Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga
BAILABLES OTXARKOAGA

BAILABLES OTXARKOAGA


Aurten ere, Bilboko Udalak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarren artean antolatzen duten ohiko dantzaldi programa martxan da. Apirilaren amaierara arte zortzi dantzaldi izango dira guztira, Otxarkoagako Udaltegiko Kiroldegian, Dantza Alai, Palmeras eta Néctar orkestrek alaituta.


Noiz?
urtarrila 12 - apirila 27

Programa ikusi

Expodistrito

Expodistrito


“Expodistrito”-k, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko lehen hiruhilekorako programa inauguratuko du datorren astelehenean, URTARRILAREN 14an. Datorren martxoaren 29ra arte, Abandoko, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek, Sara De Diego Floresen argazki erakusketaz eta oso adierazpen estilo eta teknika anitzak erabiltzen dituzten bost artistaren bost pintura erakusketaz gozatu ahal izango dute: Lucía Higueras, Fuensanta Ruiz Urien, Daniel Fernández Uriarte, Begoña Aspuru Soloaga eta Moisés Gutiez Nozal.


Noiz?
urtarrila 14 - martxoa 29

Programa ikusi

Bilboko Zirkuitua

Bilboko Zirkuitua


Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zirkuituaren programaren XVIII. denboraldia otsailaren 10ean inauguratuko da Bilborock aretoan, arratsaldeko 19:00etan hasiko den inaugurazio jaiarekin. Bertan, ATX Teatroa konpainiaren azken lana den eta protagonistak Miriam K. Martxante, Aiora Sedano eta Esti Villa diren “7ak bat” eskainiko da, BilbaoEszenako – Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroko Artistak Egoitzan programaren barruan 2018an aukeratutako proiektua, hain zuzen ere. Urteko lehen hiruhileko honetarako programazioak –apirilaren 10era arte–, hiriko 16 konpainiak eskainiko dituzten beste horrenbeste antzerki, dantza eta zirku garaikide emanaldi jasoko ditu. Igande honetarako programatuta dagoen emanaldiaz gain, Bilbon estreinatuko diren zenbait lan azpimarratu behar dira, 7 Grados, Totum, Arimaktore, La Trascienda Teatro, La Pacheca Collective edo Zirkozaurre konpainien azken lanak.


Noiz?
otsaila 10 - apirila 10

Programa ikusi

Bilbao Distrito Jazz

Bilbao Distrito Jazz


“Bilbao Distrito Jazz” egitarauaren hogeigarren edizioa, gure hirian denbora gehien daraman musika programetako bat, Bilbaína Jazz Club-arekin elkarlanean antolatutakoa, auzoetara formatu txikiko doako kontzertuak hurbilduko ditu, nazio eta nazioarte mailan erreferentziazkoak diren artistekin, eta jazzean etorkizun handia duten bertako artistentzat lekua ere utziz.


Noiz?
otsaila 8 - martxoa 15

Programa ikusi

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.