Kultura Barrutik
Noiz?
otsailak 10 - apirilak 10
Non?
Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

OHARRA: edukiera hobeto kontrolatzeko eta aretoek duten gehieneko ikusle kopurua ez gainditzeko, Zorrotza, Basurtu eta Castañosko Udaltegietan beharrezkoa izango da gonbidapena aurkeztea, ikuskizun-lekuan sartzeko. Gonbidapen horiek ordubete lehenagotik eskuratu ahal izango dira udaltegietan bertan.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.


ANTZOKIRA ZOAZENEAN…

  • Bete antzokiko langileen jarraibideak.
  • Ezagutu aldez aurretik ikuskizunari buruzko gorabeherak (egokia den adingabekoentzat, iraupena, gaia, etab.).
  • Aretoan ezin da sartu janari-edaririk, ezta euritako bustirik ere.
  • Ezin da grabatu, ezta argazkirik egin.
  • Eskuko telefonoak itzalitan eduki behar dira ikuskizunak dirauen bitartean. Ezin dira eduki “isilik” moduan.
  • Ikuskizuna hasitakoan, ez dugu utziko aretoan sartzen.

Bilboko Zirkuitua

BILBOKO ZIRKUITUA antzerki eta dantza sortzaile eta talde hasi berriei beren lanak taularatu eta jendaurrean aurkezteko eskainitako aukera paragabea da. Esparru ezin hobea da, Bilbon eratutako antzerki proposamenik freskoenak eta gaurkoenak ikusi ahal izateko Bilboko barrutietan.

* BEHARREZKOA DA GONBIDAPENA


OTSAILA 10 / BILBOROCK

19:00
“7ak bat” (euskaraz) - ATX TEATROA


OTSAILA 14 / ERREKALDE UDALTEGIA

19:30
“Y todo por amor” – 7 GRADOS


OTSAILA 15 / SAN FRANTZISKO UDALTEGIA

19:30
“La gran depresión” – LUNA LLENA


OTSAILA 21 / OTXARKOAGA UDALTEGIA

19:30
“Intervalo” – LOOP


OTSAILA 22 / BEGOÑA UDALTEGIA

19:30
“DES-“ – TOTUM


OTSAILA 28 / ERREKALDE UDALTEGIA

19:30
“Sal marina” – ALANBIKE TEATRO


MARTXOA 1 / BEGOÑA UDALTEGIA

19:30
“Brumas vespertinas” - KALEKA ANTZERKIA


MARTXOA 7 / OTXARKOAGA UDALTEGIA

19:30
“Historia de un coche “ – ARIMAKTORE


MARTXOA 14 / CASTAÑOS UDALTEGIA

19:30
“Intervalo” – LOOP


MARTXOA 15 / BASURTU

19:30
“Jusgaduen” - JUSTI LARRINAGA


MARTXOA 22 / BEGOÑA UALTEGIA

19:30
“Historias de un mojón de carretera” – LA TRASCIENDA TEATRO


MARTXOA 28 / SAN FRANTZISKO UDALTEGIA

19:30
“¡Hoy, milagro!” – ATAKADOS


MARTXOA 29 / ZORROTZA UDALTEGIA

19:00
“Camiselle” – LA PACHECA COLLECTIVE


APIRILA 3 / CASTAÑOS UDALTEGIA

19:30
“Gabriela” – JUSTI LARRINAGA


APIRILA 4 / OTXARKOAGA UDALTEGIA

19:30
“Morse” – ZIRKOZAURRE


APIRILA 10 / SAN FRANTZISKO UDALTEGIA

19:30
TRES EXPLORACIONES DE DANZA
“Zona (no) confort” – Krego-Martín Danza
“Un y dos” – Input Danza
“En el péndulo de mi pelo” – Cía. Ana Capilla


OHARRA:

Edukiera hobeto kontrolatzeko eta aretoek duten gehieneko ikusle kopurua ez gainditzeko, Zorrotza, Basurtu eta Castañoseko udaltegietan beharrezkoa izango da gonbidapena aurkeztea, ikuskizun-lekuan sartzeko.

Gonbidapen horiek ordubete lehenagotik eskuratu ahal izango dira udaltegietan bertan.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

ATX TEATROA

7ak bat

  • Ideia: Atx Teatroa
  • Antzezleak: Miriam K. Martxante, Aiora Sedano, Esti Villa
  • Soinu espazioa eta musika: Zarzaparrilla
  • Argazkiak: Ainhoa Resano
  • Zuzendaritza: Atx Teatroa
  • Laguntzaileak: BilbaoEszena, Eusko Jaurlaritza, Donostia Kultura, Azpeitia Kultura

Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Sahiestezina da?
Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta, orokorrean, pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango diogu: groteskoa, basatia, gupidagabea…
Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiaz, guztiok alfonbra azpian izkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.


7 GRADOS

Y todo por amor

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Itziar Lazkano
  • Zuzendaritza laguntzailea: María Cerezuela
  • Antzezleak: Ana María Llanas, Ainhoa Bazterrica, Mikel Ibáñez, Iñigo Sourrouille
  • Musika: Jorge Gros, Irrintzi Ibarrola, Eduardo Landeta

“Y todo por amor” antzezlana ikusleekin zirraren zurrunbiloan zehar bidaia bat egin nahian ari da, baina, orobat, zure konplizitatearen bila, gai kaotiko batzuetan, hala nola maitemintzea, aditu ezina, rol sozialak edo igurikimen faltsuak. Eta, hori guztia, eszena-joko eta errezitaldien bidez, zure oroimena prest eta zalu izan beharko duzularik eraikitzen lagunduko baduzu.
Ez espero izan konponbiderik, edo korapiloa askatzerik; bideak, berbak eta bertsoak besterik ez duzu aurkituko; ez espero izan musikalik, nahiz eta baden musika-banda bat aspaldiko kanta arrakastatsuak jotzen dakiena; ez espero izan koreografia distiratsurik, baina so egiozu zeure buruari, haietan, ispilua balira bezala; eta ez espero izan logika bat, erantzun bat, Maitasuna aletzen duten testuak besterik ez dagoen lekuan.
Jarri eroso, eroso. Arretaz entzuten baduzu, lasaitzen bazara eta arriskuak hartzeko prest bazaude, “7 Grados”- ekin edo gure taldearekin bidaiatu ahal izango zara
lerro hauetan zehar, batzuetan erpin zorrotz-zorrotzak kausituz, batzuetan ertzak, Maitasunaren poliedro korapilatsua eratuz.
Ongi-etorri. Maitasunagatik da guztia.


LUNA LLENA

La gran depresión

P6 10.6.18

  • Antzezleak: Marina Merino, Rosa Quintana
  • Victorren ahotsa: Kepa Gallego
  • Egileak: Dunia Ayaso/Félix Sabroso
  • Zuzendaritza: Kepa Gallego
  • Ekoizpena: Luna Llena

Berta eta Sofia berrogeita hamar urteko bi emakume dira, epe luzean lagun minak, baina bizitzak eta asko ezagutzeak banandu dituzte. Beraien nortasunak erabat kontrakoak dira: Bertak gaztaroan ikasketak burutu zituen, baina bere bizitza sentimentala porrot hutsa izan da eta bakarrik jarraitzen du; Sofia, ordea, emakume erakargarria da, ahalmen intelektual handirik gabekoa. Beti, beraz, ekonomikoki arduratu diren gizonak aurkitzeko gai izan da.
Betidanik lagunak eta etsaiak izan diren emakume hauek elkartzen direnean kokatuko da antzezlana, Sofia bosgarren aldiz ezkonduta bosgarren porrota izan berri duenean. Bere buruaz beste egiten saiatzen da. Zenbait urtez bananduta egon ondoren, berriz ere elkarrekin daude emakume biak. Euren bizitzen berrikuspenak egingo dituzte: porrotak, bakardadeak. Piper eta
gatzez betetako elkarrizketa dibertigarrien bidez
euren beldurrak, jakintza bitalak eta kontraesanak agertuko dituzte. Erabat bereizten eta ezberdintzen dituen guzti-guztia, baina, paradoxa bada ere, antzeko inguruabarretara eta antzeko egoerara eraman dituena.


LOOP

Intervalo

  • Zuzendaritza: Nuria M.Cres
  • Musika zuzenean: Jon Urrutia
  • Antzezleak: Paloma Rico, Kepa Ajuria, Aitor Lorenzo, Soraya Acosta, Carmen González, Sofía García, Iñigo Marín, Iñigo Uliarte, Jon Urrutia, Anabel Jiménez

Nor zara? Zerk bereizten zaitu besteengandik? Zerk egiten zaitu pertsona bakarra?
“Intervalo” lanak pertsona bakoitzaren nortasuna ulertu nahi du, kontraesanak eta konplexutasunak dituen egoera hibrido aldakor bezala.
Ikusleek erabakitzen dute eszenen hurrenkera. “Intervalo” beti egoera mudakorrean.
Ikuskizun fresko, tragikomikoa. Antzezlanak eta ikusleek elkarri eragiten diote. Bidai poetiko eta ludikoa.


TOTUM

DES-

  • Antzezleak: Luz Mundiñano, Mª Carmen Martínez, Elisa Marañón, Pepi Martín, Mª Carmen Villegas

Bizitzan, helburuak behar dira norbera garatzeko. Gure bost pertsonaiak beren bizitzako probarik handienei aurre egin beharrean daude. Beren DES-korapilatu, DES-estaldu, DES-ohartu, DES-gogara, DES- egigoekin… zuen DEStinoa alda dezakeen reality-show baten casting-ean parte hartuko dute. Bost sukaldartiza-ekitaldi, zirrarak iruteko, testuak aletzeko, arimak biluzteko.


ALANBIKE TEATRO

Sal marina

  • Antzezleak: Arantzazu Sanz Fika, Irati Aguirreazkuenaga, Juan Carlos Arboleya, Clara Ginés Viguera, Tomás F. Juanes Almaraz, Itziar Arroyo Puente, María Urquijo, Amaia Ajuria
  • Dramaturgia: Miren Sanz Fika
  • Zuzendaritza: Juana Lor, Javier Liñera
  • Soinu diseinua: Tomás F. Juanes
  • Jantziak: María Urquijo
  • Argiztapena: Javier García – Candela Iluminación S.L.
  • Jatorrizko ideia eta ekoizpena: Alanbike Teatro

Itsas belakiak 1.500 urte inguru bizi dira. Koralak 4.000 bat urte eta Turritopsis Dohrnii bezalako marmoka batzuk hilezkorrak direla esaten da. Gizakiaren batez besteko bizi itxaropena 80 urtekoa da; urte horietatik asko hil egingo dela pentsatuz ematen ditu. Hiltzeari diogun beldurra gorputzak bizitzari eutsi diezaiogun sortzen duen babes-mekanismoa da.
Marinak agorafobia pairatzen du. Denbora luzea darama etxetik irten gabe. Mundu erosoago, hobe bat sortu du bere inguruan, non ezin zaion ezer ere gertatu eta ezin dezakeen inolako beldurrik izan. Bizirik jarraitzen duela gogorarazteko, beldurrak egunero jotzen du bere atea. Kanpoan zein barruan, behin eta berriz, bizitza tematu egin da bizitza bizi egin behar dela errepikatuz.


KALEKA ANTZERKIA

Brumas vespertinas

  • Zuzendaritza: Aitor Pérez, Javier Liñera
  • Aktoreak: Amets Rodríguez, Alazne Ruiz de Munain, Cres Blázquez, Jon Ander Gamboa, Josetxu Risueño, Maite Carrera, María Ipiña, María Teresa Solla

1980ko hamarkada. Madril bezalako hiri handia. Mugida. Glamourra. Musika. Ileordeak. Taberna-zuloak. Drogak. Komentu bat.
Monja bat komentu berezi batean bizi da bere kideekin. Eta taberna-zulo batean ere lan egiten du. Gau batean tabernan harroputz batzuk azaltzen dira, monjaren bila ari direnak. Lanari utzi beharrean dago eta komentuan sartuta geratzen da.
Emakume horiek guztiak noraezean, galduta, babesik gabe, lekuz kanpo, drogatuta, inausiak.
Emakume horiek guztiak, besteak beste, apaiz batekin, idazle batekin, aristokrata batekin, droga-saltzaile batekin bizi dira. Batasun alaian denak.


ARIMAKTORE

Historia de un coche

  • Antzezleak: Leire Orbe y Aitor Borobia
  • Zuzendaritza: Erik Leal
  • Eszenografia: Eduardo Berja
  • Kartelaren diseinua: Naiel Ibarrola

Familia bat, garaje bat, ustekabean berriz topo egite bat, eta auto bat, familia baten osagai nagusi gisa. Auto bat, hor egon dena, ikusi duena nola familia hori bizi zen, negar egiten zuen, sentitzen zuen bere 20 urteko bizialdian zehar. Auto honek sumatzen du nola okertzen den dena, nola hausten den, zartatzen den denboran zehar, inork ez dakielarik galdera oso soil bati erantzuten: nola hautsi zen dena?


JUSTI LARRINAGA

Jusgaduen

  • Antzezlea: Justi Larrinaga
  • Testua: Justi Larrinaga
  • Zuzendaritza: Ricardo Padilla

Bera Juanita Suasua da, amama hunkigarri eta nortasun handiko bat. Istripu bat izan du, eta, abokatuaren itxaron-gelan, pentsatzen ari da, ahots goraz, nola kontatuko dion gertatutakoa… Pertsonaia honek zirrara eragiten du, eta maitagarria ere bada, haren egoera denok ezagutzen dugu, onerako edo txarrerako. Komedia barregarria, gertukoa, ikusle gazte eta helduentzat.


LA TRASCIENDA TEATRO

Historias de un mojón de carretera

  • Zuzendaritza: Sol Maguna
  • Testua: La Trascienda Teatro
  • Antzezleak: Natxo Martín, David Aguirrezabal, Izar Aguirrezabal, Mabel Conde e Irene Uribarri

“Errepideko mugarri baten istorioak” absurdoaren komedia bat da, “La Trascienda Teatro”-k sortua eta Sol Magunak zuzendua, historia batzuk eta besteak kontatzen dituena haien bideak errepide bateko mugarri berean gurutzatzen direlarik.
Mugarri bat gauza asko izan liteke… pertsona batzuentzat seinale huts bat da, egin dugun bideaz eta oraindik egiteko daukagunaz jabetu gaitezen eragiten duena. Baina, mugarri horrek badu zer desberdin bat: giza ergelkeriari egindako monumentu bat da, erakartzen gaituen iman bat, hipnotizatzen gaituena, eta gogorarazten diguna zer ez garen eta zer izango ez garen sekula.
Horregatik, gauza asko gertatuko dira, itxura batean hutsalak, eta, aldi berean, sakonak.


ATAKADOS

¡Hoy, milagro!

  • Zuzendaritza: Jon Madariaga
  • Antzezleak: Cres Blázquez, Leire Vadillo, Maite Carrera, Encar Roda, Ander Ipiña, Vicky González
  • Egilea: Jon Madariaga

Jendeari agur esan gabe bat-batean joan bazinen eta testamentua eguneratu gabe utzi bazenuen, aukera paregabea duzu lurpetik atera eta utzi zenuen nahaspila konpontzeko.


LA PACHECA COLLECTIVE

Camiselle

  • Antzezleak: Loli Astoreka, Juanjo Otero, Bea Insa
  • Ekoizpena: La Pacheca Collective
  • Egilea: Ángel Mirou
  • Zuzendaritza: Bea Insa

Errepideko traturako taberna batean, kamioizale bat eta serora bat tratuan ari dira, ostutako ume baten salerosketan. Erizain sexy batek zerbitzatzen dizkie kopak. Edo, bestela, erietxe bat da, kamioizale bat eta serora bat ume baten salerosketa-tratuan ari direla, eta erizain batek morfina ematen die, minbizi suntsigarri bat eroan ahal izateko.
Egiazko edo irudimenezko gau horretan zehar, kamioizalea eta serora umea eros dezaketenei bisita egiten ari dira, eta, arian-arian, mataza desegiten
ari dira, korapiloa askatzen, gizarteko maila guztiak harrapatuta dauzkan korapilo bat.
“Camiselle” drama bat da, umore beltzezko zertzeladak dituena.


JUSTI LARRINAGA

Gabriela

  • Antzezlea: Justi Larrinaga
  • Egilea: Santos Carreto
  • Testuaren moldaketa: Pablo Allende

“Lan egiteko prest nago, ikusi nahi nauen ikuslerik badago, saria egokia bada eta egiten dudanak zentzua duela minutu batez bederen sentitzen badut” (Gabriela).
Bizirik iraun duen laguna da Gabriela. Orain dena izatera heltzeko, bidaia luzea eta bihurgunez betea egin du, baina haren zainetan odol tantarik dagoen artean borrokatzen jarraituko du. Gaur gauez haren ahotsez ezagutuko dugu bestelako bizitza, ausarta eta transexuala.


ZIRKOZAURRE

Morse

  • Koordinazio artistikoa: Marta Torrents (Cia. Fet a Ma)
  • Antzezleak: Mar García, Begoña Peñaranda, Joseba Uribarri
  • Soinu teknikaria: Gorka Pereira
  • Ekoizpena eta kudeaketa: Zirkozaurre

“Morse” zirkua eta dantza nahasten dituen ikuskizun bat da, ikus-entzule guztientzat.
Hiru pertsonaia ditugu abiaburu, bakoitzak bere rola duela: autoritarioa, besteak baino gehiago dela uste duena; errugabea, bere xalotasun eta ozartasunarekin, eta politikoki zuzena, arauak hausteko bere beldurrarekin.
“Morse” da guk komunikatzeko erabiltzen dugun kodea; komunikazio kode elkarrekiko bat, guztiok aditzen duguna. Komunikazioa hasten eta amaitzen dugu ezarritako kode bat erabiliz, zeina hautsi egiten baitugu bakoitzak adierazteko daukana, nork bere tresnekin, bere filosofiarekin, bere etikarekin. Bai, ezberdinak gara, eta horrek gatazkak eragiten ditu, baina gatazkei aurre egiteko moduak emaitza bat edo bestea ekar dezake.
Boterea, obedientzia eta ezarketa: zer dakarkiote horiek jendarteari?


TRES EXPLORACIONES DE DANZA

Krego-Martín Danza “Zona (no) confort”
Input Danza “Un y dos”
Cía. Ana capilla “En el péndulo de mi pelo”

  • KREGO-MARTIN DANZA “Zona (no) confort”. Antzezlea: María Martín
  • INPUT DANZA “Un y dos”. Antzezleak: Natalia García Muro eta Aiala Etxegarai
  • CÍA. ANA CAPILLA “Nire ileko penduluan”. Antzezlea: Ana Capilla

• KREGO-MARTIN DANZA “Zona (no) confort”. Antzezlan honek gai honi ekiten dio: zer sentitzen duten gizakiek babesgabe eta zaurgarri ikusten dutenean beren burua.
• INPUT DANZA “Un y dos”. Izaki sozialak gara, batak bestearen beharra dugu onartuak izateko. Bikote honek bere intimitateranzko bideari ekiten dio, eta, han, ez da dena perfektua, ez dira beti nahiko genukeen bezala agitzen gauzak.
• CÍA. ANA CAPILLA “Nire ileko penduluan”. Antzezlan honetan, gizakiaren kanpoaldearen eta barnealdearen arteko loturari eta harremanari ekiten zaio. Pendulua hartuz metaforatzat edo errealitatearen egoera batetik bestera dabilen kontzientziaren tresna gisa.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.