Programak

TXURDINAGA OTXARKOAGAKO MAGIAREN TOPAKETA

TXURDINAGA OTXARKOAGAKO MAGIAREN TOPAKETA


Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan ilusionismoaren munduarekin zerikusia duen ekitaldi-egitaraua zabala ikusgai dago maiatzaren 5tik 29ra bitartean. Programaren barruan ikastaro bat eta mintegi bat jasoko dira eta, bigarren urtez jarraian, “Atera ezazu barruan daramazun magia” goiburua daramana magia zaleentzako lehiaketa antolatu da. Txurdinaga auzoko Merkatarien Elkartearekin elkarlanean.

Programa ikusi

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK


Maiatzaren 6tik 26ra Udaberriko Bertso Saioak ospatuko dira Santutxun. Besteak

Programa ikusi

Kultura Kalez Kale

Kultura Kalez Kale


Bilboko barrutietan, MAIATZEAN eta EKAINEAN, kultur jarduera ugari eskainiko da; kaleko jarduerak izango dira gehienbat, Kultura Sailak antolatutako programazioarekin: zirkua, clownen emanaldiak, magia, kaleko antzerkia, kontzertuak, kaleko musika, folklorea eta bestelako kultur jarduerak guztion gozagarri.

Programa ikusi

ZIRKUALDE

ZIRKUALDE


ZIRKUALDE Euskal Autonomia Erkidegoan zirkuko arteez soilik egindako jaialdi bakarra dugu. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen du jaialdia, Koblakarirekin (Bizkaiko Malabaristen Elkartea) elkarlanean. Ekaineko lehen asteburuan izaten da eta bertako zein kanpoko konpainiek Errekaldeko plazan aurkezten dizkigute bilbotarroi euren ikuskizunik eta lanik berrienak.

Programa ikusi

BLV-Art

BLV-Art


Abangoardiako hiriko arte adierazpen motekin lotuta programa, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago.

Programa ikusi

MUSIKA DIBERTIGARRIA DA

MUSIKA DIBERTIGARRIA DA


Kontzertu Didaktikoen Zikloa Barrainkuako Udaltegian.

Programa ikusi

UDABERRIAN ESZENA KALERA

UDABERRIAN ESZENA KALERA


Zirku, clown, magia eta antzerki ikuskizunak, euskal taldeen eskutik, maiatza eta ekainean zehar, Uriko 8 barrutietako kale eta plazetan.

Programa ikusi

ZINE ZORROTZA

ZINE ZORROTZA


Zorrotzako Udaltegian, maiatzeko ostegunetan, FANT eta ZINEBI zinemaldietan aukeratutako film laburrak ikusi ahal izango ditugu.

Programa ikusi

MUSIKAUZO

MUSIKAUZO


Gure auzoetako kaleak eta plazak umorez eta musikaz betetzea da MusikAuzo programaren xedea. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen du, eguraldi ona egiten hasten denean, familiako kide guztiek kalean bertan musikaz gozatzeko kale-musikako banden errepertorioaz.

Programa ikusi

Expodistrito

Expodistrito


EXPODISTRITO, Bilboko Udaleko Kultura eta Sailaren ekimena da, eta bere helburua artea hiribilduko barruti guztietara eramatea eta hainbat artistaren lana ezagutaraztea da, Bilboko Barrutietako Udaltegietan eskaintzen den aldi baterako erakusketa zikloaren zehar bidez.

Programa ikusi

BARRUTIAK KANTARI

BARRUTIAK KANTARI


Maiatzean, Barrutiak Kantari programari esker, barruti guztietan 16 kontzertu egongo dira –bi barrutiko- eta hiriko abesbatza gehienek parte hartuko dute haietan.

Programa ikusi

Dantza Plazetan

Dantza Plazetan


Dantza Plazetan hirian tradizio gehien duen kultur programetako bat da. Bere helburua euskal folklore herrikoia bultzatzea da, erromeria herrikoiak, dantza emanaldiak eta kalejirak eskainiz bertako plazetan eta kaleetan.

Programa ikusi

DANTZALDIAK OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN

DANTZALDIAK OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN


Antolatzaileak: Kultura Sailak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartea

Programa ikusi

Bideoak

Copyright © 2014 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.