Bidaiarien Txokoa 2025

Kartela

Noiz?

2025(e)ko martxoaren 27(e)tik
2025(e)ko apirilaren 5(e)ra

Non?

Barrutia 04 – Begoña

Sarrerak

Doako sarrera aretoa bete arte.

Egitaraua

UNA VIDA LEVANDO ANCLAS (Gazteleraz)
ROBERTO MOSO & ROGE BLASCO
Roberto-Moso-&-Roge-Blasco

Martxoak 27 osteguna - 19:00
BEGOÑA Udaltegia

Roberto Mosok eta Roge Blascok istorio asko bizi izan dituzte batera, kazetaritza-fakultatean elkar ezagutu zutenetik.
Topaketa honetan, Rogek bidaia-programen aurkezle gisa egin duen ibilbideko momentu onenen errepasoa egingo dute.

HEMEN GAUDE. Hego Amerikako Euskaldunon Urratsetan (Euskeraz)
Maialen López & Iñaki Goikoetxea
Maialen-López-&-Iñaki-Goikoetxea

Martxoak 28 ostirala - 19:00
SANTUTXU Udaltegia

Maialen Lópezek eta Iñaki Goikoetxeak 7 hilabetetan Hego Amerikako 9 herrialde (Argentina, Txile, Uruguai, Brasil, Paraguai, Bolivia, Peru, Ekuador eta Kolonbia) zeharkatu dituzte. Euskal Herria eta euskal kulturarekin lotura duten istorioak jaso dituzte protagonistei egindako elkarrizketen bidez.

MENDI FILMeko onena
MENDI TOUR 2025

Martxoak 31 astelehena - 19:00
BEGOÑA Udaltegia

CONNECTING TRE CIME
Italia, 7min
Zuzendaria: Marcial Sommer
Dolomitetako Cima Grande eta Cima Piccola arteko lehen highlina, luzeran 121 metro dituena. Hori lortzeko, 15 luze eskalatu behar izan zituzten 300 metroko horman.

 

HAIZE LERROAK
Euskal Herria, 13min
Zuzendaria: Janire Etxabe
Dantza bertikala probatu neban momentutik argi izan neban bide honetan jarraitu gura nebala. Geure etxean, mendietan, hegaz, zintzilik. Definitzen ez dan sentimenduaren bilaketa etengabean.

 

JAMIE
AEB, Kanada, 18min
Zuzendaria: Darcy Hennessey
Jamie Logan, Ipar Amerikako mendizale puntakoenetako bat, 76 urterekin, mezu hau helarazi nahi die bera bezalako beste trans pertsonei: bizitza ederra izan daitekeela, norbere buruarekin errespetuz jokatuz, zintzo izanez eta munduarekin konektatuago egonda.

 

HIRU HAUNDIAK. TAUPADAK ETA GAILURRAK
Euskal Herria, 54min
Zuzendariak: Ander Salsamendi Arbizu, Aitor Intxaurraga
Hiru Handiak, Euskal Herrian egiten den lasterketa da, lehena, handia, mitikoa, entzutetsua... geurea.

MENDI FILMeko onena
MENDI TOUR 2025

Apirilak 1 asteartea - 19:00
SANTUTXU Udaltegia

THE RED FACE ZONE
Italia, Suitza, 10min
Zuzendaria: Marco Tribelhorn
Gauza benetan misteriotsuak gertatzen ari zaizkie Weger anaiei, Matthias eta Jakobi. Sendatzeko modu bakarra eski eta snowboardetan Dolomitetako amildegi aldapatsu eta estuenetan sartzea da.

 

ALWAYS ALIVE
Frantzia, 35min
Directora: Davina Montaz-Rosset
Hillary Gerardi munduko trail lasterketa garrantzitsuenetan distira egiten duen atleta da. Hillaryren balentriak, aldi berean, Heidi Sevestre glaziologoaren diskurtsoarekin bat egiten du glaziarren garrantziaz kontzientzia sortzeko.

 

MODO AVIÓN
Euskal Herria, 15min
Zuzendariak: Iciar Casatmitjana, Garazi Sanchez
Garazi Sánchez surflari profesionala, Mexikoko hondartza isolatu batera itzuli da, duela 15 urte bere bake aterpea izan zen tokira…

 

UNA MIRADA ATRÁS. EL ARTE DE EQUIPAR
Euskal Herria, 29min
Zuzendaria: Alfonso García
Eskalatzaileen %1ek baino ez du bide berriak ekipatzen jarduten. Askorentzat mundu ezezaguna den horretara gerturatuko gara, bizitza osoa ekipatzen daramaten Euskal Herriko lau eskalatzaile bidelagun direla.

LIBURUA: Mujeres que mueven montañas (Gazteleraz)
BEGOÑA SANTOS OLMEDA
BEGOÑA-SANTOS-Mujeres-que-mueven-montañas

Apirilak 2 asteazkena - 19:00
BEGOÑA Udaltegia

Mendiari buruzko Literaturaren Desnivel sariaren (2023) finalista izan zen liburu honetan, egileak zortzi emakume bikainen istorioak kontatzen ditu; emakume mendizaleak, zientzialariak, landa-inguruneetan bizi direnak... Istorio horietan, mendia da atzeko planoko agertoki. Liburuak ikusezin edo bigarren mailan geratu diren istorio horiek erreskatatzen ditu, zor zaien protagonismoa emateko.

Aurkezlea: Juanra Madariaga

TXIRRINGAREN AIENEAN (Euskeraz)
PEDRO ALONSO
PEDRO-ALONSO_IRÁN,-URMIA,-Lago-salado

Apirilak 3 osteguna - 19:00
SANTUTXU Udaltegia

Txirringaren gainean bidaia bat prestatzerakoan gauza asko hartu behar dira kontuan. Behin errepidean pedaleei eraginez, hainbat ezuste suertatu ahal zaizkigu momentuan konpondu beharrekoak. Goazen bada ikustera eta elkarrekin ikastera nola eroso irten egoera hauetako batzuetatik eta bidaian lagunduko dizkiguten tresna batzuk ezagutzera.

Un viaje en bicicleta

Aurkezlea: Juanra Madariaga

Tangos, de Buenos Aires a Bilbao (Kontzertua)
IÑAKI HERNAIZ BURUNDARENA & ANDER MARZANA
IÑAKI HERNAIZ

Apirilak 4 ostirala- 19:30
BEGOÑA Udatelgia
Areto nagusian

Iñakiren ahotsak eta Anderren pianoko akordeek, Cristina Pérsico irakaslearen zuzendaritzapean, Buenos Airesera eramango gaituzte. Han sortu zen tangoa, bertara emigratu zuten kulturen arteko sentipen uztartuen adierazpen gisa. Tangoa gustatzen bazaizu eta abestea gustatzen bazaizu, ez galdu kontzertu berezi hau.

Dibujando silencios (Argakigintza erakusketa)
LEONOR URIARTE IBARRONDO
Exposicion_Leonor

Apirilak 2 - 25
BEGOÑA Udaltegia

Formatu panoramikoko irudiek Landetako hondartzak, basoak eta paisaiak erakusten dituzte. Serie osoan nagusitzen den karga poetiko handiakoak, artistak dioenez, argazkigintza euskarri bat da, non elementu lirikoak dirudien "errealitatearen zentzugabekeria eta arrailak ulertzeko gai den bakarra".

LATIDOS DE LA TIERRA: VIAJES A LOS VOLCANES EN LA LITERATURA (Erakusketa)
Exposicion_Volcanes

Martxoaren 24tik apirilaren 16ra
BEGOÑA Udaltegia
Liburutegian

 

Begoñako Liburutegia  94 473 47 54 / [email protected]
Jardueretan parte hartzeko, izena eman behar da.

HITZALDIA: Pasión por la Montaña: Practicar senderismo con seguridad (Gazteleraz)
ALBERTO CEBERIO

Apirilak 4 ostirala - 18:00
BEGOÑA Udaltegia
Liburutegian

 

Begoñako Liburutegia  94 473 47 54 / [email protected]
Jardueretan parte hartzeko, izena eman behar da.

ALBERTO CEBERIO
Suhiltzailea eta larrialdietako trebatzailea (Babes Zibileko Eskola Nazionala)

Ipuin-kontaketa: Jabekuntzara bidaia (Euskeraz)
ITZIAR SAENZ DE OJER

Apirilak 5 larunbata- 11:30
BEGOÑA Udaltegia
Liburutegian

Begoñako Liburutegia  94 473 47 54 / [email protected]
Jardueretan parte hartzeko, izena eman behar da.

Hizkuntza: Euskeraz

Publikoa: 5-9 urte

Bilboko Kalealdia 2024 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak