Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 18 - irailak 19
Non?

BLV-ART 2020

  • Abangoardiako adierazpen artistikoei lotutako ekimen hau Kulturaren aldeko Plan Auzokizuna 2020an barruan dago, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko birgaitzeko trakzio-elementu gisa.
  • Irailaren 10ean, osteguna, inauguratuko da programa, Societat Doctor Alonso “Andrei Rublev- versión radiofónica” konpainia katalanaren performance-ren Euskadiko estrenaldiarekin estreinatuko da, 20:00etan, Bilborock-en.
  • Bilborock agertokian aurkeztuko dira, halaber, La Dinamika-Eguzki Zubia “3er acto” antzerki-dantzako pwww.bilbao.eus/cs/Satellite/bilbaoLaVieja/Plan-Auzokizuna-2020/eu/1279155372248/Contenidoieza, Artistak Egoitzan 2019 programak diruz lagundua, eta Jone García Katrastrofen bilbotarraren “Geyser y la Imaginaria Banda Musical” antzerki-musika-performanceko pieza.
  • Berreginen Museoak programarekin kolaboratu du, eta programazioaren beste egoitza garrantzitsu bat izango da.
Programa deskargatu

Bilboko Udalak epea ireki du izena emateko Bilbo Zaharreko arte- eta sorkuntza-guneetan egingo diren ikustaldi gidatuetarako; ‘ARTY WALKS‘ deritze ikustaldiei, eta BLV-ART programaren barruan datorren ekimen bat da.

Kultur ibilbide hauek doan eskainiko dira, eta irailaren 18an eta 19an egingo dira (barikua eta zapatua), 18:00etatik aurrera; ikustaldiek bi ordu inguru iraungo dute.

Izena emateko, nahikoa da mezu elektroniko bat bidaltzea hona: cultura@bilbao.eus. Mezuan, ikustaldian parte hartu nahi dutenen izen-deiturak, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa, adina, lanbidea eta bizitokia adierazi beharko dira. Epea irailaren 13an amaituko da, eta pertsona bakoitzak ibilbide bakarrerako eman ahalko du izena.

BLV – ART programak LAU HITZORDU proposatzen ditu ‘ARTY WALKS‘ ikustaldietan parte hartzeko.

Irailaren 18a, 18:00etan

  • 1. ibilbidea, Sarean-en hasiko da, eta, ondoren, Ruth Juan-en horma-irudia, Juan Pikara, Caóstica eta La Deriva ikusiz osatuko dute ibilbidea.
  • 2. ibilbidea, Marzana ostatuaren kanpoaldean elkartuko dira, eta han hasiko dute ikustaldia; ondoren, La Deriva, Caóstica, Pikara ikusiko dituzte, eta, azkenean, Ruth Juanen horma-irudia ikusiko dute Sortzez Garbiaren komentuan.

Irailaren 19an, 18:00etan

  • 1. ibilbidea, Sarean-en hasiko da, eta ondoren Ruth Juan-en horma-irudia, Juan Pikara, Caóstica eta La Deriva ikusiz osatuko da ibilbidea. EUSKARAZ.
  • 2. ibilbidea, Marzana ostatuaren kanpoaldean elkartuko dira, eta han hasiko dute ikustaldia; ondoren, La Deriva, Caóstica, Pikara ikusiko dituzte, eta, azkenean, Ruth Juanen horma-irudia ikusiko dute Sortzez Garbiaren serorategian.

Artistak eta espazioak

Pikara

Pikara Magazinek kalitatezko kazetaritza egiten du, ikuspegi feminista, kritikoa, arau-hauslea eta gozamenezkoa erabiliz.
Ez da feminismoan espezializatutako aldizkari gisa definitzen, baina era guztietako gai sozial, politiko eta kulturalak jorratzen ditu ikuspegi feministarekin.
2010ean sortu zen proiektua, irakurle gisa ikuspegi feminista eta kazetaritza ona bateratzen zituen komunikabide baten falta sumatzen baitzuten.
Kazetari garen neurrian, atsegin ditugun gaiei buruz komunikatuz gozatzeko gune bat eraiki nahi genuen: gela bat norberarena nahi genuen, Virginia Wolfek bezala.

Ruth Juan | Junitamakina

Bartzelonako ilustratzailea da eta Bilbon bizi da, eta berton trebatu zen ofizio horretan. Ruth Juanen lanak hainbat esparruren eragina dauka, errealitateari buruz daukan ikuspegia baldintzatu baitute eta bere sorkuntzen unibertso berezia sortu baitute.
Bere ibilbide profesionala zirku eta antzerki ikuskizunetarako jantziak egiteko tailer batetik eta bere lehen liburua autoeditatzeko BilbaoArte Fundazioan beka batetik igaro da, gaur egun ilustratzaile freelance gisa finkatu arte.
Aurreko guztiak arrasto bat uzten du obra pertsonalean, ezaguna eta beti koloretsua, gai sozialetatik gertu dagoena eta bere begiradaren bidez iragazitako munduaren irudikapen soiletik sortzen dena.
Hainbat lanetan hartu du parte: San Frantzisko auzoa janzten duten horma-irudi zabalak, Elkar argitaletxeekin egindako hainbat libururen argitalpena edo irudi grafikoko lanak.
Beti dago prest formatuak esploratzeko, neurriak handitzeko edo espazioetan eta errealitateetan esku hartzeko.

La Deriva | Taller de curiosidades

La Deriva sormenerako lurrazpiko habitat bat da, ekoizpen eszeniko eta plastikorako, esku-hartze publikorako eta kaleko arterako. La Deriva, Taller de Curiosidades -Lurpeko Bitxiak, Bilboko Aretxaga kaleko 4. zenbakian dago.
Tailerrean papera, tinta, lokatza, musika, dantza, antzerkia, poesia-objektua eta aroma erabiltzen dira.
María Ramírez Luengo eta Samuel Cano Braojos dira beren proiektuak garatzen dituzten espazio honetako egoiliarrak:
ARRIERA, paperaren eta objektuen antzerki konpainia. Bere piezak gaur egungo hizkeretatik, performancetik, dokumentu-antzerkitik eta poesia bisualetik planteatzen ditu.
AROMALARIO, usaimen-laborategia. Usainaren panorama zabala aztertzen du, usaimena sormen-tresna gisa erabiliz. Artisau-lurrinak formulatzen ditu eta usaimenarekin lotutako obra plastikoa egiten du
ALHUM, zeramika estudioa.
Labirintorako bokazioa duen espazioa, noraezean egotearen jakin-minari, harridurari eta zoriari buruzkoa.

Caostica

CAOSTICA komunikazio, ikus-entzunezko produkzio, diseinu grafiko eta pedagogiako Bilboko profesionalen taldea da.
Kulturako eta hezkuntzako ekitaldiak antolatzen eta sustatzen 15 urtetik gorako esperientzia du.
Ekitaldien antolamenduarekin, ikus-entzunezko errealizazioarekin eta ekoizpenarekin, diseinu grafikoarekin eta webgunearekin lotutako zerbitzu guztiak eskaintzen ditu.
2003. urteaz geroztik, CAOSTICAk izen bereko jaialdi bat antolatu du Bilbon, ikus-entzunezkoen kultura urratzaile eta lotsagabeenean erreferente bihurtu dena.

SOCIETAT DOCTOR ALONSO

Performance

“Andrei Rublev, una paniconografía (versión radiofónica)”

Lekua eta ordua

  • Eguna: Osteguna 10.
  • Lekua: Bilborock.
  • Ordua: 20:00.
  • Iraupena: 70 min.
  • Estreinaldia Euskadin.

“Andrei Rublev” pieza eszenikoaren irratirako bertsioa. Pieza honetan soinu-espazioak oso paper garrantzitsua du: soinu-geruza guztiak sakon aztertzen dira eta Tarkovskyren eta bere ingurunearen zinemako musika eta audioak gehitzen dira.

Jatorrizko piezak, “Andrei Rublev una paniconografía”, Andrei Tarkovskyren 1966ko filma hartzen du abiapuntu eta izenburu bezala, non Andrei Rublev (1360-1427) ikono margolariak Erdi Aroko Errusian bidaia luze bat egiten duen Kremlineko Jasokundeko katedraleko freskoak koloreztatzeko.

Margolari bereziaren lanak, bere estilo ikonografiko bakarrarekin, ikuslearengan barne-inpaktua eta -bilketa eragiten ditu alderantzizko perspektiba erabiltzearen ondorioz, eta horrek artea errealitatearen erretratu gisa barik errealitateen arteko errealitate gisa aipatzen digu.

La Societat Doctor Alonso konpainiak, Tomas Aragayk (antzerkiko zuzendaria eta dramaturgoa) eta Sofía Asenciok (dantzaria eta koreografoa) zuzenduta, hizkuntza bat eraiki du, eta desplazamenduaren kontzeptuan funtsezko gakoetako bat aurkitu du. Bere lekutik, esparrutik edo espaziotik kanpo zerbait kokatzea, desplazamendu horrek nola aldatzen duen hizkuntza bai gramatika eratzaileari dagokionez, bai behatzaile batek egin dezakeen irakurketari dagokionez: desplazatu, zerbait argitzeko.

Desplazamendu-maniobra hori tresna eraginkorra da poesia-diskurtsoko espazioak sortzeko, errealitatea ulertzeko dugun estatus quoa zalantzan jartzeko.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Tomàs Aragay Sastre
  • Dramaturgia: Sofía Asencio
  • Sorkuntza eta antzezleak : Sofía Asencio y Nazario Díaz
  • Argiztapena: Cube.bz
  • Sorkuntzarako laguntza: Virginia García del Pino, directora de cine
  • Soinua: Daniel Miracle
  • Koprodukzioa: Temporada Alta, Festival Alt Vigo y Fundación Catalunya La Pedrera
  • Laguntza: La Caldera – Barcelona
  • Babesleak: Departament de Cultura de la Generalitat ICEC, INAEM y el Ayuntamiento de Bàscara

ANGELA MILLANO

ANGELA MILLANO

Performance

“Tommy”

Prozesuan dagoen sorkuntza.

Lekua eta ordua

  • Eguna: Viernes 11.
  • Lekua: Bilbaoarte.
  • Ordua: 20:00.
  • Iraunpena: 20 min.

“Tommy” berriz dantzatzeko eta ez gelditzeko desiratik abiatzen da, eta beste gorputz batzuk eskatzeko moduak ikertzen ditu, nork bere gorputzean azaleratuz. “Tommy” entregaren eta haragitzearen ikerketa da. Sua, desplazamendua eta keinua da.

Angela Millano, koreografoa y performerra. Bere lan eszenikoa gorputzaren, haren aukeren eta haren diskurtsoen inguruan antolatzen da, baita gure gizartean ulertzeko, katalogatzeko eta arautzeko moduaren inguruan ere. 2018az geroztik, Julián Pacomiorekin lankidetzan dihardu “Asleep Images” proiektuan. Galdera honi erantzuteko hainbat modu aztertzen ditu proiektuak: “Pertsona batek eduki zinematografikoak biltegiratu/izan/irudikatu/erreproduzitu ditzake? Eta horrela bada, zelan?”

Fitxa artistikoa

  • Kontzeptua eta performancea : Angela Millano
  • Argiztapena: Víctor Colmenero Mir
  • Argazkiak: Gorka Bravo
  • Laguntza artistikoa: Xavier Manubens Samsó, Ana Paula Cidón
  • Dirulaguntza: Creación coreográfica del Gobierno Vasco (2018)
  • Egoitzak: La Poderosa (Barcelona), Desfoga (Cambados), laster Espacio DT (Madrid).

LAS BASTARDAS

Las Bastardas

Performance

“Con+sumo+gusto”

Lekua eta ordua

  • Eguna: Larunbata 12.
  • Lekua: Museo de Reproducciones.
  • Ordua: 19:00.
  • Iraunpena: 60 min.
  • Adin guztietako ikusleentzat.
  • Erabateko estreinaldia.

CON+SUMO + GUSTO

Batzuetan kontsumitu egiten duzu. Bestetan, kontsumitu egiten zaituzte.

Lagun artean, oharkabean, besterik gabe.

Munduko gauzarik arruntena balitz bezala.

Zure arbasoek antzina-antzina inposatutako ohitura zaharra balitz bezala.

Zenbat eta gehiago kontsumitu, orduan eta gehiago maite duzu zeure burua?

Batzuetan, kontsumitu eta kontsumitu, zeure burua kontsumitzen duzu? Atseginez?

Las Bastardas duela 5 urte sortu zen, Histeria Kolektiboaren abaroan. Gure motibazioa: sorkuntza, esperimentazioa, jakintza, haustura, gorputza, kritika, amorrua, eta une hartan gure artean lortu genuen batasun artistiko eta politikoa.

Harrez gero, noizean behin geure gordelekutik irteten gara, Bilbon, hazten ikusi gaituen auzoan eta inguruetan, publikoari gure bizipenak erakusteko gogoz…

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak: Eneritz García, Iratze Suberri, May Serrano, Reixa Buffet, Verónica Más.
  • Lankidetza: Karmela.

JUANA GEYSER

Teatro | música | performance

JUANA GEYSER Y LA IMAGINARIA BANDA MUSICAL

Lekua eta ordua

  • Día:  Igandea 13.
  • Lekua: Bilborock.
  • Ordua: 19:30.
  • Iraunpena: 80 min.

Swinga, umorea eta sukarra eta haserrea bezalako kontzientzia-egoera asaldatuak.

Mamboa eta kalypsoa.

Jarraibideak elur-jausietarako, gizalegearen arriskuetarako edo itsasbeheran itsasadarrera zelan erori zuztar barik.

50eko hamarkadako rock&rolla.

Bekatu nagusi berriak, kroketarena egitearen plazera.

Rock&roll gehiago, eta potiz bat,

Juana Geyser harrigarri, original eta kementsuarekin eta Imaginaria Banda Musikal taldearekin.

Jone García Katastrofen (diziplina anitzeko komikoa, arriskuko antzerkigilea, kaleko eta barruko musikaria, Suitzako labana bezain tolesgarria eta balioaniztuna) 2008tik da Las Katastrofen! Teatro taldeko kidea eta PlanetaPiloto blogeko erredaktorea.

Hainbat urtez kalean kantatzen ibili ondoren sortzen da ikuskizun hau, noraezean dabiltzanen eta igarotzen diren pertsonen kontzientzia-egoerak behatuz.  Eta izkina bat bezala, etengabe eraldatzen da.

Fitxa artistikoa

  • Kontzeptua eta performancea: Jone García Katastrofen.
  • Ekoizpena: D/Y Jone García.

LA DINAMIKA

Teatro | Danza

“3er Acto”

Lekua eta ordua

  • Eguna: Jueves 17.
  • Lekua: Bilborock.
  • Ordua: 20:00.
  • Iraunpena: 60 min.
  • Erabateko estreinaldia.

Aktore baten kamerinora joango gara, funtzio bat egin ondoren. 57 urteko emakumea da, 35 urte daramatza eszenan. Kamerinoaren intimitatetik lanean jarraitzeko odisea erakusten digu. Nola ikusten du bere gainbehera profesionala handitzen, emakumea, adinekoa eta artista delako.

Eta irabazteko asmoz edo asmorik gabe, gogotsu ari da aurrera egiten bere bizitzaren hirugarren zatian. Plenopausian dago. Nork geldituko du emakume hau? Nork geldiaraz dezake?

Fikzioaren eta errealitatearen arteko kontakizun pertsonala, antzerkiaren, dantzaren eta performancearen artekoa, interpretearen nortasun-ezaugarri gisa. Bere diskurtso gogotsuan ez da falta emakumezkoekin soilik osatutako gizarte bati buruzko umorezko kritikatik. Emakume aktore baten ahultasuna eta indarra, denboraren joan-etorriaz, adinaz eta lanbidearen eta kultura eszenikoaren gainbeheraz hitz egiten duena.

Eguzki Zubia diziplina anitzeko interpretea da; grinak eta jakin-minak bultzatuta, emanaldiaren eta sorkuntza eszenikoaren eremu eta formatu guztiak aztertzen ditu. Antzerkia, dantza, clowna, kantua, zinema eta telebista, hainbat diziplinatako prestakuntza jarraituan, profesionalki.

80ko hamarkadatik antzerkian dago, Bekereke, Geroa, Trapuzarra, Pikor Teatro eta antzeko konpainia historikoen muntaketetan. Paul Hunter, Cal MacCrystal, Cesar Sarachu, Aitor Basauri, Miguel Muñoz eta Luis Pascualen zuzendaritzapean egin du lan.

Fitxa artistikoa

  • Testua eta zuzendaritza : Eguzki Zubia.
  • Antzezlea: Eguzki Zubia.
  • Eszenarako zuzendaria: Matxalen Bilbao, Aitor Basauri.
  • Koreografia: Matxalen Bilbao, Robert Jackson.
  • Argiak: Oscar Grijalba.
  • Ekoizpena: La Dinamika.

BLANCA ARRIETA

Danza

“Las sillas”

Lekua eta ordua

  • Día: Ostirala 18.
  • Lekua Museo de Reproducciones.
  • Ordua: paseak 19:30 / 20:00.
  • Iraunpena: 15 min + Coloquio.
  • Erabateko estreinaldia

Pertsona bi eserlekuetan, eta keinuaren bidez aldatzen den elkarrizketa mutua. “Argh!” lanaren hasierako zatia da “Las sillas”. Betetzen dugun lekuan egoteko, arnasa hartzeko eta jolasteko determinazioa, jakinda errepikatzen dena beti desberdin esperimentatzen dela. Denbora eta espazio baten aldarrikapena, irudikatzeko eta sentitzeko, mugitzeko. Hortik loturak sortu. Interesatzen zaigu ñabardura, ezberdintasuna, beste espazio hori, haren sonoritatea, kutsatzea, aurkikuntza, istripua, bat-etortzea eta sinkronia. Gatazkaz edozein modutara hitz egiten jarraitzen dugu.

Blanca Arrieta koreografoa eta dantzaria da, eta sormen garaikideko lan askotan laguntzen du. Prestakuntza London Contemporary Dance School / The Place-n jaso zuen. 2000. urtean, Espainian, Ingalaterran eta Irlandan hainbat koreografo eta konpainientzat interprete independente gisa lan egin ondoren, bere lengoaia koreografiko propioa esploratzen hasi zen. Hasiera batean, mugimenduaren eta keinuaren arteko harremanaren ikuspegi bizi baten bidez. Ordutik, sorkuntza propioan dihardu. Blancak izaera ezberdinetako lan batzuk produzitu ditu eta horiek Espainian, Europan, Kanadan eta Amerikako Estatu Batuetan egon dira ikusgai.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Blanza Arrieta.
  • Sormena eta antzezpena: Pilar Andrés, Robert Jackson.
  • Argazkia: Juan Félix Ruiz.
  • Laguntzaileak: CDART, ZAWP, Harrobia, Mano de Santa/ Espacio creativo y polivalente.
  • Dirulanguntza: Eusko Jaurlaritza.

LOKKE/Olatz de Andrés

Cápsula coreográfica

DOPPELGÄNGER

Lekua eta ordua

  • Eguna: Sábado 19.
  • Lekua: Museo de Reproducciones.
  • Ordua: pases 19:30 / 20:00.
  • Iraunpena: 15 min.

Doppelgänger espazio ez-konbentzionaletarako pieza ibiltaria da, bikoitzaren eta denboraren eraldaketaren ideaiarekin jolasten duena. 5 koreografia-saio dira, aurkezten den herriko hainbat lekutan sakabanatuta. Blvart-en Doppel-Leo aurkeztuko dugu, eskulturatik ekintzarako joan-etorrian mugitzen diren bi gorputz kamuflatu eta bat egiten dituen kapsula koreografikoa.

Dantzari eta koreografo gisa ibilbidea egin ondoren, Olatz de Andresek Lŏkke konpainia sortu zuen, koreografiaren garapenerako egitura iraunkor bat ezartzeko asmoz. Balizko guztiak lekua du Lŏkken. Beren proposamen artistikoetan, bilaketa koreografia-egoera ez-ohikoak sortzean, lasaitasuna mugimenduarekin lotzean eta banakoaren eta kolektiboaren artean dagoen tentsioarekin jolastean oinarritzen da.

Fitxa artistikoa

  • Idea, zuzendaritza: Olatz de Andrés.
  • Sormena eta Interpretazioa: Pilar Andrés, Natalia G. Muro.
  • Kanpoko begirada: Robert Jackson.
  • Jantziak: Olatz de Andrés.
  • Babesleak: Usko Jaurlaritzako Kultura Saila.
  • Egoitza artistikoak: Arragua, La Fundición, Harrobia.

FUSIONARTE

FUSIONARTE

Actividad artística Sensorial

“Sin Piel”

Lekua eta ordua

  • Eguna: Domingo 20.
  • Lekua: Museo de Reproducciones.
  • Ordua: pases 12:30 y 13:30.
  • Iraunpena: 15 min + Coloquio.
  • Erabateko estreinaldia.

“Sin piel” Juanaren intimitaterako gonbita da. Bere historia deskubritu nahi duenarentzat gune sakona.

Emakume baten barrurako bidaia emozionala, bere gorputza kanpoko emozioetatik isolatu nahi duena. Preso sentitzen den emakume baten ihesa da hau… baina azalik gabe posible al da askatasuna aurkitzea?

Horrela, Juanaren pertsonaiak topagune plastifikatu bat aurkezten du, maitasun toxikoari, harreman pertsonalei eta mendekotasun emozionalari buruzko hausnarketa eragiteko. Publikoarekin biltzeko gune bat, eztabaidatzeko eta hausnartzeko.

FusionArte duela urtebete inguru sortu zen bi emakumeren batasunetik, Monica eta Esther, hain zuzen ere, arte eszenikoak eta arte plastikoak uztartzea lortzen dutenak, artea ezagutza kulturalak, balioak eta hezkuntza transmititzeko baliabide garrantzitsua dela sinetsita.

Sorkuntza-ibilbide horretan, tailerrak, sormen-esperientziak, ikuskizunak eta prestakuntza egiten dituzte helduentzat, familientzat, haurrentzat…, eta hainbat diziplina artistiko uztartzen dituzte.

Fitxa artistikoa

  • Kontzeptua, ideia eta gidoia: Esther Lobato.
  • Musika: Amaia Santamaría.
  • Eszenografia eta jantziak: Mónica Serrano.

LARUTAN DANZA

larutan

Danza

“Out of the blue”

Lekua eta ordua

  • Eguna: Domingo 20.
  • Lekua: Plaza Bilbao La Vieja.
  • Ordua: 13:00.
  • Iraunpena: 11 min
  • Adin guztietako ikusleentzat.

“Out of the blue”  lan fresko eta dibertigarria da, dantza librearen, mugitzearen, deskonektatzearen eta ohikotasunarekin haustearen plazeraz gozatzeko beharretik sortzen dena, publikoak guk bezainbeste goza dezan. Irribarre egitea nahi dugu, txalo egitea eta erritmoa sentitzea, piezak daraman kitzikapena bezala.

LaRutan dantza garaikidearen nazioarteko konpainia da, María Andrések sortu eta zuzendu zuen 2015ean, eta aretoko eta kaleko lan eszenikoak biltzen ditu, sarituak eta hainbat lehiaketatan (Madrilgo Koreografia Lehiaketa, ADAE) eta batzordeetan (Eusko Jaurlaritzak, Kataluniak) babestuta. Azken urteotan hainbat jaialdi eta azoketan ibili dira, Fira Tarrega (Katalunia), IKF (Alemania), DantzaHirian (Euskal Herria), LekuzLeku (Bilbo) eta Le Temps d ‘Aimer la Danse (Frantzia), besteak beste.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta koreografia: María Andrés.
  • Antzezleak: Denis Martínez, María Andrés.
  • Jantziak: María Andrés.
  • Bideo eta argazkiak: Miguel Espiga.

INPUT DANZA

INPUT DANZA

Danza

“Imperfectas”

Lekua eta ordua

  • Eguna: Igandea 20.
  • Lekua: Plaza Bilbao La Vieja.
  • Ordua: 13:30.
  • Iraunpena: 20 min.
  • Adin guztietako ikusleentzat.

Berezitasunez eta kontrastez beteriko itsasoa. Maitasunez eta onarpenez beteriko munduaren errealitate zentzugabea eta zintzoa. Froga- eta errore-gune bat. Jolasteko leku bat. Ez epaitzeko lekua. Nire burua erakusteko leku bat. Nire buruaz barre egiteko testuingurua. Ez egitean ikasteko. Berarekin bizitzea; nire egungo ni izatea eta nire jaioterria izatea. Eta onarpena, errespetua sortaraztea.

InPut konpainia 2012an sortu zen, eta ordutik talde artistiko desberdin batekin ari da lanean proiektu bakoitzean. Eusko Jaurlaritzaren koreografia sorkuntzarako laguntzak jaso ditu lan batzuk garatzeko: “Piel Rota” eta “Imperfectas”. 2015ean, “Play”  piezak Madrilgo 29. Lehiaketa Koreografikoaren Gazte saria jaso zuen.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Aiala Echegaray Mendiguren
  • Zuzendari laguntzailea: Atic H.Deba
  • Antzezleak: Natalia G. Muro, Denis Martínez Roque, Mar García Serrano
  • Soinua eta músicaClaro de luna – Ludwig van Beethoven //Turandot /act 3: Nessun dorma! – Giacomo Puccini, Luciano Pavarotti, Orchestra del Teatro Arena di Verona,Armando Gatto // The four seasons- Antonio Vivaldi, Dmitry Sinkovsky, La voce Strumentale.
  • Teknikaria: Marc Cano
  • Ekoizpena: Aiala Echegaray Mendiguren
  • Dirulaguntza: Gobierno Vasco, Harrobia, Ánima eskola y Utopian Getxo.
  • Eskerrak: Matxalen Bilbao, Olatz de Andrés, María Martín, Bego Krego, JuditRuiz, Eneritz Zeberio, Pilar Andrés, Raúl Cancelo eta prozesuan lagundu diguzuen guztioi.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.