Kultura Barrutik
Aurreinskripzioa
maiatzak 6 - maiatzak 31
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

BLV-ART

IZENA-EMAN

ARTY WALKS 2019 – IBILALDIAK

Egunak eta orduak:
Ekainaren 7a, barikua, 18:00etatik 20:00etara (17:50erako ematen dugu hitzordua)
Ekainaren 8a, zapatua, 18:00etatik 20:00etara (17:50erako ematen dugu hitzordua)

Ekainaren 7a, barikua 1. ibilbidea

Espazioa Jarduera Hasiera
Sarean Bisita + azalpen laburra 18:00 – 18:10
Mariaren Bihotza plazako hondarrak Tete Barrigah-Benissaren. emankizuna 18:15 – 18:30
Raquel Asensi – Maketo Mariaren Bihotza plazan egingo dute antzezlan bat + beraren estudioa ikusiko dugu + proiektuaren gaineko azalpenak 18:30 – 18:55
Tunipanea Beraren estudioa ikustera joan + proiektuaren azalpena + jendeari parte harraraziz ekintza bat 19:00 – 19:20
Mari Makeda Bisita + proiektuaren gaineko azalpena + edari bat edo afrikar janaria dastatzea 19:30 – 20:00

Ekainaren 7a, barikua 2. ibilbidea

Espazioa Jarduera Hasiera
Mari Makeda Bisita + proiektuaren gaineko azalpena + edari bat edo afrikar janaria dastatzea 18:00 – 18:30
Tunipanea Jendeari parte harraraziz ekintza bat gauzatuko da + beraren estudioa bisitatzea + proiektuaren azalpena 18:40 – 19:00
Sarean Bisita + azalpen laburra 19:05 – 19:10
Mariaren Bihotza plazako hondarrak Tete Barrigah-Benissaren. emankizuna 19:15 – 19:30
Raquel Asensi – Maketo Mariaren Bihotza plazan egingo dute antzezlan bat + beraren estudioa ikusiko dugu + proiektuaren gaineko azalpenak 19:30 – 20:00

Ekainaren 8a, zapatua 3. ibilbidea

Espazioa Jarduera Hasiera
Sarean Bisita + azalpen laburra 18:00 – 18:10
Mariaren Bihotza plazako hondarrak Tete Barrigah-Benissaren emankizuna 18:15 – 18:30
Raquel Asensi – Maketo Mariaren Bihotza plazan egingo dute antzezlan bat + beraren estudioa ikusiko dugu + proiektuaren gaineko azalpenak 18:30 – 18:55
Tunipanea Beraren estudioa ikustera joan + proiektuaren azalpena + jendeari parte harraraziz ekintza bat 19:00 – 19:20
Mari Makeda Bisita + proiektuaren gaineko azalpena + edari bat edo afrikar janaria dastatzea 19:30 – 20:00

Ekainaren 8a, zapatua 4. ibilbidea

Espazioa Jarduera Hasiera
Mari Makeda Bisita + proiektuaren gaineko azalpena + edari bat edo afrikar janaria dastatzea 18:00 – 18:30
Tunipanea Jendeari parte harraraziz ekintza bat gauzatuko da + beraren estudioa bisitatzea + proiektuaren azalpena 18:40 – 19:00
Sarean Bisita + azalpen laburra 19:05 – 19:10
Mariaren Bihotza plazako hondarrak Tete Barrigah-Benissaren emankizuna 19:15 – 19:30
Raquel Asensi – Maketo Mariaren Bihotza plazan egingo dute antzezlan bat + beraren estudioa ikusiko dugu + proiektuaren gaineko azalpenak 19:30 – 20:00

ARGAZKI-LEHIAKETA ETA SARIAK ARTY WALKS 2019

Zatoz eta egizu ibilbideko argazkia betiko; sariak daude!
Egin ibilbidearen argazkia eta bidali guri; webgunean eta sare sozialetan zabalduko ditugu argazkiok. Saria izango dute BLV-Art jaialdiren izaera ondoen islatzen duten argazkiek eta, hortaz, epaimahaikoek balorazio handiagoa emango diete ideiei argazkien kaliatateari eta teknikari baino.

Honako sari hauek irabaz ditzakezu:

  1. Beirazko plater serigrafiatua, MAKETO kolektiboak eskuz egina Bilbon.
  2. Kotoi organikozko elastikoa, eskuz norberaren erara egokitua, Senegalgo oihalekin (Mari Makeda).
  3. Bi pertsonentzako menua, aste barruan, Sarean jatetxean.

Oinarriak

  • Gehienekoa: 10 argazki pertsonako.
  • Formatuak: jpg, jpeg eta png.
  • Argazki bakoitzaren pisua, gehienez ere: 2048 KB.
  • Argazkiek ez dute inolako tratamendurik izango, ezin da efektuen eta irudiaren tratamendurako programarik erabili.
  • Bilboko Udalak lehiaketara aurkezten diren argazkiak erabili ahal izango ditu bere programak sustatzeko eta horien publizitatea egiteko, betiere egilea aipatuta.
  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna: 2017/06/16
  • Epaimahaiak erabakia emateko duen azken eguna: 2017/06/21

ARTY WALKS ARTISTAK ETA ESPAZIOAK 2019

Raquel Asensi – Maketo Studio

MAKETO Studio-n, etxea bizkarrean hartuta etorri gara, elkarrekin, su eztian, eskuz egindako produktuak ekoiztera, bertakoak, poetikoak. MAKETO Studio zeramika eta serigrafia eskuz sortzeko tokiko proiektu bat da. Hiru artistak osatzen dute: Rut Moretak (Bilbo), Sol Benaventek (Txile-Bilbo) eta Raquel Asensik (Bilbo).
Proiektu eragilea, berriz, hau izan da: Euskadin langile-klaseko familien ohiko baxeren berrinterpretazio bat. Emaitza: platerak, era bateko eta besteko forma ezagunak eta urdin kobaltoz egindako marrazkiak dauzkatenak; papar-orratzak; poltsak; postalak eta abar. Loreen irudiak bulba bihurtu ditugu, familia-etxeak oihal-etxola, olibak gilda. Landare magikoak eta katamotz deslaiak asmatu ditugu. Kontakizunak eta ikonoak, gertuko iragan bateko istorioak gure orain honekin lotzen dituztenak.
MAKETOkubil leku bat da, gure lana erakusteko, eta era poetiko eta artistiko batez parte hartzeko. Hemen gaude: Castillo jenerala, 4, Bilbo.
Instagram: maketostudio
eMail: maketo.tomake@gmail.com
Facebook: www.facebook.com/maketostudio

Tunipanea

Jonathan García Lana a.k.a. Tunipanea (1985, Hasselt, Belgika), Arte garaikide, teknologiko eta performatiboan masterra (EHU), artista bat da, eta Bilbon bizi da; soinuaren ingurunean lan egiten du, nagusiki. Ikerketa beregaina garatzen du, eguneroko teknologiaren erabilerei esanahi berria emanez adierazpenerako tresna eta gizarte-eraikuntzarako mekanismo gisa.
Bere soinuzko gailuak eraiki eta interpretatzen ditu topatutako gauzak erabiliz, osagai elektronikoak eta gai industrialak, eta, horiei, aukera berriak sortzeko beharrezkoa den osagai emozionala eta gaur egungo teknologiaren erabilerari buruzko galderak eransten die.
Bere ikerketa gehienak praktikoak dira, eta jendearen aurreko jardueratan gauzatzen dira, eskuarki zuzeneko ekitaldi, saiakuntzazko luthier lantegi eta erakusketa gisa. Gaur egun, Bilbao Ekintzaren laguntzari esker eta BIAD programaren bitartez, Lutiteka proiektuan ematen du denbora gehien, zeinaren muina ezohiko musika-tresnak maileguan ematen dituen liburutegi bat baita.
www.tunipanea.com
www.lutiteka.com

Tete Barrigah-Benissan

Tete Barrigah – Benissan Togokoa da, Afrika mendebaldeko herrialde txiki hartakoa, eta 35 urte ditu. Aditua da usadiozko afrikar musikan eta dantzan, eta, gainera, auzo kontinente horretako kulturaren eta tradizioaren sustatzailea da.
Novisi Elkarteko idazkaria da (Togo eta Euskadiren arteko anaitasun/arrebatasun elkartea), eta “Mawu-Lisa izeneko dantza- eta perkusio-akademiaren arduradun.
2013tik dabil Euskadin afrikar kultura eta tradizioa sustatzen: kultura arteko lantegiak, musika emanaldiak, antzinako istorioen kontakizun danborren erritmoz lagunduak, ipuin kontaketak, afrikar dantzen eta perkusioaren eskolak eta abar eskainiz.

Mari Makeda

Mari Makeda Askabide elkarteak sustatutako proiektu berri bat da, xede nagusitzat duena kalitatezko enplegu bat lortzeko zailtasuna duten emakumeei laneratzeko aukera bat eskaintzea.
Mari Makedak arropa-lerro bat sortu du, Senegaletik ekarritako oihal afrikarrez. Jantzi hauek bertako diseinugileek diseinatzen dituzte, eta elkarteko emakumeek egiten.
Gainera, proiektu hau ehungintzaren arloa baino harago doa, eta, beraz, bere dendan (Cortes kalea, 4. zk.) gune batzuk sortuko dituzte kulturak batzeko eta fusionatzeko, eta beste kultur adierazpide batzuk erakusteko (artezkoak, estetikazkoak eta abar)
www.marimakeda.com

San Frantziskoko antzinako komentuaren hondarrak

Mariaren Bihotza plazan, Bilboko San Frantzisko auzoan, badago ezkutuko altxor bat. Frantziskotar komentu baten hondarrak, hain zuzen, XV. mendekoak.
Plazan arkeologiazko zundaketa bat egin ondoren, ustezko zona arkeologiko bat baitzen, Alfontso Printzearen Kuartelaren hondarrak geratu ziren agerian, XIX. mendekoak, eta baita ere San Frantzisko Komentuarenak.
Azkenik, indusketak egiten urteak eman eta eremu hura herritarrentzat berreskuratu ondoren, Bilboko Udalak, Berreginen Museoaren bitartez, aukera eskaintzen die herritarrei San Frantziskoko antzinako Komentuaren hondarrak ezagutzeko eta gozatzeko.

Sarean

Sarean auzotarrak elkartzeko gune bat da, kultur adierazpide orotarako irekia, eta Espacio Plaza kultur elkarteak kudeatua.
Aurrekariak hamarka urte lehenagokoak dira, eta San Frantzisko-Bilbo Zaharra-Zabala inguruneko hainbat sortzaile eta elkartasun-eragileren arteko komunikazioaren emaitza da. Sarearen muina Mariaren Bihotza plazan dagoen lokal bat da.
Jolaserako gune bat da, saiakuntzazkoa eta pedagogiazkoa, eta badu programazio soziokultural bat ere, , herritarren parte-hartzearen bidez diseinatua; badu taberna-jatetxe bat ere, eta hango gastronomia inguruko kultur aniztasunaren erakuslea da.
Sarean guneak badu zer publikoaren, komunitatezkoaren eta pribatuaren arteko elkarlanerako eredu bat. Espacio Plaza kultur elkarteak suztatzen eta koordinatzen du proiektua.
Sarean gunearen misioa da San Frantziskoko auzoan gizarte-kohesioa eta kulturen arteko bat etortzea indartzea, eta, horretarako, jarduera soziokulturalak programatzen ditu, herritarren parte-hartzezko prozesuen bidez diseinatuak.
www.sarean.info

IZENA EMAN

ANTITALLER

Eguna: asteazkena 5
Lekua: Centro Municipal San Francisco
Ordua: 16:30 – 20:30
Prezioa: 5 €

Marta Álvarez, Olatz Gorrotxategi eta Teresa Villaverdek tailer bat proposatzen dute, artelan performatibo kolektibo bat, testigantza izaerakoa, sortu eta ekoizteko tresnak eskainiko dituena.
Konpainiak, auzo altuen memorian zehar gidatutako bisitaldia egin ondoren, ANTITOUR, bere esperientzian oinarrituta, auzotik eta auzoarentzat sortzeko zutabeak azalduko ditu, bi ildo landuz. Batetik, komunitatearen errepresentazioa, hura osatzen duten pertsonen testigantzen edota parte-hartzearen bidez (izan auzoa edo lurraldea, gure adibidean bezala, kolektibo bat edo jende talde bat, ezaugarri bat komunean dutenak), eta bestetik mezu horiek indartzen eta batzen dituen antzerkigintza baten beharra, testigantzak atseginagoak egiten dituena, haien mamia aldatu gabe betiere, askotariko eta bertako publikoarentzat eduki erakargarria sortuz.
Tailerrean euren trebetasunez eta akatsez jardungo dute, prozesuan aurkitu dituzten eragozpenez, eta agertokira aurkeztu ahal diren ariketa praktikoak proposatuko dituzte.

Irakasleak: Marta Álvarez, Olatz Gorrotxategi y Teresa Villaverde

Norentzat: publikoa orokorrean, arte eszenikoetan interesa dutenak

Taller “Robots” – Karla Tobar

Máximo 12 personas – 5 €
Eguna: igandea 9
Lekua: Sarean
Ordua: 12:00-13:30
Adin guztiak
Izen ematea: www.kulturabarrutik.eus

Robot hitza “robota” txekiar hitzetik dator: morrontza, behartutako lana edo esklabo izaera. Robotak gailu mekaniko edo elektronikoak dira eta helburu propioa dute. Zein ote da Karlaren roboten helburua? Ez dakigu, baina espero dugu ez daitezela matxinatu, zientzia fikzioko hainbat liburu eta filmetan ikusi dugun bezala. Ala bai?
Karla Tobar artista eta ikertzaileak robotak fabrikatzen irakatsiko digu. Interesgarria da adin guztietako pertsonek parte hartzea. Ez da bakarrik umeentzako tailerra, ezta bakarrik helduentzat ere. Zenbait belaunaldi elkartu nahi ditugu bertan.
12 plaza baino ez daude.

Egitaraua Deskargatu

“Vigilando mis sueños” – Jessica Llorente

Egunak: ekainak 5-13
Lekua: Arkitektura San Francisco, 38 (escaparate)
Ordua: Laborables 10:00-19:30

Jessica San Frantziskon bizi da. Kalean, kamerek haren urratsak zelatatzen dituzte. Atarian, beste bideokamera batek gertatzen den guztia ikusten du. Zergatik ez beste bat logelan, lo egiten duen bitartean?
Anaia Handiak gure loaldia zelatatzen du, txikia nintzenean aingeruek egiten zuten bezalaxe. Ez dakigula okerrik gertatu!
Eta zerbait jazotzen bada, grabatuta edukiko dugu.
Jessica ohera doa eta lo egiten du. Bideo-zaintzako kamera batek logelan gertatzen dena grabatzen du eta monitore batean erakusten du, Arkitektura San Francisco 38-ko erakusleihoan. Erakusleihoa irekita dagoen denbora osoan, BLV Art-en, Jessica ikusten dugu, lotan.

Gau batean izan ezik. 
Osteguna 13 23:00 – 7:00

Gau horretan, modu misteriotsuan, Jessicak erakusleihoan egingo du lo. Lo dagoenean teleportatze-fenomenoren bat gertatu ote da? Ez dakigu. Baina norbaitek Jessica zelatatuko du.

“Gesto” – Colectivo In Extremis

TEATRO-CONFERENCIA

Eguna: asteazkena 5
Lekua: Berreginen Museoa
Ordua: 20:00
14 urtetik aurrera

“Gesto” muturrei buruzko hitzaldia da. Begirada luzatzen diegu esentzia biziago omen duten lekuei, neurritik eta orekatik urrun, mailarik jaso, intentsu edo aktiboenean. “Gesto”n aurpegiak handitu eta txikitzen dira, esaldi borobilak daude, diskurtsu apokaliptikoak, neurrigabeko desira, basazaldiak, bizitza prekarioak, pasiozko amodioa, eraldatzen diren eta arriskuak hartzen dituzten gorputzak… Ongi etorri!

“Gesto” Magdalenaren VII. Topaketetan sortu zen. Topaketa horiek Areto alternatiboen sareak antolatu zituen 2017ko azaroan. David Franchek, sortzaile gisa (Bartzelonatik etorria), bere aktoreei (Rakel Ezpeleta, Gasteiz/Bartzelona; Alejandra Mandli, Valentzia; eta Raúl Marcos, Segovia/Madril) eta albokoei (Vicky Trillo, Jaen/Valentzia, eta Miguel Gabaldón, Madril) zenbait premisa proposatzen dizkie keinu unibertsalaren bilaketan ikertzeko. 12 egun elkarrekin eman ostean, obra hau sortu zen. Urrunago eramatea erabaki zuten eta, osatzeko, bira bat egin zuten sareko lau areto eta komunitatetan, 2018ko udazkenean.

Ideia originala eta zuzendaritza: David Franch
Sorrera eta interpretazioa: Rakel Ezpeleta, David Franch, Alejandra Mandli, Raúl Marcos Jiménez, Victoria Trillo.
Argien diseinua: Raúl Marcos.
Zuzeneko musika eta ahotsa: Vichy Leaks
Bideoa: Miguel Gabaldón
Ekoizpena: Colectivo In Extremis
Ekoizle laguntzailea: Red de Teatros alternativos
Babeslea: INAEM (gira 2018), Errateke

“Realidades paralelas” – Telmo Zarraonandia

LIVE SHOW

Eguna: osteguna 6
Lekua: Aretoa. San Francisco Udaltegia
Ordua: 19:30

Telmo Zarraonandia ikertzailea eta irakaslea da sistema interaktiboen taldean, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean.
Azken urteotan, errealitate birtuala eta errealitate areagotua, laborategietan soilik erabiltzen diren teknologiak izatetik, jendearen eskutan egotera igaro dira. Errealitate birtualak ingurune sintetikoak diseinatzea ahalbidetzen digu, erabiltzaileari “beste leku batean” egotearen sentsazioa eskaintzeko. Errealitate areagotuak, berriz, errealitateaz dugun pertzepzioa zabaltzen laguntzen digu, eta objektu birtualak gurekin batera existitzen direla sentiarazten digu.
Seguruenik, errealitate mota berri hauek gauzatzen dituzten teknologiek garatzen jarraituko dute etorkizun hurbilean, eta ingurune mota berriak sortzeko bidea emango dute, zeinetan mundu birtuala eta erreala ez dauden bereizita, baizik eta bat eginda, elkarrengan islatuta edo elkarren eraginpean.
Jardunaldi honetan, aukera horietako batzuk aztertuko ditugu. Balizko erabilera eta aplikazioak, gainditu beharreko erronka eta oztopoak, eta aintzat hartu beharreko onura eta arriskuak irudikatuko ditugu.

“Hozkailua” – Huts Teatroa

Eguna: osteguna 6
Lekua: BILBOROCK
Ordua: 20:00 – 60´
Euskaraz

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da “Hozkailua”.

Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma, ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioarekin jaio zen 2007an Ander Lipusen gidaritzapean.
Artedrama Plataformaren oinarri eta labore-lurra, antzerkia eta artea esateko eta izanarazteko gure herri honek dituen hitzak eta ekintzak dira.
Labore-lur horretan finkaturik, zutabe ezberdinek eusten diote Artedrama Plataformaren sabaiari.

Idazlea: Unai Iturriaga
Zuzendaria: Manex Fuchs
Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia
Teknikaria: Xabier Alkorta
Ekoizpena: Artedrama

“Las muertes de los otros” – Moon Produkzioak

RADIO-TEATRO ESCÉNICO

Eguna: ostirala 7
Lekua: BILBOROCK
Ordua: 20:00 – 70´
Emanaldiaren amaieran, eztabaida

“Las muertes de los otros” gaur egungo balizko errefuxiatu siriar baten istorioa izan liteke. Mariamek bidaia egingo du Marie Curie zientzialariarengana, irakurriko du, eta hirian harrera egingo dion liburu-saltzaile zaharrarekin elkartuko da. Horiek dira amodio eta desamodio, hurbiltze eta urruntze istorio honen osagaiak. Istorioa, batik bat, protagonistarenganako enpatiari eta identifikazioari buruzkoa da.
Pieza honetan, pertsonaiek Mariamekin jarduten dute, soinu-agerpenen bidez. Mariam errefuxiatu siriarra da, berriki Europara iritsi dena. Irrati-frekuentzian zehar bidaiatzen du. Hemen, aurrez grabatutakoak eta zuzenekoak ikuskizuna josten dute. Hainbat soinu-estimulu eskaintzen dituzte bidaiatzeko; aldi berean, aktorearen ahotsa zuzenean entzun dezakegu.
“Las muertes de los otros” lanaren bidez, Moon Produkzioak-ek esperientzia ezberdin bat eta antzerkia bizitzeko eta sentitzeko beste modu bat proposatzen ditu. Eszenaratze honek irrati, antzerki eta zinema izaerako proiektua sortzen du.
Jendeak haririk gabeko kaskoen bidez entzuten eta ikusten ditu estudioan grabatutako musika eta testua. Horrela, piezan klabea den intimitate bat sortzen da, testuak eta asmoak beharrezkoa baitute publikoaren konplizitatea.

Antzezleak: Marta Álvarez del Valle, Andrés Arias
Lokuzioetako antzezleak:

  • Sr.Tomazwski: Urko Olazabal
  • Marie Curie: Itziar Lazkano
  • Samer: Fer Montoya

Albistegiko off ahotsa: María Ibarretxe
Jantziak: Lorena Montenegro
Soinu-espazioa: Ibon Agirre
Argien diseinua: Arantza Flores, Joseba Lazkano
Bideo eta proiekzioko diseinua: Urko Olazabal / Fer Montoya
Soinua: Olatz Gorrotxatagi
Testua eta zuzendaritza: Fer Montoya

“El Cuerpo Imperfecto” – Beate Linne

PERFORMANCE

Eguna: ostirala 7
Lekua: Aretoa – San Francisco Udaltegia
Ordua: 19:30-21:00 (Saio indibidualak 5′ bakoitza)
18 urtetik gora

Performance hau gorputzaren eta nortasunaren kontzeptuez, eta sare sozialetako autoirudikapenaz eta autozentsuraz izango da.
Gorputzaren ulermenean historikoki egon den aldaketa ere aztertuko da.
Beate sofa batean etzanda dago, biluzik. Publikoko pertsonak banan-banan sartzen dira, smartphone batekin, artistaren gorputza eskaneatzeko. Irudiak zuzenean ematen dira Facebook Liven. Ikusleek telefonoarekin grabatzen duten bitartean, bideozaintzako kamera batekin dira grabatuak.
Munduarekiko harremana munduan presentzia izatea da, munduan egoteko modua, munduaren parte izateko era, haren barnean egotea… zentzu horretan, agentea eta objektua ez dira hala planteatzen. Harreman honetan, gorputza alderantziz agertzen da, eta horrek interesa eta arreta bereganatzen ditu. Gorputzari egiten zaizkion aldaketak ere garrantzitsuak dira, eta neurgarriak dira, iraupenagatik, intentsitateagatik eta abar. (Ikuspegi intelektualistak hori ahazten du, izan ere, unibertso eskolastikoek gorputza eta harekin lotutako guztia eta, zehazki, beharrizanak asetzeko premia, eta indarkeria fisikoa, erreala edo potentziala, nolabait jokoz kanpo utziz tratatzen ditu). Gorputzaren bitartez ikasten dugu. Ordena soziala gorputzetan txertatzen da etengabeko konfrontazio honen bidez, nahiko dramatikoa dena, baina beti afektibotasunari leku nabarmena ematen diona eta, zehazki, ingurune sozialarekiko trantsakzio afektiboei.

2“DÁ DÁ DÁ” – Taberna DADÁ

Eguna: larunbata 8
Lekua: SAREAN
Paseak: 18:30 – 19:15 – 20:00
Izen-ematea: www.kulturabarrutik.eus

Esperientzia artistiko eta interaktiboa, zinez probokatzailea. Zuricheko Voltaire kabaret mitikoaren arima berrinterpretatu eta zabalduko dute, hain zuzen ere mugimendu dadaista jaio zen lekuan, 1916an. Publikoa anabasa, ausa eta askatasunezko atmosferan murgilduko da… giroak zentzumenak akuilatuko dizkigu eta geure zoramenaren artista bihurtu.
Ongi etorri, historiako arterik probokatzaileena jakin-minez probatzera etorri zareten lagunak!
Batasun honen jatorria kafe batean dago, Esther Lobatok eta Portugaleteko Espacio Artemisa elkarteko kideetako batzuek elkarrekin hartu zutena. Lehen elkarrizketa horrek beste batzuk ekarri zituen. Mónica Serranok ere bat egin zuen. Batzarrotan, artearen munduaz eta egungo egoeraz gogoeta egin zuten. Horrela, modu naturalean, “Taberna Dadá” sortu zen: hiru emakume hauen esperientziak elkartzen eta bateratzen dituen ideia.

Kontzeptua eta ideia: Esther Lobato, Leyre Martínez, Mónica Serrano
Eszenografia: Mónica Serrano
Gidoia: Leyre Martínez
Zuzendaritza eszenikoa: Esther Lobato
Jantziak: Ángel Amor
Laguntzaile eta kolaboratzaileak: Asociación Espacio Artemisa, Sarean Elkartea

“Chanel” – Loida A. Gómez Rubio

Eguna: larunbata 8
Lekua: BAR MARZANA (Marzana 16)
Paseak: 18:30 – 19:30 (20´)

Bi emakume bildu dira kafetegi batean. Ez du ematen adiskideak direnik, ez dira pozten elkar ikusita. Baina badute zerbait berdina elkarren artean: zoratzen atsegin dute CHANEL, eta gizon bera maite dute.
Ikus-entzuleak aitorpen baten lekuko izango dira, historia aldatuko duen aitorpen baten lekuko.

Testua eta zuzendaritza: Loida A. Gómez
Antzezleak: Reyes Alonso, Nerea Elizalde.

“Swing Party Museoan” – Lindy Band Collective

Eguna: igandea 9
Lekua: Museo de Reproducciones
Ordua: 11:30-13:30

Euskal Herriko jazzaren musikari ospetsuek osatutako taldea da. Swingaren estandar ezagunetan jotzen dituzte ikusleek dantzan egin dezaten, 1920 eta 1950 bitarteko New Yorkeko aretoak gogoratuz.
Taldearekin batera dantzariak joan daitezke ikuskizuna osatzeko eta oinarrizko klase bat eman daiteke estilo hori ezagutzeko edo beste barik dantza dinamizatzeko, ikusleek ere dantzan egin dezaten.
Ikuskizun musikalaz gainera, helburu nagusia swinga dantzatzea da: Lindy Hopa New Yorken zabaldu zen dantza-estiloa da. Dantzari afro-amerikarrek eman zuten ezagutzera Savoy Ballroom aretoan.
Denborarekin, Lindy Hopa aldatu eta swingaren estilo ugari sortu ziren: West Coast, Jive, Boogie Woogie, Balboa, Wendy, etab.

_MG_2167“Cocinar A_ San Fran” – Poéticas del Gusto

Máximo 20 personas Taller – 25 personas Comida. 3 €
Eguna: igandea 9
Lekua: Corazón de María Plaza
Ordua: 11:00-13:30 (tailerra bakarrik, 3 euro)
Bazkaria: 14:30 (bazkaria bakarrik, 3 euro)
Adin guztiak
Izen Ematea: www.kulturabarrutik.eus

“COCINAR A_ San Fran”ek jatea, auzokideen kontakizunak eta sormenezko adierazpena lotu nahi ditu, auzoaren eta haren bizilagunen historiaren balioa nabarmentzeko.
San Frantziskon janariari lotutako ohituren gaineko ikerketa baten bidez hezur-mamituko da. Igandean, hilak 9, sukaldaritza kolaboratiboko saioa egingo dugu, auzoan bor-bor dauden istorioen elkartze eta trukatze espazio bat sortzeko. Tailerra egongo da 11etan eta herri-bazkaria 14:30ean.
Prozesu osoaren emaitzak fanzine baten bidez itzuliko dira BLVArten azken egunetan.

Cocinar Madrid. Poéticas del Gusto pil-pilean dagoen proiektua da. Antropologia eta sukaldaritza daude jokoan hemen. Hiriko kultura gastronomikoetan gertatzen dena ikertu nahi da, baita beraien elkarreragin eta eraldaketak ere. Horretarako, bertako platerak dinamizatzeko, ikertzeko eta sustatzeko prozesuak sortzen ditugu, gure hirietako espazio klabeetan janaria erosiz, prestatuz eta janez.

Kontzeptua: Cocinar Madrid
Laguntza: Sarean

“Muestra de Acciones en Crudo” – Las Bastardas

Eguna: asteazkena 12
Lekua: Centro Municipal San Francisco
Ordua: 19:30

Mina plazera transzendentzia lotura trauma sendatzea jolasa ihesa pisua zauria indarra eutsi desagerpena lokarria jaiotza eraldaketa boniatoa arrakala betekada botaka egin doministiku egin lasaitu oihukatu ura jario odola deiadarra orgasmoa hasperena soka itolarria indigestioa buzkerra idia horma atsedena arnasa bota kolektiboa komuna heriotza erakutsi kaka egin taupada.

Performerrak: Eneritz García, Haizea Murguía, Ilargi Rosado, Iratze Suberri, May Serrano, Reixa Buffet, Veronica Más.

“Burdina-Hierro” – Adriana Bilbao, Beñat Achiary

Eguna: osteguna 13
Lekuak:

  • Berreginen Museoa: 19:30, 20´
  • Sarean: 20:00, 10´
  • Bar Marzana: 21:00, 10´

Arte-sorkuntza berezi eta original hau Adriana Bilbao dantzariaren eta Beñat Achiary abeslariaren lanaren emaitza da.
“Hierro” sentimenduz eta adierazpenez kargatutako obra da, dantza flamenkoz eta askotariko musikaz zipriztindua. Ikuskizun honek hitzik gabe azaltzen du andaluziar jatorria duen emakume baten prozesua, Bizkai meatzari eta industrialaren testuinguruan.
Testuinguru honetan, flamenko tradizionala, dantza garaikidea, laztabinaren kolpeak harriaren gainean, cante jondo kantaera, eta euskal poemen errezitaldiak nahasten dira.
Obra honek meatzariaren figura, haren lanaren gogortasuna eta langileen jatorri ezberdinak erakusten ditu; baina, ororen gainetik, emakumearen papera azaltzen digu, bera suntsitzen duen bizitza baten aurrean, suntsiketa horri aurre eginez ahaldunduta eta indartuta berpizten baita.
Erakusketa honetan, obraren hasiera aurkeztuko dugu: ezkontidearen heriotzaren albistea, protagonistaren bat-bateko krisia hori jakiten duenean, eta dolua.
Obrak aisialdia eta lasaitasun-uneak ere baditu, taberna batean. Hemen, hainbat jatorritako beharginek elkarren konpainiaz gozatzen dute, kultura guztien artean zubiak eraikiz.

Dantzaria: Adriana Bilbao
Ahotsa: Beñat Achiary
Abeslaria: Raúl Micó
Gitarra: Guillermo Gillén
Harri-zulatzaileak: Luis Mariano Casilla, Ander Eceiza, Koldo Plazas
Olerkiak: Gabriel Aresti, Itxaro Borda

antitour eus casANTITOUR

Máximo 15 personas por pase – Gratuito
Eguna: ostirala 14
Lekua: se confirmará mediante e-mail
Paseak: 19:30 – 20:00 (euskeraz) – 20:30
Izen ematea: www.kulturabarrutik.eus

“AntiTour” ibilbide bat da, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako auzoen memoria bizian zehar. Tour honetan, geralekuak ez dira monumentuak, baizik eta pertsonak eta oroimenak, bizilagunak, auzoetako esperientziak kontatuko dizkigutenak eta historia sortzen lagunduko digutenak, eguneroko bizitzako testigantza eta pasadizoen bidez. Ibilbideko geraleku bakoitza eszena bat izango da: kontakizun dramatizatua osatuko da. Ekainaren 14ko gauean, BLVARTen zehar, hiru emanaldi izango dira.
Jarduera Marta Álvarez, Olatz Gorrotxategi eta Teresa Villaverdek antolatu dute, Bilboko auzo altuetako hiru bizilagun, arte eszenikoetan eta komunikazioan lan egiten dutenak. Askotan elkarrekin lan egin dute proiektu sozialetan, baina hau da talde gisa sortu duten lehenbiziko proiektu pertsonala. Beraren bidez, gehiago ikasi nahi dute Bilboko auzoetatik eta euren bizilagunengandik.

Proiektuaren webgunea: https://antitour2018.wixsite.com/antitourgauirekia

“Two parallel studies of solitude” – You & Me Productions

Eguna: ostirala 14
Lekua: Mikel Larrinaga Arquitectura interior & Decoración (Aretxaga kalea 6)
Paseak: 3 pase (15´) 20:00etatik aurrera
Dantza-Performancea

Ezustean aurkitzeko diseinatutako lana, hau da: ez dago deialdirik.
Ekainaren 14an, 20:00etatik aurrera Aretxaga kalea 6-tik pasatzean ustekabean topo egiteko pentsatuta dago.
Gorputz bik bakardadean mugimendua eraikitzeko jarduten dute. Lerro koreografiko bi, hiztegi pertsonal bi bakarkadadea zer den eta zeren itxura duen ikertzen.
“Dantzaren ohiko formatuetatik kanpo dauden ikusleei esperientzia berria eskaintzeko gogo berezia dut” (Robert Jackson)
“Two parallel studies of solitude” lana Robert Jacksonek eta Marian Gerrikabeitiak orain dela urte batzuk hasi zuten elkarlanaren fruitu da.

PHOTO REYES 5Bilbaoeszena Antzerkia – Ikastaroen Erakustaldia

Eguna: ostirala 14
Lekua: Bilborock
Paseak: 18:00
Iraupena: Emanaldi bakoitza 20’

 

HAURREN ANTZERKI TAILERRA (EUSKARAZ)

IZENBURUA: “KUTXAK ETA AMETSAK”

Sinopsia:
Gaur egun, mundua kutxaz beteta dago. Herrialde batetik bestera, hegazkinez, trenez edo errepidez,milaka amets doaz.
Kutxa baten barruan edonoren ametsa ezkutatu ahal da.
Horregaitik ezin da bat ere galdu!
Baina nortzuk dira guzti horren arduradunak?
Gure eskaerak kutxetan sartu eta antolatzen dituztenak?
Zeintzuk dira haien desio edo beldurrak?
Azken finean, haiek ere ametsak izango dituzte.

 

GAZTEEN ANTZERKI TAILERRA (EUSKARAZ)

IZENBURUA: “BAZEN BEHIN…”

Sinopsia:
“Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Bilboko plazan” esaten dugu ipuin bat  amaitzerakoan. Baina ze nolako istorioak agertzen dira ipuin klasikoetan?Ados gaude gure haurrek ezagutzen dituzten pertsonaiekin? Haien jarrerekin? Haien estereotipoekin? Ze nolako baloreak jorratzen ditugu ipuin hauek zineman, liburuetan edo telebistan ikusterakoan? Zalantzarik bai? Galdetu Edurne Zuriri.

 

ESZENARAKO PRESTAKUNTZA ETA SORMENA (EUSKARAZ) 

IZENBURUA: “LEHENENGOA, BIGARRENA ETA… POSTREA”

Sinopsia:
Mahai baten inguruan, jan eta edateaz gain, harremanak estutzen dira. Hainbat pertsonaia eseriko dira gure jatetxeko  mahaietan eta beraien sekretuak agerian geldituko dira zerbitzari zelatarien begiradapean.

 

FORMACIÓN Y CREACIÓN PARA LA ESCENA (CASTELLANO)

TÍTULO: “LA MUJER MORENA”

Sinopsis:
El mundo del arte está lleno de musas que encarnan a mujeres totalmente desconocidas.
Realizamos una mirada crítica al cuadro La chiquita piconera de Julio Romero de Torres. Solo hay que detenerse y observar la obra del pintor para descubrir una secuencia de mujeres serias, sobrias, sin alegría.
El pintor consiguió hacerse nombre a costa de dar lo que el patriarcado quería y sigue queriendo: mujeres bellas, mudas y consumibles.
María Teresa falleció en 2003 y a nadie le importó. Fue víctima de un desahucio mientras su imagen de quinceañera descansa en uno de los edificios más emblemáticos de Córdoba.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.