leku jakin batean oinarritutako antzezlana denez gero, beharrak aldatu egiten dira. Ekintzarako funtsezkoa da proposatutako lekua. San Frantziskoko auzo etxearen instalazioak kontuan hartuko dira, batez ere, sotoari arreta berezia emango zaio, ekintza egiteko aproposa dela iritzita.

AURREKONTUA

200 + BEZ

Copyright © 2014 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.