Programak

Bilbao Distrito Jazz

Bilbao Distrito Jazz


“Bilbao Distrito Jazz” egitarauaren hogeigarren edizioa, gure hirian denbora gehien daraman musika programetako bat, Bilbaína Jazz Club-arekin elkarlanean antolatutakoa, auzoetara formatu txikiko doako kontzertuak hurbilduko ditu, nazio eta nazioarte mailan erreferentziazkoak diren artistekin, eta jazzean etorkizun handia duten bertako artistentzat lekua ere utziz.

Programa ikusi

Ikastaroak Otxarkoagan

Ikastaroak Otxarkoagan


Programa ikusi

Bidaiaren Txokoa

Bidaiaren Txokoa


Programa ikusi

Música de Bolsillo

Música de Bolsillo


Bilboko Udalak martxoaren 22an, barikuan, emango dio hasiera “Poltsiko musika” programaren XV. edizioari. Ekimenaren xedea, ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik. Aurtengo edizioan, “Poltsiko musika” programak hainbat estilotako kontzertuak eskainiko ditu elkarren segidako lau ostiraletan, rocketik, jazzera, bluesetik edo euskal folketik igaroz. Hitzordua 19:30ean izango da, Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Programa ikusi

Udaberriko Bertso Saioak

Udaberriko Bertso Saioak


Programa ikusi

XV Magiaren Topaketa

XV Magiaren Topaketa


Programa ikusi

BAILABLES OTXARKOAGA

BAILABLES OTXARKOAGA


Aurten ere, Bilboko Udalak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarren artean antolatzen duten ohiko dantzaldi programa martxan da. Apirilaren amaierara arte zortzi dantzaldi izango dira guztira, Otxarkoagako Udaltegiko Kiroldegian, Dantza Alai, Palmeras eta Néctar orkestrek alaituta.

Programa ikusi

VII MUESTRA DE TEATRO DE HUMOR DE REKALDE

VII MUESTRA DE TEATRO DE HUMOR DE REKALDE


Bilboko Udalak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren VII. edizioa inauguratuko du martxoaren 22an, ostiralean. Erakustaldia lau ostiraletan jarraian egingo da Errekaldeko udaltegian. Erakustaldiak ikus-entzule helduei eskainitako umorezko lau proposamen eszeniko jasotzen ditu, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, sartzeko gonbidapena ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik hartu behar den arren Udaltegian bertan, pertsona bakoitzeko bi, gehienez ere.

Programa ikusi

Bilboko Zirkuitua

Bilboko Zirkuitua


Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zirkuituaren programaren XVIII. denboraldia otsailaren 10ean inauguratuko da Bilborock aretoan, arratsaldeko 19:00etan hasiko den inaugurazio jaiarekin. Bertan, ATX Teatroa konpainiaren azken lana den eta protagonistak Miriam K. Martxante, Aiora Sedano eta Esti Villa diren “7ak bat” eskainiko da, BilbaoEszenako – Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroko Artistak Egoitzan programaren barruan 2018an aukeratutako proiektua, hain zuzen ere. Urteko lehen hiruhileko honetarako programazioak –apirilaren 10era arte–, hiriko 16 konpainiak eskainiko dituzten beste horrenbeste antzerki, dantza eta zirku garaikide emanaldi jasoko ditu. Igande honetarako programatuta dagoen emanaldiaz gain, Bilbon estreinatuko diren zenbait lan azpimarratu behar dira, 7 Grados, Totum, Arimaktore, La Trascienda Teatro, La Pacheca Collective edo Zirkozaurre konpainien azken lanak.

Programa ikusi

Dantza Plazetan

Dantza Plazetan


Bilboko Udalak, bertoko dantza taldeekin elkarlanean, hiriko plazetan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza erakustaldien eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedea duen ‘Dantza Plazetan’ programaren hamazazpigarren denboraldia antolatu du, dantzariek, ikus-entzuleak jaiarekin bat egitera gonbidatzen dituzten dantza tradizionalen alderdi parte-hartzailea berreskuratuz.

Programa ikusi

Expodistrito

Expodistrito


“Expodistrito”-k, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko lehen hiruhilekorako programa inauguratuko du datorren astelehenean, URTARRILAREN 14an. Datorren martxoaren 29ra arte, Abandoko, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek, Sara De Diego Floresen argazki erakusketaz eta oso adierazpen estilo eta teknika anitzak erabiltzen dituzten bost artistaren bost pintura erakusketaz gozatu ahal izango dute: Lucía Higueras, Fuensanta Ruiz Urien, Daniel Fernández Uriarte, Begoña Aspuru Soloaga eta Moisés Gutiez Nozal.

Programa ikusi

Bideoak

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.