Kultura Barrutik
Noiz?
ekainak 6 - maiatzak 16
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

BLV-ART 2018

ARTY WALKS 2018 – IBILALDIAK

Egunak eta orduak:
Barikua, ekainak 8, 18:15etik 20:00etara
Zapatua, ekainak 9, 18:15etik 20:00etara

Barikua, ekainak 8 GAZTELANIAZ I
Hitzordua 18:00etan Doctor Fleming plazan (Estatuaren aurrean)

Espazioa Jarduera Hasiera
Hibernando Estudioa (Gorte kalea, 42) Bisita + azalpena + jarduera (Serigrafia-tailerra) 18:15
Andoni Euba Bisita + azalpena 18:40
Eskina Femenina Bisita + azalpena (bideoa) 18:55
Jota Cerámica Creativa (Mariaren Bihotza pl.) Bisita + azalpena + jarduera (haien jarduerarekin zerikusia duen tailerra: azulejuak) 19:10
Sarean Ibilaldiaren amaiera + erakuslearen bisita 19:35

Barikua, ekainak 8 EUSKARAZ I
Hitzordua 18:00etan Marzana tabernaren aurrean

Espazioa Jarduera Hasiera
Eskina Femenina

Bisita + azalpena + jarduera

Musika zuzenean, Ane eta Jesúsek 2017ko abenduan sortutako kantarekin zerikusia du: http://twobaskos.com/gau-irekia-2/

18:15
Jota Cerámica Creativa (Mariaren Bihotza pl.) Bisita + azalpena 18:40
Andoni Euba Bisita + azalpena 18:55

Xake

(Bilbo Zaharra plaza)

Bisita + azalpena + jarduera (Trakamatraka: BLV-ART programazioari irekita dagoen euskarazko jarduera)

19:10

19:30ean Trakamatraka

Zapatua, ekainak 9 GAZTELANIAZ II
Hitzordua 18:00etan Sarean-en (Mariaren Bihotza plaza)

Espazioa Jarduera Hasiera
Jota Cerámica Creativa (Mariaren Bihotza pl.) Bisita + azalpena 18:15
Hibernando Estudioa (Gorte, kalea 42) Bisita + azalpena + jarduera(serigrafia-tailerra) 18:30
Andoni Euba Bisita + azalpena 18:55
Eskina Femenina

Bisita + azalpena + jarduera

Musika zuzenean, Ane eta Jesúsek 2017ko abenduan sortutako kantarekin zerikusia du: http://twobaskos.com/gau-irekia-2/

19:10
Sarean Ibilaldiaren amaiera + erakusketaren bisita 19:35

Zapatua, ekainak 9 GAZTELANIAZ III
Hitzordua 18:00etan Bilbo Zaharreko Plazan

Espazioa Jarduera Hasiera
Andoni Euba Bisita + azalpena 18:15
Eskina Femenina

Bisita + azalpena + jarduera

Musika zuzenean, Ane eta Jesúsek 2017ko abenduan sortutako kantarekin zerikusia du: http://twobaskos.com/gau-irekia-2/

18:30
Jota Cerámica Creativa (Mariaren Bihotza pl.) Bisita + azalpena + jarduera (haien jarduerarekin zerikusia duen tailerra: azulejuak) 18:55
Hibernando Estudioa (Gorte kalea, 42) Bisita + azalpena 19:20
Sarean Ibilaldiaren amaiera + erakusketaren bisita 19:35

ARGAZKI-LEHIAKETA

Zatoz eta egizu ibilbideko argazkia betiko; sariak daude!
Egin ibilbidearen argazkia eta bidali guri; webgunean eta sare sozialetan zabalduko ditugu argazkiok. Saria izango dute BLV-Art jaialdiren izaera ondoen islatzen duten argazkiek eta, hortaz, epaimahaikoek balorazio handiagoa emango diete ideiei argazkien kaliatateari eta teknikari baino.

Hauek dira sariak:
1- Hibernando kolektiboak diseinatutako objektu-sorta + Aneguria CD (Eskina Femenina)
2- Jota Cerámica Creativa delakoak diseinatutako baldosa + Aneguria CD (Eskina Femenina)
3- Aneguria CD (Eskina Femenina)

Oinarriak
● Gehienekoa: 10 argazki pertsonako.
● Formatuak: jpg, jpeg eta png.
● Argazki bakoitzaren pisua, gehienez ere: 2048 KB.
● Argazkiek ez dute inolako tratamendurik izango, ezin da efektuen eta irudiaren tratamendurako programarik erabili.
● Bilboko Udalak lehiaketara aurkezten diren argazkiak erabili ahal izango ditu bere programak sustatzeko eta horien publizitatea egiteko, betiere egilea aipatuta.
Argazkiak bidaltzeko azken eguna: 2018/06/16
● Epaimahaiak erabakia emateko duen azken eguna: 2018/06/21

ARTY WALKS ESPAZIOAK 2018

Estudio Hibernando

“Hibernando” zenbait koalak, marmotak, hartzek eta pertsonak osatutako taldea da. Denak bizi eta lan egiten dute elkarrekin Bilbon (Euskal Herria).
Arte Ederretan heziak, sormen-arloko zenbait diziplinatan eskarmentua dute. Eskarmentu handia dute, besteak beste, diseinuan, horma-pinturan, erakusleihoen dekorazioan, galeria-arte eta arte urbanoan, bideogintzan, argazkigintzan, joskintzan, serigrafian, antzerkian, irratigintzan eta, batez ere, kalean.
Pertsona ipurterreak eta diziplina askotan aritutakoak dira; eta ez dituzte baztertzen esperimentatzeko eta gauza berriak aurkitzeko aukerak.
Ekoizpen-lana, ikerketa eta etengabeko prestakuntza orekatzen saiatzen dira. Bitarteko eta lengoaia berrien bilaketan interesatuta daude; eta ez dadila hori egon produktuak prestatzearekin lotuta edo horren eraginpean. Horren bidez hausnarketarako aukera berriak lortu gura dituzte.
www.hibernando.com

Jota Cerámica Creativa

Jota Cerámica Creativa artisau-tailerra da. 30 urtetik gora eman ditu azuleju eta baldosak dekoratzen serigrafia erabiliz. 3 hamarkada hauetan gure inguruko kaleak eta leku enblematikoak seinaleztatzen lagundu dute eta horma-irudien bidez leku horien historiaren zati bat agertzen lagundu dute.
Zeramika gainean inprimatzeko teknika aurreratuak erabiltzen dituzte eta produktua kalitaterik handienaz egiten dute; eta eguraldi txarrari, denbora iragateari eta erabilera trinkoari aurre egiteko erresistentzia handiko materialak egiten dituzte.
Kultur Ondarea eta Natur Ondarea, aberastasuna sortzeko, lurraldeen garapen ekonomiko eta sozialerako elementutzat jotzen dituzte.
Gure hiri eta herrietan dagoen ondare hori duen garrantziaz agerian utzi nahi dute; hau da, gure historia, gure orainaldia eta gure etorkizuna agerian utzi gura dituzte, baita gure paisaiak eta natura ere, gure espazio bereziek erakartzeko duten potentzialitate handia ezagutzera emateko eta horren zabalkundea egiteko.
www.jotaceramicacreativa.com

Xake Espazioa

“Xake espazioaren azken helburua Bilbo Zaharra auzoa biziberritzen laguntzea da. Auzokideak gara gure orainaren eta geroaren protagonistak eta auzolana dugu funtsezko lanabesa.
Mundu ikuskera anitzetatik aberasten gara; finean, plazak batzen gaituelako. Euskara lehentasunezko gaia da bai gure arteko komunikaziorako, zein auzoaren nortasun ezaugarri moduan.
Xake espazioa eremu askea da eta, ondorioz, ez da neutroa: gure auzoa hiri baten parte da, eta hiri hori herri baten zati. Xake espazioa auzokideok nahi eta erabakiko dugun hori gara.
Plaza dugu bihotz, eta elkarlana taupada. Xake espazioa ilusioa da.”

Andoni Euba

Artista bilbotar honek San Frantzisko auzoan du estudioa.
Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta Margoaren espezialitatean lizentziatu zen. 1985ean, lizentziatu berri, sari garrantzitsu bi jaso zituen: Euskadiko Arte Plastikoen I. Lehiaketaren lehenengo saria eta Eusko Jaurlaritzak deitutako Gure Artea lehiaketaren hirugarrena.
Handik hona, zenbait sari eta aipamen irabazi ditu; esate baterako, Gure Artearen accesit bat, Bizkaiko Aldundiaren Bizkaiko Artearen hirugarren saria eta Gasteizko Arte Plastikoen biurtekoko epaimahaiaren aipamen bat, 1989an Bilbo Hiria lehiaketaren bigarren saria eta 1991n Iruñeko “Nafarroako Jaialdiak” Nazioarteko IX. Sariketaren “Erosketa” saria.
1994an, bere pinturaren aldeko apustua eginez, San Frantziskora aldatu zen eta ordutik 2001era arte hortxe bizi izan zen eta hortxe margotu zuen. Jaioterrian, alegia Bilbon, urte bi eman ondoren, atzera ere itzuli zen San Frantziskora, 2003an, eta 2004an berriro itzuli zen Bizkaiko uriburura.
www.andonieuba.com

La Pepita / Eskina Femenina

Eskina Femenina emakumezkoen rapa ezagutzera emateko eta haren zabalkundea egiteko gunea da. Emakumezkoen lana ezagutzera ematea eta sustatzea da helburu nagusia eta emakumeen arteko loturak eta lankidetzak sortzea ere bai.
“Eskina Femeninatik agertokira igo, mikroa hartu eta rapeatzen hasten diren emakumeei laguntza eman nahi diegu, baita, lata batzuk erosita, hormak koloreztatu eta sentimenduz jantzi nahi dituzten emakumeei, biniloak harraskatzen dituztenei eta aurreiritzirik gabe dantzan egiten duten emakumeei ere”.
www.eskinafemenina.org

Sarean

Adierazpen kultural orori irekitako auzokoen topagunea da Sarean. Espacio Plaza kultur elkarteak kudeatzen du Sarean.
Gaur eguneko proiektuak zenbait hamarkada atzerago ditu aurrekariak. Aurrekari horiek San Frantzisko-Bilbo Zaharra-Zabala auzoetako eragile sortzaile solidarioen arteko komunikazioaren emaitzak dira. Sarean elkartearen gune neuralgikoa Mariaren Bihotza plazako lokala da
Lokala, izaera esperimental eta didaktikoa duen gune ludikoa izanik, elkarteak programatutako jarduera askoren aterpea da, baita taberna-jatetxe batena ere. Honek bere eskaintza gastronomikoaz ingurune honetako kultur aniztasunaren isla izan nahi du.
Sarean publikoa denaren, komunitario denaren eta pribatua denaren arteko lankidetza-eredua da. Espacio Plaza kultur elkarteak sustatzen eta koordinatzen du proiektua.
Bilbao3 enpresak du ostalaritza-arloko ustiapenaren ardura.
Helburua San Frantzisko auzoan gizartearen kohesioa eta kulturen arteko baterakidetasuna indartzea da, herritarren parte-hartzean oinarrituriko jarduera sozio-kulturalak antolatuz.
www.sarean.info

Izena eman

taller-exchange-matsu-2017EXCHANGE sormen-tailerra

Ekintza eta partekatutako sormen-prozesuen arte-tailerra
8 ordu + jendaurreko erakusketa
Parte-hartzaileen kopurua gehienez: 16 pertsona

Lekua: San Frantziskoko udaltegia (Mariaren Bihotza plaza z.g.)
Ekainaren 6an, eguaztenez, 10:00etatik 13:00etara
Ekainaren 8an, barikuz, 10:00etatik 13:00etara
Ekainaren 9an, zapatuz, erakusketa prestatzea eta jendaurreko erakusketa, 10:00etatik 13:30era
Izena ematea: http://kulturabarrutik.eus curriculum laburra eta tailerra egiteko arrazoien azalpena aurkeztuta.
Prezioa: 5 €

Komunikazioaren gaia landu, ikertu eta horren inguruan sortu egingo dugu tailerrean, ekintza-artea sormen-tresna nagusitzat hartuta. Horretarako “partitura” (edo performancearen gidoia) kontzeptutik abiatu behar dugu, hori “mezuaren” eredua izanik. Horrek prestatzeko, aurkezteko, antzezteko eta berrantzezteko aukerak berrikustea dakar berarekin. Metodologia, gehien bat, praktikoa eta hausnarketan oinarritua izango da. Garrantzi handia emango zaio partiturak trukatzeari, sormenerako eta elkarrizketarako abiapuntua izanik.
Landuko diren alderdiak gai batzuekin lotuta egongo dira. Hona hemen gaiok:

  • Performance-partituren motak eta adibideak.
  • Partituraren erabilera igorlearen ikuspuntutik.
  • Partituraren erabilera hartzailearen ikuspuntutik: antzezpena.
  • Partitura, sormen-joko baten “arauak”.
  • Ideia (partitura) vs. ekintza (antzezlea).

EXCHANGE Live Art-en barruan elkarrizketatik eta sormen-prozesuen truketik abiatutako sormena interesatzen zaigu. Lan kolektiboa edo kolektibitatetik sortutako lana bakarka ari den artistaren ohiko bidearen parez pare agertzen da, kontrako ideia gisa. Partekatutako sormen-prozesu honetan honako hauetaz hausnarketa egiten da: arteaz, komunikazioaz, sormen-prozesuaz, ideiaz, bultzadaz, iraunkortasunez eta ekintza-artearen oinarrizko osagaiez; hots: gorputzaz, denboraz eta espazioaz. Denon artean hori guztia agertzea, ikusmolde ezberdinak kontuan hartuta eta ikuspuntu pertsonalez hausnarketa egiteko gonbidapena eginez, aberasgarria da.

cursillo¡Sí, me quiero!

Informazio gehuiago eta inskripzioak: cosasdemay@gmail.com

Sortzailea eta gidoilaria: May Serrano
Genealogia: Mujeres Imperfectas kolektiboaren barruan lehenengoz gauzatutako ekintza. Gerora, Cádizko FIT, Sopelako Udala, SER irrati-katea eta Ondarroako Udala izan dira ekoizle.
Emaztegaiak: 1-20 emakume prest daudenak “Bai, maite dut neure burua!” esateko zeremonia publiko batean.
Diseinu grafikoa: Julia Serrano
Ekoizpena: BLV ART
Zuzendaria: May Serrano

Sinopsis
¡Sí, me quiero! hizki larriz idatzitako MAITASUNAri buruzko husnarketa ozena egiten duen ekintza kolektiboa da, zalantzan jartzen duena maitasun erromantikoaren eredu bakarra.
¡Sí, me quiero! erreibindikazioa da, geure buruaren jabe izatera garamatzan ekintza, geure buruari galdetzera zien den gure tokia geure bizitzan, galdera irekia guretzako moduko mutil-laguna aurkitu arte ez garela erabatekoak izango behin eta berriz dioskun gizarteari.

¡Sí, me quiero! ipuinaren amaiera aldatzeko gonbidapena da.

Ekintzaren esteka: www.simequiero.es

Mariaren Bihotza plazako aztarnategia
Ruinas (4)

Bilboko espazio publiko ireki handienetakoa den Mariaren Bihotza plazaren azpian benetako altxorra ere dago ezkutatuta.
Zenbait metrotako sakoneran, Euskadiko hiri-aztarnategirik garrantzizkoenetakoa aurki daiteke. Bertan daude behinolako San Frantziskoren Komentuaren eta Alfontso Printzearen Kuartelaren aztarna arkeologikoak.

Izena emateko eta erreserba egiteko telefonoa: 94 415 02 31

TALLER DE PERFORMANCE: Creación EXCHANGE Live Art con Isabel León y Ana Matey

Ekintza eta partekatutako sormen-prozesuen arte-tailerra
8 ordu + jendaurreko erakusketa
Parte-hartzaileen kopurua gehienez: 16 pertsona
Lekua: San Frantzisko Udaltegia (Plaza Corazón de María s/n)
Egunak:

  • 6, asteazkena, 10:00etatik 13:00etara
  • 8, ostirala, 10:00etatik 13:00etara
  • 9, larunbata, erakusketa prestatzea eta jendaurreko erakusketa 13:00etan

Izena ematea: http://kulturabarrutik.eus curriculum presentando también breve curriculum y motivación.
Prezioa: 5 €
Conducen el taller: Ana Matey e Isabel León, creadoras de EXCHANGE Live Art.

Komunikazioaren gaia landu, ikertu eta horren inguruan sortu egingo dugu tailerrean, ekintza-artea sormen-tresna nagusitzat hartuta. Horretarako “partitura” (edo performancearen gidoia) kontzeptutik abiatu behar dugu, hori “mezuaren” eredua izanik. Horrek prestatzeko, aurkezteko, antzezteko eta berrantzezteko aukerak berrikustea dakar berarekin. Metodologia, gehien bat, praktikoa eta hausnarketan oinarritua izango da. Garrantzi handia emango zaio partiturak trukatzeari, sormenerako eta elkarrizketarako abiapuntua izanik.

Landuko diren alderdiak gai batzuekin lotuta egongo dira. Hona hemen gaiok:

  • Performance-partituren motak eta adibideak.
  • Partituraren erabilera igorlearen ikuspuntutik.
  • Partituraren erabilera hartzailearen ikuspuntutik: antzezpena.
  • Partitura, sormen-joko baten “arauak”.
  • Ideia (partitura) vs. ekintza (antzezlea).

EXCHANGE Live Art-en barruan elkarrizketatik eta sormen-prozesuen truketik abiatutako sormena interesatzen zaigu. Lan kolektiboa edo kolektibitatetik sortutako lana bakarka ari den artistaren ohiko bidearen parez pare agertzen da, kontrako ideia gisa. Partekatutako sormen-prozesu honetan honako hauetaz hausnarketa egiten da: arteaz, komunikazioaz, sormen-prozesuaz, ideiaz, bultzadaz, iraunkortasunez eta ekintza-artearen oinarrizko osagaiez; hots: gorputzaz, denboraz eta espazioaz. Denon artean hori guztia agertzea, ikusmolde ezberdinak kontuan hartuta eta ikuspuntu pertsonalez hausnarketa egiteko gonbidapena eginez, aberasgarria da.

EXPOSICION L´EMPYRÉE con Anais Boudot. Taller de arte de acción y procesos de creación compartidos.

Eguna: 6 (asteazkena) Inauguración : 19:00
Lekua: ARKITEKTURA SF 38
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 9:30-19:30, ekainaren 6tik 15era

L’empyrée (enpireoa) eskultura eta metaargazkigintzaren arteko seriea da.
Gaztelan eta Madrileko mendilerroan argazkien bila egindako ibilbidean, Anaïs Boudotek harriak jaso zituen bizkar-zorroan. Harri horiek sentsibilizazio zianotipiko bateko prozesu kimiko batetik igaro ondoren, Gaztelako zeru urdin sakonaren azpian jarri zituen. Prestakin kimikoarekin kontaktuan, eguzkiaren argiek jo dituzten guneak urdin bihurtzen dira. Kolorea azaleran sartzen da eta bere intentsitatea modulatu egiten da harriak berak sortzen dituen itzalen arabera. Urdina eta zuriaren arteko argien eta itzalen jokoak harriaren testura desberdinak erakusten dizkigu. Mikrokosmos baten aztarnak dira, erliebe negatiboen forman. Zeruko paisaia baten irudia. Antzinatean, enpireoa azken zerua zen, zeruko suen eta planeten zerua, Jaungoikoa bizi zen lekua.

Anaïs Boudot
Metz-en jaio zen 1984an. École Nationale Supérieure de la Photographie eskolan graduatu zen 2010ean eta Le Fresnoy-Studio eskolan 2013an. Binome galeria izan da bere ordezkaria «Mouvements de Terrain» erakusketatik. 2016an Grand Prix Samaritaine de la jeune photographie saria lortu zuen, Sarah Moon eta Antoine Arnault zirelarik epaimahaian, zuri-beltzean egindako lanagatik, piktorialismoz eta surrealismoz beterik, arreta bolumen arkitektonikoen erabilerari eta lekuetako argi espezifikoaren erabilerari emanez. Gaur egun BilbaoArteko beka bat dauka. Oraintsu Madrileko Casa de Velázquez zentroko kide izendatu dute eta lanean jarraitzen du irudiaren formazio-prozesuetan oinarrituz eta argazkigintzaren zenbait teknika aztertuz. Beti dabil argazkigintza analogikoaren eta digitalaren artean, eta horien arteko muga erakusten edo ezabatzen du, baliabide hau aparteko leku batean kokatzen duten gauza espezifikoak aztertzen ditu. Argazkien bidez, bai eta instalazioen eta bideoen bidez, irudi hibridoak sortzen ditu, enigmatikoak eta hipnotikoak, denboratik kanpo eta esperientzia pertsonaletik ahalik eta hurbilen daudenak.
Paisaia eta argia ezinbestekoak dira bere kezketan. Espazioaren eta denboraren arteko mugak porotsuak dira, espazio mentalak dira oroimenaren arloan. “Presentzia/absentzia” kontzeptuak erabiliz, distortsio pertzeptuala eta ikusgarritasunaren mugak erabiliz, bere ikuspegia denboraren eta mugimenduaren artean sortzen diren zirrikituetara nahita bideratzen da.
www.anaisboudot.net

INAUGURACION BLVART Y PERFORMANCE ANA MATEY E ISABEL LEÓN “DESOVILLAR”

Eguna: 7 (osteguna)
Lekua: BERREGINEN MUSEOA
Ordua: 12:30
Artistak: Isabel León y Ana Matey
Iraupena: Aprox. 20’

Ana Matey eta Isabel León komunikazioaz eta partekatutako sormen-prozesuez ikertzen duen EXCHANGE Live Art proiektuaren sortzaileak dira. Artista hauek ekintza honen bidez komunikazio-sormen prozesuko esperientziak agertzen dituzte. Prozesu horretan, besteak beste, konexioa, nahaspila, zailtasuna eta batasuna daude.

INAUGURACIÓN, EXPOSICIÓN LUNCHBOX. (Exposición internacional de partituras originales para performance). Estreno absoluto

Eguna: 7 (osteguna)
Lekua: SAREAN
Ordua: 13:30
Ekainaren 7tik 17ra

LUNCHBOX aldizkari objektualaren erakusketa
LUNCHBOX kartoizko kaxa bat da, zakote-ontziaren formarekin, “Komunikazioa” gaiaren inguruan artista parte-hartzaileek partitura edo partitura-objektuaren formarekin egingo dituzten berrogei piezatik gora gordetzeko.
Erakusketan pieza guztiak jarriko dira, egileen biografia labur batekin eta parte hartu duten EXCHANGE Live Art-aren edizioarekin. Inaugurazioan Ana Matey eta Isabel León artisten eta proiektuaren sortzaileen zuzeneko emanaldia izango da.
Argitalpen honekin, EXCHANGE Live Art-ek V. urteurrena ospatzen du. Bertan daude urteotan modu batean edo bestean proiektuan parte hartu duten 46 artistak. 2018ko apirilean argitaratuko dela aurreikusten da.

LUNCHBOXen artista hauen lanak daude:
Abel Loureda, Alba Soto, Ana Gesto, Ana Matey, Analía Beltrán i Janés, Anu Hanna Antilla, Bartolomé Ferrando, Belén Cueto, Christian Bujold, Christian Fernández Mirón, Daniel Franco, Domix Garrido, Elvira Santamaría, Fausto Gracia, Franzisca Siegrist, Giusseppe Domínguez, Ida Grimsgaard, Ignacio Pérez, Inger Reidun Olsen, Isabel León, Jenny Kangasvuo, Johanna Speidel, Jonimatti Joutsijärvi, Karim Kharbaoui, Koke Vega, Luis Fores, Luis Elorriaga, María Rosa Hidalgo, Mario Montoya, Mario Gutiérrez Cru, Martine Viale, Miguel Guzmán, Nieves Correa, Noa Reshef, Olivier Fokoua, Pascale Ciapp, Pedro Alba, Pepe Murciego, Raúl Díaz Obregón, Shannon Cochrane, Soüfia Bensaid, Sergio Muro, Susanne Irene Fjørtoft, Violeta Nicolás, Willem Wilhelmus eta Yolanda Pérez Herreras.

ZUZENEKO PERFORMANCEAK
CICLO EXCHANGEk proiektuarekin lotura daukaten lau artisten zuzeneko ekintzak daude Bilbon: Isabel León eta Ana Matey (EXCHANGE Live Art-en sortzaileak), Pascale Ciapp, Frantziako artista, 2013an EXCHANGE MADRIDeko lehen edizioan parte hartu zuena, eta Karim Kharbaoui, 2015ean ESTRECHO EXCHANGEn parte hartu zuen Marokon.
Artista bakoitzak ekintza bat egingo du, komunikazioaren inguruan LUNCHBOXerako bereziki sortutako partituran oinarrituta

Performance “Tarjeta SIM” con ISABEL LEÓN

Eguna: 7 (osteguna)
Lekua: SAREAN
Ordua: 21:00

Isabel León artista Caceresekoa da baina Granadan bizi da. Ekoizpen artistikoa eta kudeaketa kultural independentea eta irakaskuntza uztartzen ditu. Bere lana performatiboa da batez ere, zuzeneko ekintzak eta bide performanceak egiten ditu, non itxuraz gauza hutsal eta egunerokoetatik abiatzen baita. Gaur egun, intuizioaren, presentziaren eta aldentzearen ideiari irekita dago, bizitzan eta sormenaren prozesuan.
“Tarjeta SIM” ekintzan, Isabelek telefono bidezko komunikazioa erabiltzen du oinarritzat, non presente dauden ausa, absurdua, desafioa, zentzugabekeria, jokoa eta parte-hartzea.

PERFORMANCE “104” con ANA MATEY

Eguna: 8 (ostirala)
Lekua: BERREGINEN MUSEOA
Ordua: 19:00

Ana Matey Madrilekoa da eta bere lana ikusizko arteen, performancearen, ekintzaren eta butoh dantzaren artean dabil. azken urteotan soinuen mundua aztertzen du bere lanetan, batzuetan elkarrizketa sortuz gorputzaren mugimenduaren eta objektuaren artean. Bere lanak gizakien eta naturaren arteko harremanen inguruan, harreman interpertsonaletan eta pertsonaletan mugitzen dira.
“104” ekintzan, Anak komunikazioaren kontzeptua aztertzen du “hizkuntza” berbatik abiatuta, ehun eta hiru hizkuntzatan hori zelan idazten eta esaten den kontuan hartuta (Googlek itzultzen dituen hizkuntzak).

PERFORMANCE “Hamasat” con KARIM KHARBAOUI (Marruecos) Estreno Absoluto

Eguna: 8 (ostirala)
Lekua: BERREGINEN MUSEOA
Ordua: 21:00

Erabateko Estreinaldia
Karim Kharbaoui Marokoko artista bisuala da eta bere buruari buruz munduko hiritarra dela esaten du, aberastasun espiritualaren bilaketa betierekoan. Hainbat diziplinatik gertu dago, bideo artea, instalazioa, arte urbanoa eta performancea. Bere inspiraziorako iturriak espiritualismoan, esoterismoan eta mistizismoan aurkitzen ditu. Bere proiektu indibidualen artean nabarmentzekoak dira Espainian, Frantzian, Belgikan, Holandan, Alemanian, Italian, Serbian, Iranen, Japonian eta Grezian egindako ekintzak.
“Hamasat” (xuxurla, همسات), izeneko piezan Bakearen kontzeptuaren inguruko gogoeta egiten du (arabieraz, سلام salām), beldurrik eta gorrotorik gabeko komunikazioaren funtsa delarik.

PERFORMANCE “…you” con PASCALE CIAPP (Francia)

Eguna: 9 (larunbata)
Lekua: B-COOL Terraza
Ordua: 19:00-22:00 Performance iraunkorra

Pascale Ciapp artista frantziarrak performancea, instalazioa eta bideo artea erabiltzen ditu baliabide nagusi modura. Eguneroko bizitzaren arazoak interesatzen zaizkio; topaketak, jarduerak, albisteak… Ikusten dituen, aurre egiten dituen, zeharkatzen edo konpondu barik uzten dituen gauzen erreakzioak zalantzan jartzen ditu bere proiektuetan. Bere ekintzak errito esoteriko modukoak dira, “asaldura” edo “ekintza poetikoki arriskutsuak” definitzen dituenak, non balio estetikoak zalantzan jartzen baititu.

“… you“ izeneko ekintzan, Pascalek mundu digitalera eta sare sozialen mundura eramaten gaitu bere Like eta Bihotzekin eta komunikatzeko modu horrek dakarren hauskortasunarekin.

PARASITE KOLEKTIBOA: “JOKOA”

Eguna: 7 (osteguna)
Lekua: BILBOROCK
Ordua: 20:00
Zuzendaritza artistikoa: Unai López de Armentia
Testuak: Patricia López, Garazi López de Armentia, Unai López de Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zárate, Hannah Whelan y Josune Vélez de Mendizábal
Argien diseinua: Danel Ibisate
Koreografia: Garazi López de Armentia
Diseinu bisuala: Marina Suarez
Soinu diseinua: Cubo Silum Soundz
Kantu zuzendaritza: Cameron Webster
Ekoizpena: Parasite Kolektiboa y Jemima Cano
Antzezleak: Garazi López de Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zárate, Hannah Whelan y Josune Vélez de Mendizábal
Bideoa: Arriguri
Banaketa: josune@parasite-eszena.com
Hizkuntzak: Castellano, Euskera, Inglés.
“Jokoa” ha sido creado en residencia en la Sala Baratza Aretoa y con el apoyo del Festival Internacional de Vitoria-Gasteiz y el Gobierno Vasco.

SINOPSIS
Has dadila jokoa! Ez dakigu, ordea, nola bukato den…
Emakumeak egin zion kosk sagarrari? Orduan bukatu al zen festa? Zertan ari gara jolasten? Nork zelatatzen gaitu?
Lau emakumeek jolasean parte hartzeko gonbitea luzatzen diote publikoari. Baina, une azkar batean, jokoa festa ezengonkor bihurtzen da, paradisu erori baten agertoki.
Laurek gobernatzen dituzte arauak; dena kontrolpean al dago? Djak erritmoa markatzen du, eta testura exotikoen bidez gidatu egiten du bidaia jostagarri hau, non ezer ezin den ziurtzat eman eta gauza bakarra den seguru: oraina hemen.
“Jokoa” Parasite konpainiaren laugarren sormen-lana da eta, oraingo honetan, publikoak antzerkira urreratzen denean dituen itxaropenak kolokan jartzea du helburu. Tematikak“jendeak gutaz pentsatzen duena”du abiapuntutzat. Festa hedonistiko baten eta buruargitasunez bustitako melankolia hordi baten artean dagoen ikuskizun honek publikoarem papera kolokan jarriko du.

TRAKAMATRAKA: “Concierto de instrumentos reciclados”

Eguna: 8 (ostirala)
Lekua: XAKE ESPAZIOA
Ordua: 19:30

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.
Tailer eta kontzertu didaktiko bidez musika modu erakargarrian hurreratzen dugu eta, aldi berean, birziklatze-kontzientzia lantzen dugu. Gizarte honek baztertzen dituen gauzak eraldatu, eta zoragarriak diren musika-tresna bihurtuko ditugu.
Giro atsegin eta partehartzaile batean, isiltasunari forma emango diogu sormena landuz. Musika ulertzeko eta maitatzeko bide berria.
www.trakamatraka.com

MAY SERRANO: “¡Sí, me quiero!”

Eguna: 8 (ostirala)
Lekua: BILBOROCK
Ordua: 20:00
Fitxa Artistikoa:
Izenburua: ¡Sí, me quiero!
Sortzailea eta gidoilaria: May Serrano
Genealogia:
Mujeres Imperfectas kolektiboaren barruan lehenengoz gauzatutako ekintza. Gerora, Cádizko FIT, Sopelako Udala, SER irrati-katea eta Ondarroako Udala izan dira ekoizle.
Zeremonialaria:
Emaztegaiak: 1-20 emakume prest daudenak «Bai, maite dut neure burua!» esateko zeremonia publiko batea.
Diseinu grafikoa: Julia Serrano
Ekoizpena: BLV ART
Zuzendaritza: May Serrano

SINOPSIS
“¡Sí, me quiero!” hizki larriz idatzitako MAITASUNAri buruzko husnarketa ozena egiten duen ekintza kolektiboa da, zalantzan jartzen duena maitasun erromantikoaren eredu bakarra.
“¡Sí, me quiero!” erreibindikazioa da, geure buruaren jabe izatera garamatzan ekintza, geure buruari galdetzera zien den gure tokia geure bizitzan, galdera irekia guretzako moduko mutil-laguna aurkitu arte ez garela erabatekoak izango behin eta berriz dioskun gizarteari.
“¡Sí, me quiero!” ipuinaren amaiera aldatzeko gonbidapena da.
Ekintzaren esteka: www.simequiero.es/

Krego- Martin Danza: “Zona (no) confort”

Eguna: 9 (larunbata)
Lekua: BERREGINEN MUSEOA
Ordua: 19:30

Jatorrizko ideia: María Martin
Zuzendaritza, sorkuntza eta antzezleak: Judit Ruiz Y María Martin
Kanpoko begia: Izaskun Santamaria
Musika: Niko Hafkenscheid y Marc Cano
Argiztapenaren diseinua: Marc Cano
Jantziak: Krego-Martin Danza
Ekoizpena: Krego-Martin Danza
Banaketa: info@krego-martin.com
Laguntzak: ESTUDIO DE DANZA AIKOA DE SANTURTZI Y FESTIVAL RIPOLLESDANSA DE RIPOLL. PIEZA SUBVENCIONADA POR EL DEPARTAMENTO DE CULTURA, PROMOCIÓN DE LA DANZA DEL GOBIERNO VASCO.

Gizakia bere burua agerian utzi eta zahurgarri sentitzen denean sortzen den egonezinaz hitz egiten digu lan honek.
… Badakizu, zure burua agerian uzten duzunean agertzen den sentsazio ezeroso hori… Azpiko arropak jantzita kalearen erdian zaudela amesten duzunean, gorputz-sentsazio arrotzak gutxietsiz eta sabeleko kalanbre txikiak bailiran plantak eginez…
Zure helburua egun arrunt bat izatea da, baina arnasketa arina da, begiak finko dira, lepoa uzkurtuta, eta zure burua agertoki ezeroso batean murgilduta topatzen duzu.
Nola moldatzen zara egoera horretan zure gorputz sentsazioez kontziente egiten zoazela? Haiekin adiskidetzen saiatuko al zinateke, sentipen arrotzak bota, fenomenoaren kontra egin, saihestu, izoztu…
Judit eta Mariaren lan guztien atzean dagoen funtsezko gaia “dantzaren humanizazioa” da, non emozioa mugimenduari estuki lotua agertzen zaigun, eta dantza jendearengana hurbiltzeko bide berriak jorratzen dihardute.
Ikuskizunean zehar publikoaren zentzumenak nabarmentzeko moduak aztertzen dituzte, eta ikusleentzako lengoaia ezagungarri bat arakatzen jarduten dute, performerrak eta publikoa konektatuz; behatzaile eta behatu, bereizketarik gabe.

SWING PARTY MUSEOAN. Lindy Band Collective

Eguna: 10 (igandea)
Lekua: BERREGINEN MUSEOA
Ordua: 11:30-13:30

Euskal Herriko jazzaren musikari ospetsuek osatutako taldea da. Swingaren estandar ezagunetan jotzen dituzte ikusleek dantzan egin dezaten, 1920 eta 1950 bitarteko New Yorkeko aretoak gogoratuz.
Taldearekin batera dantzariak joan daitezke ikuskizuna osatzeko eta oinarrizko klase bat eman daiteke estilo hori ezagutzeko edo beste barik dantza dinamizatzeko, ikusleek ere dantzan egin dezaten.
Ikuskizun musikalaz gainera, helburu nagusia swinga dantzatzea da: Lindy Hopa New Yorken zabaldu zen dantza-estiloa da. Dantzari afro-amerikarrek eman zuten ezagutzera Savoy Ballroom aretoan.
Denborarekin, Lindy Hopa aldatu eta swingaren estilo ugari sortu ziren: West Coast, Jive, Boogie Woogie, Balboa, Wendy, etab.
www.youtube.com/watch?v=IuuNcowDSS0
www.youtube.com/watch?v=8l2vuMMBuz8&t=1s
www.youtube.com/watch?v=tPZpNfGIOvk&t=2s
www.youtube.com/watch?v=5piHTJiR4AA
www.youtube.com/watch?v=5uYpgWdGZ64

BASTARDAS: “RECORRIDO PERFORMATIVO”

Eguna: 10 (igandea)
Lekua: PIKARA, Lamana 2
Ordua: 12:00 – 14:00
40 lagunentzako lekua

Bastardas taldeak aurrera jarraitzen du bere ibilian; oraingo ibilbidea, berriz, San Frantzisko auzoan; gurekin etortzera gonbidatzen zaituztegu. Histeria Kolektiboaren barruan sortutako perfomanceko talde honen ekintzen lekuko izango dira Gorte eta Bailen kaleak eta Lamana kalea.
Pikara, Askabide, Zinegoak, Comisión Antisida, Wikitoki eta La Karpintería bisitatuko ditugu euren perfomanceen bidez, guztiak ere Pikara Magazinek kale jendetsu horietatik bizirik atera diren 3 emakumeri egindako elkarrizketetan oinarrituak: nortasun sexuala, prostituzioa, hiesa, sormen artistikoa eta militantzia politikoa, Las Bastardas taldeak ekintza-arte bihurtuta.
Eskura jarrita ohiko istorioak nola ezohiko bilakatzen diren. Ongi etorri San Frantziskoko muinera.

COLECTIVO ZUREKIN KOLEKTIBOA
COCKTAIL: AGITAR Y SERVIR TEMPLADO. Bebida escénica en doce tiempos

Eguna: 14 (osteguna)
Lekua: BILBAOARTE
Ordua: 19:45
Jatorrizko ideia: Marisa Lafuente
Antzezleak: Ana Capilla, Antonio Quiles, Betto Snay, José Romero y Marisa Lafuente.
Elkarlanean: KOOPSF34 Elkartea- Espezia Merkatua

Koktel eszeniko batera gonbidatzen zaitugu. Gozatu zeure auzoaz eta topaketa honetaz. Jai-giroan egingo da masa kritikoaren bilera hau eta bertaratutakoak elkar ezagutzeko, inpresioak trukatzeko, dantzan egiteko eta besteen aurrean zabaltzeko prest egongo dira. Ez galdu aukera!

CIA ANEZKA COMPAÑÍA : “RevOluciOn”

Eguna: 15 (ostirala)
Lekua: BERREGINEN MUSEOA
Ordua: 19:00
Antzezleak: Nuria Alaña, Andrea Loyola, Nekane Itoiz, Maddi Gaztelumendi, Maddi Argibe
Zuzendaritza: Parasite kolektiboko Hannah Whelan, Garazi López de Armentia.

Revolución edo iraultza honek aldaketa sakon eta arina dakar. Bat-batean heldu eta eztanda egingo balu bezala, dena ateratzen da airetik. Egin daitekeen gauza bakarra gelditzea eta mundu zaharraren zatiak non jausten diren ikustea da. Isiltasuna nagusitu denean, atzera ere irtengo gara, hondarren artean bide berriak egiteko.
Anezka Arabako dantza-konpainia berria da.
Baratza Aretoaren proiektua izan zen konpainia berri hau sortzea eta kalitateko enplegua eskaintzea Euskadiko eta Nafarroako 18 urtetik 25 urte bitarteko 5 dantzariri. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza izan du konpainiak.

AINARA LEGARDON: Concierto Performance

Eguna: 15 (ostirala)
Lekua: BILBAOARTE
Ordua: 19:45

Performance soinuduna non Ainara LeGardon-ek esku hartzen dituen espazioekin, haien historiarekin eta baldintza akustikoekin elkarreraginean aritzen den. Lan horri inprobisazio libretik ekiten dio, bere ahotsaren eta mugimenduaren baliabideak erabilita, espazioek eskaintzen dizkioten aukerekin eta instrumentuen testurekin, mikrofonoekin, zinta analogikoaren oihartzunarekin eta cassetteko grabagailu batekin uztartuz. Elementu horiek sortzen dituzten sonoritate eta akopleekin, behin eta berriro berrelikatuta, artistak elkarrizketa bati ematen dio bidea denbora errealean, organikoa eta aldakorra dena.
Lehen aldiz sartu ditu performance honetan gaztelaniazko testuak, Xabier Erkiziak ekoitzitako disko berriaren berrirakurketa eginez. Horrela, bada, proposamen honetan poesia, esperimentazio soinuduna eta rocka kabitzen dira. Ainarak muturreraino bihurritu dezakeen nahasketa.

Ainara LeGardon (Bilbao, 1976)
Performerra, gitarrista, abeslaria eta konpositorea da eta 25 urte baino gehiago daramatza musika egiten. Bakarka atera dituen sei diskoek prentsa espezializatuaren gorespenak jaso dituzte eta erreferentetzat jotzen dira estatuko eszena independentean. Urteotan Europa osoan eta Estatu Batuetan egin ditu birak. Rockaren arlotik aparte, Ainara LeGardonek lan oparoa egiten du performancearen, musika esperimentalaren eta inprobisazioaren arloetan, bakarka edo taldeetan (Archipiel, colectivo maDam, etab.).
Inprobisatzaile modura zenbait orkestratan aritu da zuzendari ugarirekin (Fred Frith, Josep María Balanyà, Agustí Fernández, Chefa Alonso, Markus Breuss, Maggie Nicols eta Terry Day), eta Radu Malfatti eta Michael Pisaro bezalako maisuen lanak interpretatu ditu.
2015ean egonaldi artistiko bat egin zuen 2016ko Europako Kultur Hiriburu bien artean (Wroclaw, Polonia, eta Donostia) eta “El deseo como cemento” egin zuen, performance soinuduna non hiriak soinuaren bitartez lotzen baititu. Era berean, 2016an instalazio bat egiteko aukeratu zuten Jaime de los Ríos media-artistarekin batera Donostiako Cementos Rezola Museoan.
“Do it yourself” filosofiaren aktibista da eta tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu autogestio kulturalaren inguruan, ikuspegi artistikotik.
2017ko udagoienean disko berria aurkeztu zuen, izenburu homonimoarekin. Grabazioko estudioan bertan, zenbait hilabetez, Xabier Erkizia musikari eta ekoizlearekin batera garatutako konposizio- eta produkzio-prozesuaren emaitza da. Bien arteko elkarlanari esker, Ainarak esploratzen dituen musikaren ikuspegien bateratzea adierazi ahal izan dute, rock gordinenetik inprobisazio eta soinuaren esperimentaziora.

Loturak:
www.ainaralegardon.com
www.ainaralegardon.bandcamp.com/album/ainara-legardon
www.youtube.com/playlist?list=PLBQ3j6JtpvjwThp0ZwQ6ZEHx27LS4kkSx
www.facebook.com/ainaralegardon

MAMA CREA: “POESIA AUKERAN”, Mama Crearen sormen berria. Eguneko menua: “Emakume Poetak”/ “POESÍA A LA CARTA”. Menú del día “Mujeres poetas“

Eguna: 16 (sábado)
Lekua: B-COOL Terraza
Paseak: (4 ikusle saio bakoitzeko): 12:00-12:15-12:30-12:45-13:00-13:15-13:30-13:45-14:00/19:00-19:30-19:45-20:00-20:15-20:30-20:45-21:00
Info eta erreserbak: info@mamacrea.com
Sukaldariak: Jon Urrutia y Nuria M. Cres
Charamel gozotegiaren partaidetzarekin

SINOPSIS:
Mama Creak konpainiak esperientzia eszeniko izugarri batera gonbidatzen zaitu: soinuz, usain eta ehunduraren bitartez poesiara hurreratzeko modu sentsorial batez . Esperientzia hau proiektuarentzako bereziki eginiko postre baten dastaketarekin lotuta doa.
4×4 ko gelatxo bat izango da “poesia aukeran” esperientziarentzako bi chef itxoiten zaituzten jatetxea. 15 minuturo jatetxeak bere ateak ireki ditu 4 komentsal sar daitezen bertara.
Komentsalak menuaren 5 platerretatik zein dastatu erabaki egiten du. Esperientziak 10 minutu inguru irauten du. Oraingo honetan, eguneko menua honako hau da: “emakume poetak”
Mahaia erreserbatzeko beharrezkoa izango da. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu info@mamacrea.com helbide honetara: Izena, gonbidatu kopurua (1etik 4ra) eta telefono kontaktua. Jatetxeko arduradunek zurekin harremanetan jarriko dira, lekua eta ordutegiaren eskuragarritasuna jakinarazteko.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.