Kultura Barrutik
Noiz?
otsailak 16 - martxoak 23
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde

Bilbao Distrito Jazz

Otsailak 16
ERREKALDE Udaltegia
VORO GARCÍA QUARTET

  • Voro García: tronpeta, flugelhorn
  • Enrique Oliver: saxo tenorra
  • Bori Alvero: kontrabaxua
  • Ramón Prats: bateria

Valentziako Voro García tronpetistak goi-mailako laukotea aurkezten digu, Enrique Oliver saxofonista handiarekin batera, Espainiako beste izen handietako bat. Ahots bi, tronpetarena eta saxoarena, inprobisazio.koroekin tartekatuta eta oinarri bat – kontrabaxua eta bateria, Bori Albero eta Ramón Prats— tempoak eta giroak makatzen dituztenak eta solisten papera ere hartuz.


Otsailak  23
Musika Kontzerbatorioa SARRIKO
ALBERT SANZ & JAVIER COLINA “Na Carreira”

  • Albert Sanz: pianoa
  • Javier Colina: kontrabaxua

Musikari handi bi dira, batu egiten direnak barruan duten musika aparta hobeto azaleratzeko. Zenbait urtetan elkarrekin jotzen jardun ondoren, honako honetan Na Carreira proiektua aurkezten digute. Elkar hartuta, swing ugari, eta batez ere, melodiarekiko gustua erakusten digute.


Martxoak  2
OTXARKOAGA Udaltegia
S.O.S Travelling Van

  • Felix Rossy: tronpeta
  • Jaume Llombart: gitarra
  • Carlos López: bateria
  • Jordi Matas: baxua

BJC Kultur Elkarteari laguntzeko taldea. Lau musikari entzutetsu dira, jazzaren panorama berrian oso ezagunak. Bilboko ikus-entzuleen artean ezagunak, euren proiektuetan edota beste batzuei lagunduz, honako honetan saio aparta oparituko digute, musikaz, esperantzaz eta ezustekoz betea. Luxua, zalantza barik, eta harro sentitzeko modukua.


Martxoak  9
BIDEBARRIETA Liburutegia
DIMITRY BAEVSKY QUARTET

  • Dimitry Baevsky: saxo altua
  • Joan Monné: pianoa
  • Ignasi González: kontrabaxua
  • Jo Krause: bateria

New York-etik datorkigu Dmitry Baevsky, saxofonista errusiarra, Gennady Goldstein maisuarekin ikasitakoa San Petersburgo jaioterriko kontserbatorioan; ondoren, New York-eko New School University ospetsuan ikasi zuen eta han musikari handiekin jo eta grabatu du (Peter Washington, Willie Jones III, Harry Allen, Peter Bernstein…).


Martxoak 16
BEGOÑA Udaltegia
ARITZA CASTRO QUARTET

  • Aritza Castro: bateria
  • Roberto Nieva: saxo altua
  • David Ruiz: kontrabaxua
  • Juan Sebastian Barratxina: Teclados

Aritza Castro (Barakaldo, 1983) bateria-jotzailea, gure harrobikoa, arian-arian izena egiten ari dena; honako honetan, bere konposizioak aurkeztuko dizkigu. Proiektu askotan zaildua, bere lan propioa egiteko premia sentitu zuen, bere esperientziatik sortutako musika egiteko premia. Hain zuzen ere, proiektua osatzen duen kide bakoitzaren adierazpen-askatasuna nabari daiteke proiektuan.


Martxoak 23
Club Deportivo Bilbao (Alameda Rekalde 28)
EVA ROMERO & RAMÓN CARDO trio
“Billie Holiday-i omenaldia”

  • Eva Romero: ahotsa / voz
  • Ramón Cardo: saxo tenorra
  • Iván Cebrían: gitarra
  • Cesar Cortés: kontrabaxua

Billie Holiday jaio zeneko mendeurrena dela-eta, Eva Romerok eta Ramon Cardo maisu historikoaren hirukoteak proiektu hau sortu dute artista handi horren lana gogoratzeko eta ezagutarazteko, betiere bere bizimodu mamitsuko pasarteak kontatuz eta gairik enblematikoenekin eta hainbeste entzun ez diren beste batzuekin tartekatuz. Eva Romeroren dohain handiko ahotsa egokia da saio honetarako.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.