Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 25 - azaroak 27
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

SARRERAK

Aldez aurreko erreserba (tlf: 688603737) Emanaldiaren egunean bertan, 10: 00etatik ordubete lehenagora arte. Ezinbestekoa da maskara erabiltzea.

*Mila Musika Haria eta Bilboko Zirkuitua programek hasteko ordutegia 19:00etan aurreratu dute.

*Urriaren 30ean 19:30ean izango zen Mama Crearen “Una celda propia” ikuskizuna Castañosko Udaltegian azaroaren 13an izango da, toki berean eta ordu berean.

*Azaroaren 12an Begoñako Udaltegian egingo zen Aimara Teatroren “El enfermo imaginario” ikuskizuna bertan behera geratu da konpainiaren osasun arrazoiengatik.

*Azaroaren 19an Begoñako Udaltegian egingo zen ikuskizuna arratsaldeko 19:00etan bakarrik egongo da ikusgai.

*Azaroaren 25an Solokoetxeko Udaltegian egingo zen “Contado por ellas” ikuskizuna ángeles Custodios Ikastetxean egingo da. 

BILBOKO ZIRKUITUA 2020

RAÚL, NO CENES SOLO | IURIS TANTUM

Urriak 8 19:00tan
Zorrotza Udaltegia

Raúl ama manipulatzaile eta posesibo baten itzalpean bizi izan da beti. Ama hil da eta Raúlek sentsazio kontrajarriak dauzka, mundura irtetera bultzatzen dutenak.
Lehenengo topaketa, lehenengo emakumea, afari bat, dantzaldi bat, lehenbiziko musua… Raúlek, behingoz, ez du bakarrik afalduko.

a

ARTAUD Y OTROS ANIMALES | LOIDA A. GÓMEZ

Urriak 9 19:00tan
San Frantzisko Udaltegia

“Allí donde otros proponen obras, yo no pretendo
otra cosa más que mostrar mi espíritu. La vida es…
quemar preguntas, la vida es… quemar preguntas.
Materialización corporal y real de un ser integral de
la poesía”.
“El ombligo de los limbos”, (1925) A. Artaud.
“ARTAUD y otros animales” antzerkia eta performancearen arteko lana da, dantzak lagunduta. Loida A. Gómez da lan original honen egilea, Antonin Artaud (1886-1948) poeta eta antzerkigilean inspiratuta.
Eszenaratzean ekintza dago hitzaren aurretik, eguneroko erritoen bitartez poesia detektatuz. INJUVE 2014 Gazte Sormenerako Gaztediaren Institutuaren laguntzarekin ekoitzitako lana (Instituto de la Juventud para la Creación Joven).
Egoitza Muelle 3 gunean, Bilbo.

B

CHARADAS | KREGO MARTÍN DANZA

Urriak 10 19:00tan
HARROBIA

Dantza garaikidearen eta barrearen arteko harremana inoiz ez da oso estua izan. Badirudi artistikoa den guztia serioa dela edo izan behar dela, barrerik gabekoa.
Modu askotan eta arrazoi askorengatik egiten dugu barre, baina barre egiteko momentuetako bat da ulertzen ez dugun zerbait gertatzen denean edo inkomunikazioa sortzen denean. Barreak berehala zorioneko errealitate bat gogorarazten digu: bizirik gaudela. “Conmovidas- Con movidas” Krego-Martín Danza-ren ikuskizun berria da. Zuzendaria Aitor Basauri da, Erresuma Batuko Spymonkeys konpainiako aktore eta sortzaileetako bat.

C

LAS FOSAS ABISALES | KATASTROFEN! TEATRO

Urriak 29 19:00tan
Otxarkoaga Udaltegia

Ilaran egon beharra hain da aspergarria, eta hain dohakabe sentitzen zara, ezen jasateko, lobotomia tenporala egin behar baitiozu zeure buruari, halako tenteltasunezko egoera batera eraman, non, edo ia ez den pentsamendurik, edo pentsamenduek baduten halako iheserako joera eder bat: nola hautematen duen daltoniko batek kolore gorria, olatu baten izoztea, non ezingo lukeen batek bizirik iraun (Martitzen, fosa abisaletan, Iberdrola banaketa enpresaren bezeroaren arretarako bulegoan).

D

UNA CELDA PROPIA | MAMA CREA

Azaroak 5 19:00tan
Basurto Udaltegia

Gizarte gehienarentzat ezezaguna da presondegietako errealitatea, hau da, ez da ezagutzen zer gertatzen den kartzeletako hormen barruan, nortzuk diren han
daudenak eta zein egoeratan dauden. “Una celda propia” ikuskizunak aukera ematen digu orain arte tabua izan den gaiari buruz jarduteko eta preso dauden pertsonen
esperientziak agerian jartzeko. Testuinguru horretan Mari Trenak egiten duen bidaia begirada kritikoaren eta genero-ikuspegiaren bidezkoa da, baina baita bidaia poetikoa, samurra eta zeharo humanoa ere. Egoera gordinean dagoen pertsonaia, bere baldarkeriarik eta irrikarik primarioenak oparitzen dituena.

e

ADELA ETA MARTIRIO BERNARDA ALBAREN ETXEAN | NAITA PRODUKZIOAK

Euskara
Azaroak 6 19:00tan
Errekalde Udaltegia

“La Casa de Bernarda Alba” -n oinarritutako antzezlana. Lorcaren klasikoa gaur egun nola ulertzen dugunera hurbildu nahi dugu. Guk ditugun erreferente bisual, musikal eta kulturaletik egiten dugu egokitzapena egungo erreferenteak eta klasikoak uztartuz. Umore ukituak dituen drama bat da, musikala, groteskoa eta poetikoa. Tragikomedia abestu eta bisualki deigarria da, mundu itxi, sakon eta itogarria gogora ekarriz eta grima eragin dezakeen arren erakarpen handia sortzen duena.

BERNA

EL ENFERMO IMAGINARIO | AIMARA TEATRO

Azaroak 12 19:00tan
Begoña Udaltegia

BERTAN BEHERA UTZI DA

Argánek uste du beti dagoela gaixorik. Gaixoa, bere burugabekerian, odola ateratzea eta purgak egitea agintzen du etengabe eta era guztietako erremedioak hartzen ditu, pazientearen osasunaz baino hari atsegin emateaz gehiago arduratzen diren medikuek emanda; izan ere, haren dirua baino ez dute nahi. Argánen emaztea
Bélisak maitasunez zaintzen du baina, egia esan, beste plan batzuk dauzka. Antonia neskameak eta idazkariak plan horiek hondatzen ahaleginduko dira. Argánek alaba bat dauka, Angélica, eta Cleantorekin maiteminduta dago. Baina aitak Tomasekin ezkontzea nahi du, medikua delako eta horrela ez duelako hainbeste gasturik izango.

aima

UNA CELDA PROPIA | MAMA CREA

Azaroak 13 19:00tan
Castaños Udaltegia

Gizarte gehienarentzat ezezaguna da presondegietako errealitatea, hau da, ez da ezagutzen zer gertatzen den kartzeletako hormen barruan, nortzuk diren han
daudenak eta zein egoeratan dauden. “Una celda propia” ikuskizunak aukera ematen digu orain arte tabua izan den gaiari buruz jarduteko eta preso dauden pertsonen
esperientziak agerian jartzeko. Testuinguru horretan Mari Trenak egiten duen bidaia begirada kritikoaren eta genero-ikuspegiaren bidezkoa da, baina baita bidaia poetikoa, samurra eta zeharo humanoa ere. Egoera gordinean dagoen pertsonaia, bere baldarkeriarik eta irrikarik primarioenak oparitzen dituena.

e

FÓSFOROS-MOMENTOS DE VIDA | FÓSFOROS

Azaroak 19 19:00
Begoña Udaltegia

Gizon bat bere oroitzapenei aurre egiten. Oroitzapenei aurre egiten bizitzari aurre egiteko. Ikasiko du uneak bizitzeko direla. Ikasiko du pospoluak norbaitek isiotu ditzan direla. “Pospoloak-Bizitzako momentuak” antzerkiaren, musikaren eta magiaren lengoaien bidez bakardadea, dolua eta esperantza bezalako gaiak garatzen dituen lana da. POSPOLOAK Tania Fornieles eta Yeray Vázquez
aktoreek osatu duten konpainiaren aurreneko lana da. Aktore biak Bilboko Pabellón no 6 Konpainia Gazteko kideak dira.

FOSO

43o 13 ́ ́44 ́ | OLATZ GORROTXATEGI

Azaroak 20 19:00etan
Castaños Udaltegia

Lan hau autoreak familiaren memorian eta memoria kolektiboan egindako bilaketaren fruitua da. Beste leku baterako bidean aurkitutako historia. Egiteko astirik izan ez, eta egin gabe utzi genituen argazkiak dira; hartzeko astirik ez eta hartu ez genituen itsasontziak dira, inoiz ateratzeko astirik izan ez eta atera gabe utzi genituen balak dira. Bitakora- koadernoa performance eta antzerki dokumentu moduan, biografia politikoaz.

o

CONTADO POR ELLAS | LA PACHECA COLLECTIVE

Azaroak 25 19:00
Ángeles Custodios ikastetxea

Nire birramona kartzelan sartu zuten bi urtez, etxetik seiehun kilometrora.
Hiru alabak bakarrik utzi behar izan zituen. “Por ellas” antzerki-pieza bat
da, gerra bizi izan zuten emakumeen bizitzaren ikerketa eta dokumentaziotik (testigantza errealetatik) sortua. Horietako bi Castellokoak dira, jaio naizen tokikoak, eta beste biak Bizkaikoak, non bizi naizen orain.

Gerra Zibila, gerraostea eta frankismoa bizi izan zituzten emakumeei omenaldia da ikuskizun hau. Elkarrizketetatik eta bildutako dokumentaziotik abiatuta, ikuskizunak gai hauek jorratuko ditu: bonbardaketetako errefuxiatuen bizitza, kartzeletako emakumeen bizitza, gerraosteko emakume langilea, errepresaliak, hilobi komunak, erbestea…

pacheca

NO MÁS BOLEROS, GRACIAS | JUAN CARLOS GARAIZABAL

Azaroak 26 19:00
Otxarkoaga Udaltegia

Jostailu bat irakurtzeko, kontatzeko, kantatzeko, entzuteko. Testuak, boleroak, musika, erortzeaz eta berriro altxatzeaz ari direnak. Erantzun bat, aurrez aurre emana, gure sentimenduzko heziketa seinalatzen duten fanatismo erlijiozkoei eta kultur ideologiei. Agintzari bat, ez geratzeko maitemintzeaz gu geu garenaz eta egiten dugunaz; kantu bat, eskerrak emateko eskua eskaini zigutenei eta beti zure baitan doazenei, zurekin doazenei.

juanca

CONTADO POR ELLAS | LA PACHECA COLLECTIVE

Azaroak 27 19:00
Zorrotza Auzoka

Nire birramona espetxera eraman zuten, hilabete bitan, bere etxetik seiehun kilometrora, bere hiru alabak bakarrik utzita. “Lo que fue de ellas” antzerki- lana egiteko, gerraren amaiera eta gerraondoa bizi zuten hiru andrazkoren benetako lekukotzak hartu ziren oinarritzat. Bi Ondakoak (Castelló) dira, lan honetako egilearen jaioterria, eta beste emakumea Bilbokoa da, gaur egun bizi den uria.

Ikuskizun hau emakumezkoei egindako omenaldia da, erregimenak eredu femenino errepublikanoa demonizatzeko ezarri zuen errepresio handiaren helburu izan zirelako. Elkarrizketetatik abiatuta eta Amalia Rosado kazetariaren “Lo que fue de ellas” eta Ximo Huguet historiagilearen “Del soroll al silenci” (Zaratatik isiltasunera) liburuetan oinarrituta, lan honek babeslekuen bizitza kontatzen digu bonbardaketetan, emakumezkoen bizitza espetxeetan, emakumezko langilea gerraondoan, errepresioa… Antzerki testuala, bideoa, performancea eta zuzeneko elkarrizketak ikusleekin.

pacheca

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.