Kultura Barrutik
Noiz?
urtarrilak 12 - martxoak 27
Non?
Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

ANTZOKIRA ZOAZENEAN…

  • Bete antzokiko langileen jarraibideak.
  • Ezagutu aldez aurretik ikuskizunari buruzko gorabeherak (egokia den adingabekoentzat, iraupena, gaia, etab.).
  • Aretoan ezin da sartu janari-edaririk, ezta euritako bustirik ere.
  • Ezin da grabatu, ezta argazkirik egin.
  • Eskuko telefonoak itzalitan eduki behar dira ikuskizunak dirauen bitartean. Ezin dira eduki “isilik” moduan.
  • Ikuskizuna hasitakoan, ez dugu utziko aretoan sartzen.

Bilboko Zirkuitua

BILBOKO ZIRKUITUA antzerki eta dantza sortzaile eta talde hasi berriei beren lanak taularatu eta jendaurrean aurkezteko eskainitako aukera paragabea da. Esparru ezin hobea da, Bilbon eratutako antzerki proposamenik freskoenak eta gaurkoenak ikusi ahal izateko Bilboko barrutietan.

Deskargatu egitaraua

* BEHARREZKOA DA GONBIDAPENA


URTARRILAK 12 / BILBOROCK

20:00
“FAKIU” + “ZARZAPARRILLA” KONTZERTUAN (euskaraz) – “ATX TEATROA”+ “ZARZAPARRILLA” KONTZERTUAN (Denboraldi berriaren inaugurazio jaia)


URTARRILAK 18 / OTXARKOAGAKO UDALTEGIA

19:30
“Feedback, concierto escénico” – CÍA. ANA CAPILLA DANZA


*URTARRILAK 19 / ZORROTZAKO UDALTEGIA

19:30
“Circus of dreams” – BEA INSA


URTARRILAK 25 / BEGOÑAKO UDALTEGIA

19:30
“Comida para perro” – ENRIQUETA VEGA


*URTARRILAK 26 / SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

19:30
“Hipólito” (o la mirada de Hipólito) – BEA INSA


OTSAILAK 1 / ERREKALDEKO UDALTEGIA

19:30
“Comida para perro” – ENRIQUETA VEGA


*OTSAILAK 7 / CASTAÑOSKO UDALTEGIA

19:30
“El Navegante” – ARIMAKTORE TEATRO


OTSAILAK 8/ SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

19:30
“Los impresentables” – IURIS TANTUM


*OTSAILAK 9 / BASURTUKO UDALTEGIA

19:30
“Oraingoan bai!” – NISUNE


OTSAILAK 14 / ZURBARANBARRIKO UDALTEGIA

19:30
“Oraingoan bai!” – NISUNE


OTSAILAK 15 / OTXARKOAGAKO UDALTEGIA

19:30
“I´m a real artist” – TEATRO A LA BOINA


*OTSAILAK 16 / ZORROTZAKO UDALTEGIA

19:30
“Expediente 312″ – ZUBUBUTXI TEATRO


OTSAILAK 22 / BEGOÑAKO UDALTEGIA

19:30
“GALA o el arte mágico del sexo” – THOR PRODUCCIONES


MARTXOAK 1 / ERREKALDEKO UDALTEGIA

19:30
“Feedback, concierto escénico” – CÍA. ANA CAPILLA DANZA


*MARTXOAK 8 / SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

19:30
HISTÓRICAS “Ritual escénico reivindicativo del papel de la mujer en la Historia” – MAMA CREA


*MARTXOAK 9 / CASTAÑOSEKO UDALTEGIA

19:30 eta 20:15
“Ella no es Lyz Taylor” – LA 9ª CÍA.


MARTXOAK 22 / OTXARKOAGAKO UDALTEGIA

19:30
“Sal Marina” – ALANBIKE TEATRO


MARTXOAK 23 / BEGOÑAKO UDALTEGIA

19:30
“Una celda propia” – MAMA CREA


MARTXOAK 27 / BILBOROCK (ANTZERKIAREN EGUNA OSPAKIZUNA)

20:00
“Ella no es Lyz Taylor” – LA 9ª CÍA.

OHARRA:
Edukiera hobeto kontrolatzeko eta aretoek duten gehieneko ikusle kopurua ez gainditzeko, Zorrotza, Basurtu eta Castañoseko Udaltegietan beharrezkoa izango da gonbidapena aurkeztea, ikuskizun lekuan sartzeko.

Beharrezkoa izango da gonbidapena ere, San Frantziskoko Udaltegian antzeztuko diren “Hipólito” eta “Historicas” ikuskizunetarako.

Gonbidapen horiek ordubete lehenagotik eskuratu ahal izango dira udaltegietan bertan.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

“ATX TEATROA”+”ZARZAPARRILLA” KONTZERTUAN (Denboraldi berriaren inaugurazio jaia)

“FAKIU” + “ZARZAPARRILLA” KONTZERTUAN (euskaraz)

fk_barri_2_medium

  • Idazlea: Fredi Paia
  • Zuzendaritza: Iñaki Ziarrusta
  • Antzezleak: Belén Cruz, Sandra Fernández. Agirre, Gabriel Ocina
  • Soinu espazioa: Edu Zallio
  • Musika: Zarzaparrilla
  • Jantziak eta eszenografia: Atx Teatroa
  • Ikus-entzunezkoak: Marmitako Produktions
  • Argazkiak: Ainhoa Resano

Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, bildurra…eta, zelan ez!…. biolentzia.

Besteak beste, gure instintuetako batzuk dira hauek. Eurei esker bizirauten dogu Historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiakaz partekatzen doguzan tresnak. Ezin izango geunke bizi euretariko bat kentzen badeuskue, ez ginateke bete-beteak izango.

Baina EZZZZ! Biolentzia ez! Gizakiok ezin dogu biolentzia erabili! Eta egia da, arrazoi bako biolentzia ezin da erabili,…baina arrazoia balego, …egon leike biolentzia erabilteko arrazoirik?… eta beste biderik ez dagoenean?…zer egin geinke bizirauteko?
Galderak dira, besterik ez…erantzunak publikoaren esku dagoz.

“ZARZAPARRILLA” KONTZERTUAN

IMG_4962
“Swink banda, Bilbon sortua 2014an, Alde Zaharreko kaleak astintzeko asmoz. Orain swinka jotzen duten punkak eta eurek ere ez dakite nola amaitu duten hori egiten. Klarinetea, saxoa, baxua, gitarra, banjoa, bateria eta garbitzeko ohola, horiek dira punki batek Alde Zaharreko betiko amama batekin dantzan egiteko behar dituenak. Benny Goodman bezain dotoreak eta Zer-bizio bezain gordinak. Musika jotzea eta ondo pasatzea”.


CÍA. ANA CAPILLA DANZA

“Feedback, concierto escénico”

Feedback4

  • Kontzeptua eta performancea: Ana Capilla, Kike Mora
  • Soinua eta musika: Ana Capilla, Kike Mora
  • Laguntzaileak: La Fundición, Haceria, Histeria Kolektiboa, Utopian.

“Feedback” kontzertu eszenikoa da. Zuzeneko musika eta dantzako ikuskizuna.
Dantza, ahotsa eta diskurtsu eszenikoarekiko elkarrizketa soinuz hornitzen dute baxu elektrikoak, kontrabaxuak, gitarra akustikoak eta loop-jokoak.

Soinuaren inguruko laborategi irekia. Eta hantxe artikulaturik jazz-musikan izaten diren hainbat formula, performancean ere txertatuak.

Zentzumenen pasealdi bat, ikusleei elkarrizketa bizi bat erakusten diena.

Obra honek gogoeta egiten du, bada, inguratzen gaituen guztiarekin une oro izaten dugun bizi-elkarrizketari buruz. Nola prozesatzen dugu eta ematen diogu erantzuna, bizitza eratuz? Nola korritzen dute soinuaren estimulu eta bibrazioek gure barrutik? Zer forma hartzen du materiak horren aurrean?


BEA INSA

“Circus of dreams”

BEA INSA - CIRCUS OF DREAMS

  • Sortzailea eta antzezlea: Bea Insa

“Circus of dreams” ikuskizunean gauza ugari dago: bakarrizketak, musika, ilusionismoa, clowna… Kabaretaren mundura itzultzen da eta era guztietako diziplina artistikoak uztartzen ditu. Doinu intimoari eta ikuskizunaren tamaina txikiari esker, harreman zuzena dago ikusleekin. Kritika soziala, umorea, ironia, dena dosi txikietan… Ikuskizun interaktiboa, dibertigarriak, adimentsua eta, zalantza barik, desberdina.


ENRIQUETA VEGA

“Comida para perro”

enriqueta 1

  • Antzezlea eta jatorrizko ideia: Enriqueta Vega García
  • Zuzendaritza: Pako Revueltas Tobio.
  • Dramaturgia: Ángel Mirou
  • Argiak: Amaya Yurrebaso
  • Kanpoko begia: Na Gomes
  • Egoitza artistikoa: La Fundición Aretoa

“Eskerrik asko GARAITZA elkarteko zuzendaria den Carmen Escudero Garciari bere ateak zabaldu eta ulertzen lagundu didalako.. Bere talde osoari ere bai, euren lanarekin mundu hobetxoagoa egiten laguntzen baitute.

“Comida para perro” ekaitzaren erdira egindako 50 minutuko bidaia da. Teilatuak triskatu eta tresilloak eta koltxoiak airean eramaten dituen ekaitz horietakoa. Bizitza osoan gogoratzekoa.

Haurtzaroaren oroitzapena, malenkonia izuak kutsatzen duena. Neskatxa baten jolasez eta jostailuez eta irudipenez baliatzen da izua iradokitzeko. Ikusleari belarrira xuxurlatzeko. Sarritan gure eguneroko bizimodutik saihesten saiatzen garena entzun dezan. Eta irribarrearen bidez egiten du. Eta besaburuak altxatuta. Umeek begira duten helduari zerbait barru-barrukoa eta labaina adieraztean batzuetan egin ohi duten bezala.

Pieza honetan ez da oihurik, ez urraturik, ez leherketa dramatikorik, baina oinaze handia dago. Adingabekoen aurkako sexu-abusuaren ekaitzak suntsitzen dituen etxe guztietan bezala.


BEA INSA

“Hipólito” (o la mirada de Hipólito)

BEA INSA - HIPOLITO

  • Antzezlea: Bea Insa
  • Ekoizpena: Rosa Moliné
  • Argazkia: Jordi Boixareu
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Antonio Morcillo López

Arratsalde argitsua bukatzen ari delarik, Fedra bakarrik eta isolatuta geratu da etxean, eta obsesioa eta damua, errua eta errugabetasunak bere ariman sortzen dira Hipólito semeordearen begirada oraindik bilatuz. Bere maite gaztearen begiek bezala, oroimenak ere iluntasunerantz egiten du ihes, lotsarekin eta desioarekin uztartuz, gauza bat eta bera bihurtzeko Fedraren gorputzean.


ARIMAKTORE TEATRO

“El Navegante”

IMG_0404-min

  • Dramaturgia: Erik Leal
  • Antzezleak: Leire Orbe, Aitor Borobia
  • Zuzendaritza: Erik Leal

“El Navegante” obrak izen bera duen eta mundu osoan ezaguna den irratsaiora garamatza. Irratsaioaren gidaria Ulises ospetsua (Aitor Borobia) dugu, zeinek eguneroko aktualitatearen berri ematen ibilbide azkarra bete ondoren, sare sozialeko aktualitateari buruz diharduen gaueko irratsaio batean. Yara izeneko (Leire Orbe) lankide berriak bere mentorearengandik ikasi eta sareei buruz duen topikoz beteriko ikuspegi zaharkitua eztabaidatuko dio. Alabaina, dena aldatuko da erabateko gaurkotasuna duen albistea agertzean. Ba al da beste inor albiste horren berri ematen? Horretan al dabiltza gainerako irratiak? Beharbada Ulises izango da bere azken esklusiba izan daitekeena bete dezakeen bakarra. Ongi etorri “El Navegante” obrara.


IURIS TANTUM

“Los impresentables”

iuris tantum 4

  • Zuzendaritza: Kepa Ibarra
  • Testua: Tomás Afan
  • Antzezleak: Soiartze García, Edurne Jerez, Itziar Zarate, César Muradas, Patricia Lanzagorta, Iratxe Torreira, José Elorrieta, Susana Amigo.

Marrak apurtzen, oinetakoak alferrik gastatzen, zoramena erakartzen, laugarren horma botatzen, noraezean dabilela antzezle-taldeak antzerkikatarsian murgiltzen gaitu, hura hurbil dugun arte, mundutarra den arte, geurea den arte. Los impresentables dira eta zentzugabetasunen gurdi gainera igotzera animatzen gaituzte, eroalditik barealdiraino, ikusten dugunetik infernuko antzezle-talde, antzezle-talde aingerutar edo, beste barik, antzezle-talde esaten diogun horretaraino.

Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren konpainia, “Iuris Tantum”, orain hiru urte jarri zuten abian. Gaur egun, bada zerbait eta egitura organikoa prest du agertokietara igotzeko. Kide guztiak Zuzenbidean jardunean daude. Berrikuntza, lengoaia noranahikoa, originaltasuna… dira osagai batzuk, eszenaren arteetan hasi berri duen ibilbidean “Iuris Tantum” taldea definitzen dutenak.


NISUNE

“Oraingoan bai!”

NISUNE

  • Zuzendaritza eta interpretazioa: Josune Vélez de Mendizabal

Dantzari edo nazioarteko kantari izan nahi zuen, kantariek eta abeslariek bidaiatu egin ohi dutelako, autoek Alemaniko autoerrepideetan bezala, noizean behin kanpotik bueltatzen zen bizilaguna bezala… Gertru denbora larregi egon da zain eta azkenik bai, bere burutik haratago doan bidaia egingo du oingoan.


TEATRO A LA BOINA

“I´m a real artista”

TEATRO A LA BOINA 1

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Saioa Iribarren
  • Antzezleak: Aratxo Angulo, Ander Basaldua, Gaizka Chamizo, Ainara Sagüés.
  • PABILIOI 6-KO ANTZERKI ARINAREN BERTSIO LABURRAREN IV. JARDUNALDIEN IKUSLEEN SARIA

Gure garai honetan, gazteen ehuneko handi baten lan-errealitatea negargarria da. Kamerino baten faltaz, informazio-plafoi pare baten atzean babesturik, ingurumen-kanpaina bateko aktoreek beren bizitzetara hurbiltzen gaituzte. Ibilbide bat egingo dute beren barne-munduetatik, beren iraganaldietatik, beldurretatik, itxaropenetatik eta fantasietatik. Zer gertatu zen jaiki eta esan zenuenean… “Ama, PAILAZOA IZAN NAHI DUT!”?


ZUBUBUTXI TEATRO

“Expediente 312″

ZUBUBUTXI TEATRO2

  • Testua: Kepa Ibarra
    Antzezleak: Aritz Bengoa, Aitor Guisasola, Iñigo Marín, Iraia Urraca
    Ekoizpena: zUbUbUtxi Teatro

“Expediente 312″ ikuskizun desberdina da, deigarria, ironia handikoa, tolesdurarik gabeko umoresena daukana, planteamendu kritikoa daukana, eliptikoa eta ez erraza, asmoarekin egindakoa, dibertigarria eta hurbilekoa.

Ikuskizun honetan ikuslea hurbil izatea da lehentasuna, entzutea, haien begiradekin gurutzatzea, haien arnasa entzutea, haien keinuen ñabardurak sentitzea eta haien isiltasun-tarteak partekatzea.

Ezarritako ordena azpikoz gora jartzeko beharrizanari buruzkoa da “Expediente 312” ikuskizuna, askatasuna zanpatu eta giltzapetuta gauzkan mundu ofizial horretatik deskonektatzeko moduei buruzkoa. Hori komunikatzeko ez da esaldi akademiko landurik erabili behar, ez eta tesi erretoriko konplikaturik ere. Mugimendua, keinua, ironia, absurdua eta ustekabeko burutazioa askoz eraginkorragoak eta infinituki teatralagoak dira.


THOR PRODUCCIONES

“GALA o el arte mágico del sexo”

FB_IMG_1507640574819

  • Zuzendaritza: Luisje Moyano
  • Testua: Salvador Paris Folgado
  • Antzezlea: Marta Urcelay
  • Musika: Juande Ramírez
  • Laguntza: Raúl Tirado

Salvador Daliren musa eta emazteari buruzko antzezlan surrealista. Mundu surrealistan barneratuko gara, emakume izugarri eta misteriotsu hori hobeto ezagutzeko asmoz.


MAMA CREA

HISTÓRICAS “Ritual escénico reivindicativo del papel de la mujer en la Historia”

vlcsnap-2015-04-16-09h51m24s146

  • Bideratzailea: Nuria M.Cres
  • Antzezleak:Ainhoa Arrubal, Amaia Urrutia Enciso, Josune M. Llamas, Ane Garai, Paloma Hilario, Iara Campos, Vicky Ojea, Iraia G. Cavero, Esther Lobato, Josune García

Egun ikusten dugun mundua egiten lagundu zuten emakumeei ez zaie merezi izan duten garrantzia eman; hau da, emakume zientzialariak, idazleak, margolariak, abenturazaleak eta abar ahaztuta geratu dira Historiaren iturrietan. Historia egin zuten hainbat emakume dira, eskoletako testu-liburuetan agertzen ez direnak.

Pieza eszeniko laburrak antzeztuko dira, dagoeneko gure artean ez diren emakumeak erreibindikatuta merezi duten tokian jartzeko.

Aurkeztuko diren piezak bakarrak eta errepikaezinak dira eta isilarazitako emakumeei hitza emateko dira.


LA 9ª CÍA.

“Ella no es Lyz Taylor”

la 9 cia 1

  • Antzezleak: Ana Blanco y Eguzki Zubia
  • Testua eta zuzendaritza: Txema Trujillo
  • Jantziak: Nati Ortiz de Zarate
  • Atrezzoa eta diseinuaren espazioa: La 9ª compañía

Estatu Batuak. 1965, gutxi gorabehera. VIP jaia luxuzko etxe batean. Pertsona famatu eta Hollywoodeko izar ugari gonbidatuen artean. Elizabeth Taylorren koadro bat dago, Andy Warholek margotua eta bere modeloari oparitua, beste gela batean, zain.

Bere jabea ederki pasatzen ari da eta, dibertitzen amaitzen duenean, koadroaren bila etorriko da. Baina hori gertatu aurretik, gonbidatuetako batek obra ikusi nahi du, bere kasa. Bera bakarrik. Diskrezioz… Marcel Duchamp da, arte garaikidearen beste mito bat, festara etorri dena… Azkenean, artista zaharrak bere helburua lortu duenean, Elizabeth Taylorrek in fraganti harrapatuko du.


ALANBIKE TEATRO

“Sal Marina”

Sal marina 3

  • Antzezleak: Arantzazu Sanz Fika, Irati Aguirreazkuenaga, Juan Carlos Arboleya, Clara Ginés Viguera, Tomás F. Juanes Almaraz, Itziar Arroyo Puente, María Urquijo,
  • Dramaturgia: Miren Sanz Fika
  • Zuzendaritza: Juana Lor, Javier Liñera
  • Soinu diseinua: Tomás F. Juanes
  • Jantziak: María Urquijo
  • Argiztapena: Javier García – Candela Iluminación S.L.
  • Jatorrizko ideia eta ekoizpena: Alanbike Teatro

Itsas belakiak 1.500 urte inguru bizi dira. Koralak 4.000 bat urte eta Turritopsis Dohrnii bezalako marmoka batzuk hilezkorrak direla esaten da. Gizakiaren batez besteko bizi itxaropena 80 urtekoa da; urte horietatik asko hil egingo dela pentsatuz ematen ditu. Hiltzeari diogun beldurra gorputzak bizitzari eutsi diezaiogun sortzen duen babes-mekanismoa da.

Marinak agorafobia pairatzen du. Denbora luzea darama etxetik irten gabe. Mundu erosoago, hobe bat sortu du bere inguruan, non ezin zaion ezer ere gertatu eta ezin dezakeen inolako beldurrik izan. Bizirik jarraitzen duela gogorarazteko, beldurrak egunero jotzen du bere atea. Kanpoan zein barruan, behin eta berriz, bizitza tematu egin da bizitza bizi egin behar dela errepikatuz.


MAMA CREA

“Una celda propia”

MAMA CREA

  • Antzezlea: Estibaliz de Miguel Calvo
  • Zuzendaria: Nuria M. Cres

Gizartearen gehienarentzat ezezaguna da presondegietako errealitatea, hau da, ez da ezagutzen zer gertatzen den kartzeletako hormen barruan, nortzuk diren han daudenak eta zein egoeratan dauden. “Una celda propia” ikuskizunak aukera ematen digu orain arte tabua izan den gaiari buruz jarduteko eta preso dauden pertsonen esperientziak agerian jartzeko. Testuinguru horretan Mari Trenak egiten duen bidaia begirada kritikoaren eta genero-ikuspegiaren bidezkoa da, baina baita bidaia poetikoa, samurra eta zeharo humanoa ere. Egoera gordinean dagoen pertsonaia, bere baldarkeriarik eta irrikarik primarioenak oparitzen dituena.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.