Kultura Barrutik
Noiz?
azaroak 2 - azaroak 2
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

Bazterfest #5

Egitaraua deskargatu

Azaroak 2, larunbata, Bilborock-en, 18:30etatik aurrera

Doakoa aretoa bete arte 

19:00 Ziztada & Rlantz (Bilbo)

ZiztadaReggae-dub musika egiten duen taldea 2017an sortu zen; ahotsa Ziztada da eta Rlantz, ekoizlea. Disko bat argitaratuta dute, “Egun Hotzak”, eta bigarrena bidean da; grabatuta daukate eta abestiren bat edo beste aurkeztu dute.

Hizkuntza: euskara

20:15 Eskarnia (Málaga)

EskarniaEskarnia nerabe zela hasi zen abestiak idazten, 2000. urtearen bueltan. Andaluziako hip-hop underground erako musika egiten du eta Arte Dramatikoa ikasi ondoren, poesia eta interpretazioa nahasten hasi zen, zenbait testu rap generora eramanez. 2014an, Daniel Hidalgo saxofonista eta PPL DJ-a batu zitzaizkion eta denok batera Gloria Fuertesek helduentzat idatzitako poesian oinarritutako “No se nace al nacer” rap-musika ikuskizuna egin zuten eta handik “Sola en la sala” diskoa sortu zen. Indarra, originaltasuna, aldarrikapena eta hip-hop generoari lotutako estereotipoak apurtzen dituen estiloa.

Hizkuntza: castellano

22:00 JazzWoman (Valencia)

JazzWomanEz belusezko untxi, ez txori, Valentziako rapera hau pantera bihurtzen da erpeak erakusteko. Kontserbatorioan saxoa jotzen ikasi eta txarangako musikariaren prestakuntza jasota, JazzWomanek hip-hop-ean aurkitu zuen bidegabekerien eta matxismoaren aurka borrokatzeko modua. Bakarlari moduan “BAGHEERA” du aurreneko diskoa (Periferia Nortek ekoiztutako CD-a, 2018an).
Tesarekin lotsa galdu zuen, Machete en Bocarekin haginak zorroztu eta Zoorekin orroekin amaitu “Cançonsd’ofrena”n; horiekin batera kontzertu askotan aritu da, besteak beste, Chantada GLZn, Festiverny Biocapentren. Une honetan berriro dugu taula gainean, bakarkako ikuskizun berrian, eta baita Periferia Norte taldean.

Hizkuntzak: valencià – castellano

23:30 Shadia Mansour (Londres – Palestina)

Shadia MansourShadia Mansour-ek, zeina “Hip Hopeko Lehenbiziko Andre Arabiarra” goitizenarekin baita ezaguna,  nerabezaroan hasi zuen bere musika-karrera, lehenengo eskolan eta gero unibertsitatean ari zen bitartean, eta Londresko hirian artista gazte aldarrikatzaileetako bat zelarik.  Shadiak dio arabiar hip hopak oso zeregin handia jokatzen duela “borrokaren ahotsa globalizatzeko” orduan eta, hala, berak ere plataforma bat eskaintzen die artistei.
Shadia oso ezaguna da “Public Enemy” kondairazko taldeko DJ Johny Juicerekin egin zuen lanarengatik, edo “Sandhill” irakiar produktorearekin “Alkufyyeh arabeyyeh” lanean parte hartzeagatik, edota Dead Prez duoko M1-ekin “Kollon 3ndhon Dababaat” egindako lanarengatik.
Gainera, Shadiak artista ospetsuekin batera lan egin izan du, hala nola Ana Tijoux txiletar rap-kantariarekin, “Somos Sur”, eta The Narcicyst”ekin “Hamdullilah” lanean, zeina oraintsu Fast and Furious 7 filmean agertu baita.
Shadia Mansour erreferente handia da emakumeen hip hopean.

Hizkuntzak:  árabe – inglés

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.