Kultura Barrutik
Noiz?
urtarrilak 16 - martxoak 27
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga

Gonbidapenak erreserbatzeko emanaldiaren egunean 10:00etatik hasi baino ordubete lehenago arte. Tlfnoa: 688 60 37 37

BETIKO MUSIKA | 3. BARRUTIA: OTXARKOAGA

URTARRILAK 16 (18:00) | La Guardia Vieja “Tango y música argentina” 90´

LA GUARDIA VIEJA Tango y música argentina

Tangoa, huts-hutsa. Horrela jaio zen, ahots eta gitarrekin, Buenos Airesko patio immigranteen ametsez beteetan. Errabaletako milonga eta landaeremuko folklorea. Argentinako musika herrikoienaren esentzia garbia.

URTARRILAK 30 (18:00) | Arantza eta Pantxo “Viaje por Latinoamérica a través de la música” 70´

ARANTZA TA PANTXO - I

Arantza eta Pantxo 1997an hasi ziren musikaren bidean, duo moduan. Urteak joan, urteak etorri, Nika Bitchiashvili biolin-jotzailea batu zitzaien, eta freskotasuna erantsi duoak egiten zuen musika motari. Beren musika hasi Mexikon Argentinako Patagoniarainokoa da, alde batera utzi gabe euskarazko musikako kanta klasiko handiak. Horrek irudimenezko bidaia handi batera eroango gaitu.

OTSAILAK 13 (18:00) | Mariachi cazahueros "Aventura Ranchera" '90

Fotografía corporativa, industrial evento y publicidad

Mariachi Los Cazahuates Nafarroako talde bat da, Javier Iñigok mexikar musikaren eta hango genero herrikoiaren alderako duen karretik sortua. Talde honek musika rantxeroa oso modu berezian interpretatzen du, eta, betiere, xede bikoitzarekin: gozatzea eta gozaraztea. Mexikar mariachi tradizionala da, iparraldeko kutsuarekin, eta badu bereizgarri bat, “betiko” mexikar kanten sonoritate berriak saiatzen baititu, berek egindako musika-konponketekin aberastuz.

OTSAILAK 27 (18:00) | Los botxeros "Botxo, botxito" 90´

LOS BOTXEROS 2

1935aren aldera, “LOS BOTXEROS” taldea sortu zen Bilbon. Zenón Garamendi izan zen kide ospetsuena, ahotsagatik, etorriagatik eta sinpatiagatik. Gaur den egunean, “Bilbainada klasikoez” gain, baditu bere errepertorio oparoan kanta lirikoak ere, hala nola “No puede ser”, “Taberna del puerto” lanetik hartua; zortzikoak, boleroren bat… Bereizgarririk onena, ostera, kanta bakoitza 4 ahotsez kantatzea, indar eta kalitate berezi batez hornitzen baitituzte horrela.

MARTXOAK 13 (18:00) |La Ribera canta "Jotas de siempre" 60'

LA RIBERA CANTA_1

La Ribera Canta Tuterako Udalaren Jota Eskolan sortu zen. Duela 30 urte, eskola horretako 6 kidek erabaki zuten lanbidetzat hartzea jota-kantua

MARTXOAK 27 (18:00) | Trio de Veracruz "Canciones del alma" 75'

VERACRUZ - I

Bi gizonek eta emakume batek, bi gitarra-jotzailek, errekinto batek eta hiru ahotsek osatzen dute talde hau, sentimenduak kantuen bitartez adierazten dituena. Haien profesionaltasunaren berme, zuzenean eman dituzten bi mila kontzertu baino gehiago eta lau disko, lehena 1997an grabatua. Disko guztietan, beren kantuekin batera, mundu osoan zehar musika latinoaren arloko kantagintzan diren talderik ezagunenen bertsioak biltzen dituzte.