Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 22
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

Bazterfest #4

Areatzako kioskoa

Irailak 22

10.30Jaialdiaren hasiera 

TAILERRAK

10:30 – Dancehall Raquel Koroma
10:30 – Muralismoa Bea Aparicio + Marifx Arias
12:00 – Boxeoa Nerea Pascual + DJ Txankleta

KONTZERTUAK

13:00 – Aiama Music
14:10 – Herbalist Fyah
15:20 – Zirze
16:30 – VitterSweet
17:40 – Mad Muasel
18:50 – Kenna
20:30 – Kt gorique
21:30 – Dj S. -One

Raquel Koroma

Dancing Princess izenaz ezaguna, Euskadin jaio zen 1984an. Haren familiak jatorria Sierra Leonan du. 3 urterekin hasi zen balletean eta gimnasia artistikoan. Hip hop, street-dance, reggae/dancehall, afrobeat eta dantza afrikarraren eragina ere izan du.

Badu beharrezko gaitasuna eta dantza irakasteko prestatu egin da, hain zuzen, Espainiako, Europako, Amerikako Estatu Batuetako eta Hego Amerikako ikastegi publiko zein pribatuetan dantza irakasteko. Broadway Dance Centerren ikaslea izan da eta ziurtagiria lortu du eta THE PULSE konpainian (New York) ere aritu da. Irakasle hauek izan ditu, besteak beste: Rapsodhy (Cassie, Beyonce eta beste batzuen koreografoa), Luam, Dave Scott, Brian Friedman (Britney Spearren koreografoa), Lauriaenn Gibson (Puff Daddy eta Lady Gagaren koreografoa) eta Jonte (Beyonceren koreografoa).

Hamaika sound system, jira, ekitaldi eta ekoizpenetan parte hartu du eta Europan reggae, dancehall, afrobeat zein hip hop arloetako eszenako artista ezagun askorekin dantza egin du. Besteak beste, hauek aipa daitezke: Tony Rebel, Michael Rose, Fermin Muguruza, Neiman, Tony Matterhon eta Dynasty.

Marifx Arias

Marifx

Irudigile, diseinugile grafikoa, muralgile eta tatuatzaile-ikastuna.
Kolonbian jaioa, baina duela 10 urtetik hona Europan bizi da.
Eskina Femeninaren logoaren diseinugilea.

Bea Aparicio

bea aparicio

Bilbon duela hogei urtetik hona irudigile eta marrazkigile aritu da. Marrazki sendoa eta kolore indartsua ditu ezaugarri. Aztertzeko gustuko dituen gaien artean erretratua dago; haren hitzetan, marrazkiak esploratzen eta ezagutzen laguntzen dio-eta.

Ikusmolde feminista batetik, haren obran garrantzi handia ematen dio kultura, gizarte eta politika-arloetan emakumeak ikusgai egoteari.

Marrazkia modurik irekienean interesatzen zaio eta espazioekiko eta pertsonekiko haren elkarrekintza ikertzen du ikusmolde ezberdin batzuetatik. Bakarka zein elkarlanean lan egiten du. Kontakizun grafiko feminista sortu duen Femgarabat kolektibo artistiko feministako kidea da eta astero marrazteko Bilbon biltzen den Dibujatolrato talde irekiaren sustatzaileetako bat da.

Nerea Pascual

Nerea PascualBilbon jaio zen orain 36 urte. Nahiz eta txikitatik kontaktu-kirolen bat egin nahi zuen, amak balletean sartu zuen, ahizpa bezala. Gogoan dute nola balleta tokatzen zen egun guztietan tripako mina izaten zuen. Azkenean, boxeo eta kick boxing gimnasio batean eman zuen izena, eta Espainiako txapelduna izatea lortu zuen sei aldiz, azkenekoan K1 profesional kategorian, eta parte hartu zuen munduko txapelketa batean (Brasil) eta Europako beste batean (Bilbo).

Aiama

AIAMA

Bermeon sortu zen 1982an. Piano-jole eta kantaria da eta musika latinoan eta brasildarrean lizentziatua da. Musika dela bide, 6 herrialdetan bizi izan da. Azken urteotako oharrak jasota eduki zituen koaderno batean; eta, duela zenbait hilabete, horiei musika jartzen hasi zen. Izan ere, hauxe da hip hop musikako jaialdi batean parte hartuko duen estreinako aldia; eta horretarako teklatuaz eta ahotsaz baino ez da baliatuko.

Herbalist fyah

herbalistHerbalist fyah izenaz ere ezaguna da Estibaliz. MC bermeotar honek euskarazko eta gaztelaniazko rapa nahasten du. Hitzetan borroka eta gerlari-izaera islatzen dira, horiek direlarik bere armarik onenak.

Zirze

MC hau Iruñean jaio eta Iruñean bizi da.

Nerabea izan baino lehentxoago izan zuen hip hop kulturaren eragina. Talde erreferenteak Naugthy By Nature, Lauryn Hill, De la Soul eta Kase.O izan ditu. Azken horren aurretik aritu zen 2000.ean Jam aretoan, hain zuzen, dagoeneko desegina den “Nerbio Turbio” haren taldeaz.

1990eko hamarkadako rapean zentratzen da; hala ere, reggae ukituak ditu. Haren musikak dei egiten du norbere burua ezagutzeko, feminismorako eta egun indarrean den sistema soziopolitikoaren salaketa egiteko.

Berta Bittersweet

VITTERSWEET“Vittersweet” beste barik eta v-z idatzia da Berta Bittersweetek etapa musikal berrirako aukeratu duen izena. Etapa honetan errealagoa eta zuzenagoa da eta esateko duena botatzen du. Lehen ebaki urbanoa argitaratu du, trap eta R&Bren artean dantzan. Horren izena “IWMMB” (I want my money back) da. Bideoklip fresko eta lotsagabe bat ere grabatu du, artista bilbotarrak ikusteko dituen lanen artean nabarmentzen dena.

Mad Muasel

MADmuaselEstatu espainiarreko dancehallaren panoraman artista aurrendaria dugu. 2008tik jardunean, bakarka 3 album grabatu ditu eta hamaika kontzertu eskaini. Agertokiaren gainean ikusleak hipnotizatzen ditu haren jarrera eta nortasun ikaragarriez. Kantaria, musikagilea, irakaslea eta pedagogoa da, baita musikazalea musikaren alderdi guztietan ere. Mad Muaselek pentsatzen duena esateko erabiltzen du mikrofonoa, inortxo ere axolagabe uzten ez duen moldeaz esan ere.

Kenna

Naiara Alkaraz

Naiara Alkaraz, Kenna I.a izenaz ere ezagunak 22 urte ditu. Bizkaiko herri txiki batekoa, Markina-Xemeingoa, da, baina Getxon bizi da. Urdulizko T4 Estudioetatik dator eta txikitatik ibili da musikarekin harremanetan. Koruan hasita, urteek aurrera egin ahala, pianoarekin hasi zein bere abestitxoak sortzen.

Orain dala 4 urte sartu zen gaur egunean lan egiten duen musika estudioan eta hor bertoko artista askorekin elkarlanean dabil. Gehienbat musika beltzaren inguruan lan egin du; soul, R&B eta hip hopetik hasi eta gaurkotasunik handieneko trap, dancehall eta afrobeateraino.

KT Gorique

KTGorique_1Abdijan-en (Boli Kosta) 1991n jaio zen, aita italiarra eta ama bolikostarra zirelarik. Haurtzarorik gehiena hiri horretan eman zuen. Musika afrikarrak, gospelak eta dantzak erakarrita 8 urterekin hasi zen olerkiak idazten. Hala ere, 11 urterekin Suitzara heldu arte, ez zen hip hop kulturan murgildu, The Fugees, Notorious BIG, The Wu Tang eta beste artista batzuei entzunez. Hip hop erritmoetan inspiratuta lehendabizi dantzan hasi zen. Zenbait urte pasatu ziren KT idazkiak adierazteko rapa erabiltzen hasi zen arte. Liluratuta, karrera musikal eta artistikoa hasi zuen gazte-gaztetatik eta aurrerago munduan zehar jirak egiteko aukera izango zuen.
2012an, 21 urterekin, ‘End of the Weak’ lehiaketako suitzar titulua irabazi zuen, baita New Yorken izandako mundu-mailako txapelketa ere. Horiek eskuratu zituen emakumerik gazteena izan zen.
Pascal Tessaud zuzendariaren “Brooklyn” filmean protagonista izan da. Canneseko jaialdian parte hartu du eta zenbait sari irabazi ditu.
2016an “Tentative de survie” lehen albuma kaleratu zuen eta 2017an ORA nahasketez betetako diskoa aurkeztu. Disko hau haren bilakaeraren isla da. Proiektu hori 10 kantak osatzen dute. Narratzaile baten ahotsa dago kantetan.

DJ S-One

DJ S One_3Frantzian, turntablism-eko DJ erreferenteen artean dago. Eskola zaharrekoa da eta eszena nazional eta nazioartekoan milaka artistarekin elkarlanean aritu da. Plastikoan atzamar eginez bizirik irautea lortu du. Antzinako soinuak eta soinu freskoak nahasten ditu eta edozein jaitan nahitaezkoak diren rap-saioak eskaintzen ditu.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.